Energia: Definizioa, Motak, Iturriak eta Ingurumen-Inpaktua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,97 KB
Energia
Energia edozein gorputzetan edo sistema materialetan aldaketak eragiteko gaitasuna da. Jouletan neurtzen da (J = N x m).
Energiaren Ezaugarriak
- Forma asko izan ditzake, guztiak elkarrekin bihurgarriak. Adibidez: energia elektrikoa energia termiko bihur daiteke.
- Energiaren balioa kontserbatu egiten da naturan gertatzen diren fenomeno guztietan.
Energia Kontserbazioaren Printzipioa
Energia ez da sortzen, ezta suntsitzen ere, transformatu baizik.
Energia-Eraldaketak
Sistemen Arteko Energia-Trukea: Bero Gisa
Bi gorputz tenperatura desberdinetan daudenean, tenperatura altuagoa duen gorputzak tenperatura baxuagoa duenari beroa uzten dio oreka termikoa lortu arte (tenperatura berean egon arte).
Adibidea: Ontzi bat sukaldeko sutan berotzen dugunean, suaren energia ontzira igarotzen da.
Adibidea: Beroa airetik izotz-koskorretara pasatzen denean, izotz-koskorrak urtu egiten dira eta ur likido bihurtzen dira.
Sistemen Arteko Energia-Trukea: Lanaren Bitartez
Energia-trukea indarren bidez gertatzen da.
Adibidea: Arku baten soka tenkatzeko indarra egiten dugunean, energia transferitzen dugu gure gorputzetik arkura.
Adibidea: Orgatxo bati bultza egiten diogunean, energia transferitzen dugu gure gorputzetik orgatxora.
Beroa eta lana ez dira energia-motak, sistema materialen edo gorputzen artean dabilen energia baizik.
Energia Motak
- Mekanikoa: Zinetikoa eta Potentziala
- Elektrikoa
- Nuklearra
- Kimikoa
- Elektromagnetikoa
- Termikoa
Energia Mekanikoa
Gorputz baten energia zinetikoaren eta potentzialaren batuari deritzo.
Energia Zinetikoa
Ec = 1/2 · m · v2
Gorputz batek mugitzen ari denean daukan energia da.
Energia Potentziala
Ep = m x g x h
Gorputz batek posizio jakin batean egoteagatik daukan energia da.
- Energia Potentzial Grabitatorioa
- Energia Potentzial Elastikoa
Energia Zinetikoa eta Potentziala (Bideoa)
Energia Mekanikoaren Kontserbazioa
Marruskadurarik egon ezean, energia mekanikoa kontserbatu egiten da.
Marruskadura-indarra higiduraren aurkako indarra da.
Gorputzen arteko ukipen-gainazalean eta gorputzen elkarrekiko higiduraren aurka agertzen den indarra da.
- Gorputzak bere energia potentziala energia zinetiko bihur dezake eta alderantziz.
- Energia potentziala galduz gero, energia zinetikoa irabazten du eta alderantziz.
Energia Elektrikoa
Karga elektrikoa duten partikulen mugimenduak sorturiko energia da.
Energia Nuklearra
Nukleo atomikoetan eman daitekeen erreakzio nuklearretatik datorren energia da.
- Fisio Nuklearreko Energia: Nukleoa apurtzean sorturiko energia da.
- Fusio Nuklearreko Energia: Atomo arinetako nukleoak elkartzean sorturiko energia da.
Energia Kimikoa
Substantzietako atomoen arteko lotura kimikoei erlazionaturiko energia da.
Energia Nuklearraren Fisioa eta Fusioa (Bideoa)
Energia Kimikoa (Bideoa)
Energia Elektromagnetikoa
Argi-energia da, Eguzkitik datorrena.
Energia Termikoa
Gorputzek beren molekulen edo atomoen higiduraren ondorioz duten energia.
Energia-Iturriak
Energia-Iturrien Sailkapena
- Energia-Iturri Berriztagarriak
- Energia-Iturri Berriztaezinak
Energia-Iturriak (Bideoa 1)
Energia-Iturriak (Bideoa 2)
Energia-Iturri Berriztagarriak
Naturan kantitate mugatuan ez daudenak dira, edo kontsumitu baino lehenago berriztatzen direnak (iturri horiek ez dira agortzen).
Energia-Iturri Berriztaezinak
Kantitate mugatuan daudenak dira, edo naturan sortu baino azkarrago kontsumitzen direnak.
Energia-Iturri Berriztagarriak: Motak
- Eguzki-energia
- Energia eolikoa
- Energia hidraulikoa
- Biomasaren energia
- Energia geotermikoa
- Energia maremotriza eta undimotriza
Eguzki-Energia
Plaka Fotovoltaikoak
Eguzkiak siliziozko panel batzuetan jotzean, korronte elektrikoa sortzen da.
