Eneasen Bidaia eta Homeroren Lana: Laburpen eta Analisia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB
Laburpena: Eneas Dardaniako printzeak Troiatik ihes egiten du, hiri hau akeoen armadaren esku erreta amaitzean. Eneasek bere emazte Creusa, bere aita Anquises eta bere seme Ascanio eramaten ditu. Bidaian daudela, Creusa hil egiten da eta haren mamuak Eneasi esaten dio ez tristatzeko, bere patua erregetzako emazte bat topatzea baita.
Juno jainkosak, leinu troiarrarekin haserre, bizirik iraundako ontzidia Italiara ez heltzeko hainbat saiakuntza egiten ditu. Eneasen peregrinazioek zazpi urte irauten dute eta azken urtean, Cartagora heltzen da, Didok erreinatuta. Venus eta Cupidok Dido Eneasekin maitemintzea lortzen dute. Eneasek Jupiterrek aginduta alde egitean, Didok betiko madarikatzen ditu troiarrak, eta ondoren bere buruaz beste egiten du. Gertakizun honek Cartago eta Erroma herriak aurrez aurre jartzen ditu, etorkizunean gerra puniko bilakatuko zena.
Italiarako bidean, bere aitaren arima agertzen zaio Avernora joateko eskatuz. Eneasek Sibila de Cumasekin batera, Plutoneko erreinuak zeharkatzen ditu, eta Ankisesek bere etorkizuneko erromatarren leinuaren loria eta handitasuna erakusten dizkio.
Troiarrak Italiara iristean Latino erregeak harrera baketsua egiten die, bi hauek aliatzen dira Lavinia, erregearen alabarekin ezkontzeko.
Turnok, Lavianarne lehengusu eta senargaia, gerra deklaratzen dio Eneasi. Bi ejertzitoek aliatuak lortzen dituzte eta gogor egiten dute aurre, eta azkenean Eneasek Turno hiltzen du.
IV. Liburuaren Laburpena
Kupidoren ekintzaren eraginez Dido erregina Eneasekin maitemintzen da, sentimendu horiek bere ahizpa Anari kontatzen dizkiolarik. Honek bere sentimenduak azeleratzea gomendatzen dio, baina Didok ezin du Siqueo, bere hildako senarra, ahaztu. Juno honetaz jabetzean Venusekin bat egiten du eta Eneas Didorekin maitemintzeko saiakuntza egiten dute, Eneas han betiko geratzea dutela helburu. Bi pertsonai hauek ehizan daudelarik ekaitza hasi eta kobazulo batean sartzen dira babesteko, han daudela amodioa egiten dute.
Jupiterrek, Eneasek bere bidaia jarraitzea nahi du, eta gertatutakoaz jabetzean Mercurio bidaltzen du, troiarrari gogorarazteko bere patua Erroma fundatzea dela. Eneasek ez daki nola esan maitaleari, eta horregatik bidaltzen ditu sekretuan Sergesto, Seresto eta Mnesteo ontzidia prestatzera. Baina Didok Eneasi aurre egiten dio, eta Eneasek bere etorkizunari buruz hitz egiten dion arren, honek ez du aitzakiarik onartzen. Hala ere, joateko baimena ematen dio.
Mercurio berriz ere agertzen zaio troiarrari lehen bai lehen joateko esanez. Orduan, Eneasek, bi aldiz pentsatu gabe, bere gizonekin alde egiten du. Didok betiko madarikatzen ditu troiarrak, eta ondoren bere buruaz beste egiten du.
Homeroren Lanaren Sorrera
Nola sortu zen Homeroren lana: Testuetan ahozko konposizioaren aztarna dago. Metro edo lerro bereizi batean idatzirik, hexametroetan. Erritmoa ez zen azentuzkoa Homeroren hizkuntzan.
Neurri bakoitza daktilo bat da, hau da, 1.go silaba luzea da eta 2.ak eta 3.ak berriz, motzak. Espondeo ordea, egitura erritmiko bat da honako honetan ordea, 2 motzak kenduta eta hauen lekuak luze bat jarrita, hau da, bi luzeko egitura.
Daktilo asko duen lerroa azkarra da, espondeo asko dituena, berriz, motelxeagoa. Homeroren lanean ez zegoen metroen neurrien nahasterik, beti hexametroetan idazten zuen.
Poesian erabiltzen diren hitzak hezkuntzaren hitzak dira. Unitate erritmikoa lortzeko azentua behar da, beraz, zensurak beharrezkoak ziren ondoren. Lerroari barietatea ematea lortzen da trikimailu horien bitartez, aspergarria ez izateko.
Basikoki 2 elementu erabiltzen dira:
- Errepikapenak, baino erritmoarekin lotuta. Ideia basiko bat transmititzen da lerroaren zati berean. Abesten dutenean ez dituzte abestiak buruan, formulak dituzte. Ahozko literaturan behin eta berriz lerroak sortzen ari dira.
- Tema batek ere formula dauka. Hau euren buruan daukate, eta gai dira bat-batean eszena bat abesteko, eta agian hurrengo egunean kanta bera abestuta hitz desberdinak sortuko lituzke, kantak ez baitaude sortuak, momentuan sortzen dituzte.
Ahozko tradizioan beti aditu dutena entzun nahi dute, aldaketa gutxi jasanez. Ahozko literaturan, kopiatzen ez dena galdu egingo da betirako.
Ezaugarriak:
- Tema edo eszena tipikoak: konparaketak oso ohikoak dira eguneroko bizitza kontatzeko. Nola janzten diren gerlariak, nola jaten eta edaten den…
- Homeroren hizkuntza: Homeroren hizkuntzarekin ez zen hitz egiten, hizkuntza artistikoa zen. Homerok ez zekien nolakoa zen hizkuntza klasikoa. Hizkuntza hau ez da inoiz existitzen, horregatik ikasi behar da. Hizkuntza profesionala da, artistikoa, ikasteko zaila. Ahozko tradizioarena zena idatzizkoa bihurtu zuen.
Iliadan (Colera eta Aquiles) ekintza bat kontatzen da basikoki. Odisean (Ulisesi buruz) berriz, aldameneko historiek pisu handia dute, badirudi istorio independenteak kontatzen ari dela, Iliadan gertatzen ez dena. Karakter episodikoa du, gauza desberdin asko gertatzen dira, Iliadan ere baino denak ekintzarik garrantzitsuenekin elkarlotuta daude. Odisean mamia korapilatsuagoa da, erlaxatuagoa da. Telemakok egiten du bidaia bere aitaren bila eta Ulises beti horren atzean dago. Bietan oso pasarte errealistak daude, nahiz eta Odisean ugariagoak izan, Odisean sentimenduak gehiago adierazten dira.
Homeroren lanetan konparaketak edo similak ageri dira, honen lanen ezaugarria da eta gero greziar literatura osoan zabaldu zen.
Hizkuntzak arkaismo asko erabiltzen ditu.