Enemak eta Zundaketa Besikala: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,05 KB
1. Zer dira enemak? Nagusiki bi enema mota daude, zeintzuk dira? Zeintzuk dira haien helburuak? Ondeste bidez, heste lodiaren barnea disoluzio likidoa sartzea da.
- Libratzeko enemak edo garbitasun enemak.
- Atxikitzeko enemak.
Hesteak garbitzea, diagnostikoa egitea eta terapia jartzea. Idorreria arintzeko azterketa radiologiko egin aurretik eta kolostomia egin aurretik ebakuntza baten aurretik egiten da.
2. Zein kasutan ez da “garbitasun-enema” erabili behar? Hesteetako buxadura edo traumatismo abdominala duten pertsonengan.
3. Zein atxikitze enema mota daude? Azaldu itzazu laburki.
- Enema oliotsuak: lubrifikatzen, biguntzen eta libratzen laguntzen du. Idorreri kronikoa, fekalomak eta hemorroideak daudenean, non libratzeko garaian min eman dezaketen, egokia da.
- Sendagai-enemak: heste lodiko mukosak substantzia horiek xurgatu egiten ditu eta odol-fluxua igarotzen ditu.
- Antihelmintikoa: hesteetako parasitoak kentzeko.
- Karminatiboa: kolonean pilatutako gasak kanporatzeko.
- Estimulatzailea: hesteen jarduera suspertu.
- Biguntzailea: eginkariak bigundu.
- Enema opakua: heste lodia erradiologia bidez aztertzeko ipurdi bidez bario-disoluzioa sartzean datza.
4. Zer da zunda bat? Definitu eta azaldu zein unitatetan neurtzen diren. Helburu terapeutiko edo diagnostikoak egiteko substantziak sartu edo ateratzeko, hodien barnean sartzen diren hodi hutsak dira. French-en eskala, eskala frantsesa izenez ere ezaguna dena, 0,33 mm.
5. a) Zer da zundaketa besikala? Zertarako egiten da? Metodo hori gernu maskuriaraino gernu-zunda sartzean datza. Giltzurrunen funtzionamendua ebaluatzeko, gernuaren itxuran anormaltasunak hautemateko, lagin esterilak lortzeko azterketa analitikoak egiteko, gernua kanporatzeko erabiltzen dira.
b) Zeintzuk dira 3 zundaketa besikal mota?
- Aldizkako zundaketa.
- Zundaketa iraunkorra.
- Zundaketa kirurgikoa.
c) Azaldu zundaketa besikal iraunkorra duen pazientearen zainketan kontuan izan beharrekoak.
- Gorputzeko aldea, nondik zunda besikala sartuta dagoen, egoera onean dagoela ziurtatu.
- Zunda ukondotzea saihestu.
- Diuresi-poltsa maskuriaren maila baino beherago eduki. Gernua maskurira sartuz gero, gernu-infekzioa eragin dezake.
- Horregatik, diuresis-poltsak pazientearen mailara igo behar bada, pintzatuta igo behar da, gernua pazientearengana ez itzultzeko, infekzioa ez sortzeko.
- Diuresi-poltsak ez du gelako lurra ukitu behar.
- Diuresi-poltsa aldatu, konexioko muturrak ukitu gabe, eta desinfektatu behar dira.
- Genitalen zona egunero garbitu. Larruazala ongi lehortu.
- Tiraldi egitea saihestu.
- Diuresis poltsa bete baino lehen hustu.
- Gernuaren kolorea begiratu.