Eguzki Kolektoreak
Teilatuan jar daitezke. Beirazko panelak dira eta barnean ura daramaten hodiak dituzte; ura berotzen da eta ur bero hori etxean erabiltzen da.
Eguzki-Zentralak
Eguzkiaren energia ispilu batzuetan bildu eta ur-andela batera bideratzen da, ura lurrun bihurtzeko eta energia elektrikoa sortzeko.
Energia Eolikoa
Haizetik lortzen den energia da, hau da, aire-korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz.
- Aerosorgailuak
- Errotak
Energia Hidraulikoa
Uretik lortzen den energia da.
- Ur-Errotak
- Zentral Hidroelektrikoak
Energia Geotermikoa
Lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da.
Zentral Geotermiko baten funtzionamendua (Bideoa)
Energia Maremotriza eta Undimotriza
- Energia Maremotriza: Mareak gora egiten duenean, putzu batzuk urez betetzen dira, eta mareak behera egitean, putzuak hustu egiten dira. Mugitzen den urak turbina bat mugiarazten du eta elektrizitatea sortzen da.
- Energia Undimotriza: Olatuen energia.
Biomasa eta Bioerregaiak
Biomasa deritze basoen ustiapenetik lortutako hostoei, adarrei eta bestelako landare-hondakinei. Bioerregaiak landatutako landareetatik lortzen diren erregaiak dira. Energia lortzean baliabide horiek kontsumitzen diren arren, erraz berritzen dira landaketa berriak eginez gero.
Energia-Iturri Berriztaezinak: Motak
- Erregai Fosilak:
- Petrolioa
- Ikatza
- Gas naturala
- Erregai Nuklearra: (uranioa, plutonioa)
Erregai Fosilak: Gasa, Ikatza eta Petrolioa
- Erregai deritze erretzen direnean beroa askatzen duten substantziei.
- Milioika urte behar izan dira erregai fosilak sortzeko.
- Nola lortzen da energia?
- Errekuntza zuzenaren bidez (sukaldeetan, berogailuetan...).
- Motorren errekuntzaren bidez (garraiobideetan).
- Elektrizitatea ekoizten duten zentraletan (zentral termikoetan).
Energia Nuklearra
- Energia Nuklearra elementu kimikoen atomoen nukleoetan biltegiratutako energia da.
- Nukleoak zatitzean (fisioa) edo elkartzean (fusioa) askatzen da.
- Zentral nuklearretan atomo erradioaktiboen fisio nuklearra erabiltzen dute energia lortzeko.
Zentral nuklearra energia nuklearretik elektrizitatea sortzen duen instalazioa da. Material erradioaktiboak erabiltzen ditu beroa sortzeko, eta bero horren bidez alternadore bat mugiarazten da, zeinak energia mekanikotik energia elektrikoa sortzen duen.
Sailkapena Ingurumen-Inpaktuaren Arabera
- Kutsatzaileak: Erabiltzen ditugunean, hondakin kutsatzaileak sortzen dira.
- Garbiak: Erabiltzen ditugunean, ez dute hondakin kutsatzailerik sortzen.
Energiaren Ingurumen-Inpaktua
Energia Berriztaezinen Ingurumen-Inpaktua
Energia Berriztagarrien Ingurumen-Inpaktua
Erregaiak
- Erretzean atmosferara gasak eta partikula kutsatzaileak isurtzen dira:
- CO2: Berotegi-efektua areagotzen da.
- Nitrogeno eta Sufre Oxidoak: Euri azidoa.
- Erregaiak garraiatzean isuriak eta marea beltzak.
- Aireak substantzia kutsatzaileak garraiatzen ditu, eta haien ondorioak sortzen diren lekutik urrun hauteman daitezke.
Material Erradioaktiboak
- Erradiazio oso arriskutsuak igortzen dituzte ehunka urtetan zehar.
- Material horiek askatzen badira, ondorio larriak eragin ditzakete pertsonen osasunean eta ingurumenean.
Energia Berriztagarrien Ingurumen-Inpaktua
Energia-iturri berriztagarriek ez dute ingurumena kaltetzen duen substantziarik isurtzen, baina paisaia eraldatzen dute:
- Urtegiak egiteko lur-eremu asko urperatzen dira.
- Aerosorgailuek soinu handia egiten dute, eta hegaztiak zauritu egiten dira hegalekin talka eginda.
- Energia geotermikoa erabili ahal izateko lurra zulatu behar da.
- Eguzki-panelak eta plakak egiteko kutsatzaileak diren materialak erabiltzen dira.