Émile Durkheim, Harriet Martineau eta Max Weber: Soziologiaren Aitzindariak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 17,89 KB
Émile Durkheim
1858ko apirilaren 15ean jaio zen Frantzian, familia judu batean hezi zen, eta Parisen hil zen 1917ko azaroaren 15ean. Soziologia modernoaren sortzaileetako bat izan zen, gizarte zientziei buruzko lehen aldizkaria egin zuen, L'Année Sociologique. 1882an Filosofiako ikasketak amaitu zituen. Auguste Comte eta Herbert Spencer-en obren jarraitzailea zen. 1887an Zientzia Sozial eta Pedagogia irakasgaiaren irakasle arduraduna izendatu zuten Bordeleko Unibertsitatean. 1896an katedra eman zioten. 1902an Parisko Letren Fakultatean Hezkuntza Zientzien katedraren irakasle izendatu zuten. Durkheimek irakasgai hori soziologiarekin konbinatu zuen.
Bere soziologiaren oinarriak
Durkheimek "metodo positibista" proposatzen du eta, horregatik, araurik nagusiena gertakari sozialak "gauzak" balira bezala aztertzea da. Errealitatean lortzen duen informazioaren bitartez gizakiak planteatutako hipotesiak egiaztatzen ditu. Horretarako, estatistikaz eta arrazoibide logikoaz baliatzen da. Bere ustez, historiak eta filosofiak ez dute erreferentzia enpirikorik. Gertakari horiek behatuak eta egiaztatuak izan daitezke lau irizpide nagusi finkatuta:
- Lehenik, aurreiritziak eta ideiak alde batera utzi. Zientifikoki eraiki eta egiaztatutako kontzeptuak bakarrik erabili behar dira. Iritzi politiko-erlijiosoak baztertzen ditu. Hemen identifikatzea da helburua.
- Bigarrenik, gertakari soziala zehaztu eta segmentatu egin behar da. Ondoren, kasuarekin bat datozen datuen bilketari ekin, eta ondorioak aterako dira.
- Azkenik, guztiz objektiboak diren ezaugarriak bakarrik hartuko dira kontuan gertakari sozialak aztertzerakoan. Soziologoak sentsazio subjektiboetatik aldendu beharko ditu.
Bere obra
Bere obraren lan multzoa oinarrizko zazpi puntuetan labur daiteke:
- Solidaritate soziala. De la division du travail social (1893). Gizarte modernoa azaltzen saiatzen da, alde batetik, lanaren dibisioa, eta, bestetik, horren guztiaren kritika egiten du ezagutza positiboa eta judizio normatiboaren arteko erlazioa finkatuz.
- Soziologiaren finkatzea zientzia autonomo gisa. Les Règles de la méthode sociologique (1895): zientzia positibo baten printzipio epistemologikoak definitzen ditu.
- Le Suicide (1897): ikerketa soziologiko bat burutzen du. Bertan frogatzen du indibiduoak kanpoko eta kolektiboei dagozkien faktoreekiko eraginak dituela, hala nola, erlijioa, ekonomia eta familia.
- Hezkuntza eta pedagogia. Bere artikulua, "Hezkuntza", haren pentsamendu pedagogikoaren laburpena osatzen du. Unibertsitatean, moralari eta historiari buruzko ikastaroak eman zituen.
- Teoria politikoa eta zuzenbidea. Saint-Simonen obran eta XVIII. mendeko filosofia ekonomiko, juridiko eta politikoan oinarritu zen. Ikuspegi kritiko bat hartzen du korronte sozialista eta komunistari dagokionez. Physique des moeurs et du droit (1950) bere ikastaro didaktikoen bilduma da.
- Erlijioa. Familiaren hezkuntza eta tradizio juduetan oinarrituta. Oinarrizko kontzeptua erlijio eta sakratuaren arteko harremana ulertzean datza, baina jainkotasunean eta transzendentzian sakondu gabe. Esperientzia erlijiosoa fenomeno unibertsala dela azaldu nahi du. Erlijioa gertaera sozial gisa irakastea beharrezkoa ikusten du. Erlijioa esperientzia erreal bat bezala ikusten du. Les formes élémentaires de la vie religieuse.
- Morala. Morala askotan landu zuen bere lanetan. Adibidez: L’Allemangne au-dessus de tout.
- Filosofia. Soziologiaren munduan murgildu baino lehen, filosofia ikasketak egin zituen, horregatik, filosofia kutsua ematen dio soziologiari. Izaera ontologikoa duen teoria soziologikoa garatzen du.
Harriet Martineau
Harriet Martineau 1802ko ekainaren 12an jaio zen Norwichen, Ingalaterran. Lehenengo emakume soziologotzat hartua izan da, bere lana soilik soziologian oinarritu zelarik.
Martineau andrea hizkuntza askotan trebea zen. Bere bizitzan zehar, gainditze pertsonalak bultzada handia suposatu zion bere autobiografian. Harriet Martineauk amaren maitasunaren falta sentitu zuen eta osasun txarra izan zuen. Harriet 19 urterekin argitaratzen hasi zen, familiak estutasun ekonomiko batzuk pasa baitzituen bere bizitzan. 50 bat liburu eta artikulu idatzi zituen. 20 urte zituelarik, bere aita, anaia nagusia, Thomas, eta bere lehen senarra hil ziren, eta, nolabait, ezkontzaren aurka jarri zen, horrek emakume eta gizonen arteko desberdintasunak inposatzen zituelako. 1822tik aurrera Monthly Repository aldizkariaren ohizko lankidea zen. Aldizkariaren 17. edizioan artikulu bat idatzi zuen: Female Education. Bere ustez, gizarte bat behatzeko beharrezkoa da aspektu guztiak aztertzea. Modu berean, emakumearen egoera ulertzeko ikuspuntu edo analisi sozialak egin behar zirelakoan zegoen.
Soziologia
Ikaslea zenean, zenbait saiakera idatzi zituen Ingalaterra eta Estatu Batuetako ohitura sozialekin zerikusia zutenak. How to Observe Morals and Manners soziologia ikerketarako metodologiaren inguruko idatzia da, eta bertan gizarte klase desberdinak, garapen soziala, erlijioa eta emakumearen kasua aztertzen ditu. Gizarteak nolakoak izan daitezkeen galderaren erantzuna bilatzean, beste gizarte batzuek akats metodologiko bat egin zutela uste zuten, beste gizarteak beraienarekin alderatzerakoan. Harriet Martineau neurridun ekonomikoaren nobelak idazteko originaltasuna izan zuen.
Max Weber
(1864 - 1920) Soziologo eta ekonomialari alemaniarra izan zen, soziologia moderno antipositibistaren sortzailea da. Marxen ideia batzuk zorrotz kritikatu zituen. Bere obrarik ezagunena Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua da, non bertan, puritanismo protestantearen eta kapitalismoaren sorreraren arteko harremana aztertu zuen. Weberek klase sozialei buruzko ikuspegi pluralista defendatu zuen. Ikuspegi horren oinarrian bereizketa garrantzitsu bat dago, jabetzako klaseen eta "lorpen" klaseen artekoa, hain zuzen.
Kapitalismo modernoan, hezkuntza-sisteman lortutako kualifikazioek garrantzia handia hartzen dute.
Lorpenak
Erlijioaren soziologia
Soziologiako ikerketak politikan, zuzenbidean, ekonomian, musikan eta erlijioan aplikatu zituen. Weberren lehenengo lanak industria soziologiarekin erlazionatuta daude; baina ezagunenak erlijio soziologia eta gobernuko soziologiari buruz hitz egiten dute:
- La ética protestante y el espíritu del capitalismo entsegua, Weberren obrarik garrantzitsuena eta famatuena da. Obra hau Weberrek geroago idatziko dituen beste obren sarrera bat da. Hiru ideia garrantzitsu zituen: ideia erlijiosoek ekonomian zuten efektua, ideia erlijiosoak eta estratifikazio sozialaren erlazioa, eta mendebaldeko zibilizazioaren ezaugarriak. Bere helburua mendebaldeko eta ekialdeko kulturen arteko garapenaren ezberdintasunen arrazoiak aurkitzea zen. Kapitalismoaren espiritua: ekonomiaren lorpenak izateko bilaketan laguntzen duten ideiak eta ohiturak.
- La religión de China: confucianismo y taoismo: erlijioari buruzko soziologiaz hitz egiten du, Weber Txinako gizartearen aspektu garrantzitsuenetan oinarritzen da.
- La religión en la India: hinduismoaren eta budismoaren soziologiari buruz hitz egiten digu. Sinesmenek, bizitzaren zentzua esperientzia mistiko baten modura interpretatzen dute. Eta mundua, bi multzotan bana dezakegu: ongi heziak eta gaizki heziak daudenak.
- Antzinako judaismoa: erlijio orientala eta okzidentalaren arteko ezberdintasunen sorreraren ezaugarriak azaltzen ditu. Lan honetan aztertzen duena, juduen historia eta Yahvé-ren arteko erlazioa da. Aspektu sozialak eta profezia biblikoak ere ikertzen ditu. Hala nola, profeten orientazio sozialak eta hauen etika eta teozidadea.
Politikaren eta gobernuaren soziologia
Weberren entsegurik garrantzitsuena La política como vocación du izena. Bertan, gizarte okzidentalak honela definitu zuen estatua: monopolioa, indar fisikoaren gainetik exijitzen duen entitatea da. Politika, indarraren banaketa erlatiboa egiteko, estatuak duen esku-hartzea da.
Ekonomia
Ekonomia arloan ere garrantzia izan zuen. Bere ekarpen baloratuenak gai honetan, La ética protestante y el espíritu del capitalismo lana da. Hau, saiakera bat da, non erlijioen eta hauen jarraitzaileen aberastasun erlatiboen inguruan mintzatzen dena.
Ikerketa soziologiko baten etapak
Ikerketa prozesu guztiak arazo baten aurrean hasten dira. Behin ikerketa bat hastera goazela, gaiari buruz eginda dauden beste ikerketak aztertu behar ditugu. Hirugarren pausua arazoaren formulazio argi bat egitea da. Horri buruzko intuizioak hipotesian bihur daitezke, hau da, gertatzen ari denaren buruzko suposizio fundamentatuan. Orain ikerlariak gaiari buruzko informazioa nola bilatu pentsatu behar du ikerketarako: inkesta bidez, elkarrizketak edota behaketa izan daitezke. Ikerketan zehar arazo ezberdinak agertzen joan daitezke; baliteke sozietate finantzario batek edo gobernu erakunde batek ez du nahi ikerketa hori burutzea, oztopoak jarriz. Horrelako arazoek sesgo bat sar dezakete ikerketaren azken emaitzetan.
Zaila izaten da hartutako datuak hasierako arazoarekin loturak aurkitzea, baina agian ikertzaileak dituen erantzunei erantzuteko balio dute. Ikerketa askok bukatzen dute erantzun jakin bat gabe. Ikerketaren informea normalean artikulu edo liburu gisa agertzen da, bertan azalduz ikerketaren jatorria eta bertako konklusioak argudiatuz.
Erlazio kausal bat dagoela esaten da bi gertakari edo egoera bata besteak sortuak direnean. Bizitza soziala ez da elementu aleatorio batzuen lotura, baizik eta guztia dago erlazionaturik. Kausalitateaz hitz egitean ezin dezakegu korrelazioaz zuzenki hitz egin. Korrelazioak bi gertakizun edo hauen aldagaien erlazioa erakusten du. Aldagaien barruan korrelazio asko aurkitzen dira ez dutenak erlazio kausal bat.
Soziologian ez dira erlazio kausalak mekanikoki ulertu behar, jendearen jarrerak eta arrazoi subjektiboak baitira jendea akt uatzera eramaten dutenak. Korrelazio bat azaltzen duten kausak aztertzean, aldagai independenteak eta menpekoak ezberdindu behar dira. Aldagai independente bat bestearengan efektua egiten duena da, menpekoa dena. Bi gertakizunen arteko korrelazioak erlazio kausal bat eragiten duen edo ez ikusteko kontrolak egiten dira.
Ikerketa metodoak: esperimentuak eta ikerketa dokumentala
Esperimentu bat defini dezakegu hipotesi bat egiaztatzeko saiakera bat bezala, non ikerlari batek gainbegiratzen duen. Zientzia naturaletan erabiltzen dira gehienbat, beste prozedimentu batzuk baino emaitza hobeak ematen dituztelako. Laborategian lan egiteko giza talde txikiak funtzionatzen dute bakarrik, eta, gainera, esperimentuan jendeak badaki ikuskatua izaten ari dela, beraz, beste modu batera konportatu ahal dira.
Adibide gisa, 1972an Zimbardok egin zuen esperimentua (Das experiment).
Bizitzako istorioak soziologiaren parte garrantzitsua dira, eta baita ere gainerako gizarte zientzientzat. Material biografikoak batzen dira, gehienetan pertsona horiek beraiek kontaturik. Normalean, beste metodoek ezin izango dute hainbeste xehetasun eman sinesmenaren eboluzioari buruz eta pertsonen jarrerari buruz denboran zehar. Ez da pertsonaren oroimenean oinarritzen soilik, kartak, garaiko informazioak, egunkariak... erabil daitezke.
Ikerketa konparatiboa soziologian ezinbestekoa da; horri esker ikerketako area baten zer gertatzen den ikus dezakegu. Oraingo datuak orain dela 40 urtekoekin konpara ditzakegu, adibidez, horrela beste hipotesi batzuk ateratzeko. Ahozko historia elkarrizketetan oinarritzen den ikerketa mota bat da. Arrunta da ikerketa batean metodo bat baino gehiago erabili behar izatea; elkarren artean lagunduz, triangulazioa deitzen den prozesuan.
Telebistaren eragina, bortizkeria (8-12. orr.)
Egunkariak, beraien egungo itxuran, XVIII. mendean inprimatu eta zabaltzen ziren panfleto zein berri paperetan dute bere jatorria, “egunkari” dei dakiekeen horretan, hots, milaka edo milioika irakurle dituztenetan, XIX. mendetik aurrera bilakatu ziren.
Komunikabide modernoen historia funtsezko gertakizuna izan zen egunkaria, informazio mota ezberdin asko biltzen baitzituen erraz erreproduzitu zitekeen formatu murritz baten barrenean.
Eguneroko prentsa merkearen aitzindariak Estatu Batuak izan ziren, New York Times edo The Times, esaterako. Gehienek eredutzat hartu zituzten eta indar politiko handienetariko bilakatu ziren, egun ere indar hori eusten dutelarik. Irratiaren, zinearen eta, nagusiki, telebistaren gorakadak egunkarien boterearen gutxitzea ekarri du.
Telebista audientziek orain arteko joerari eusten badiote, gaur haurra den ume batek hemezortzi urte betetzean, bizitzako beste edozein jardueratan baino gehiago igaroko du telebista ikusten. Britainia Handian, lau urtetik gorako edozein gizabanakok astean hogeita bost telebista ordu ikusten ditu, bataz beste.
Telebistan bortizkeria asko agertzen den gauza bat da (indar fisikoa norbere buruaren aurka edo besteen kontra erabiltzea edota erabilpenarekin mehatxu egitea, kalte fisiko zein heriotza dakarrelarik) eta horrek eragina dauka hau ikusten duen publikoarengan.
Polizia mundua agertzen duten telesail bortitzetan, guztiaren azpian eta oinarrian justiziaren eta merezitako edo halabeharrezko zigorrari buruzko ideia bat ageri da. Bai telebista eta bai egunkariak masei zuzendutako komunikabideak dira eta hauek gugan eragina daukate, gu konturatu ez arren.
Telebista eta generoak
Gaur egungo telebistak etengabeko fluxu gisa funtzionatzen du. Iragarkiek programazioa eten badezaketen arren, ez daiteke hutsarterik utzi.
Telenobela edo komediak irrati-telebistetarako berariaz sortutako generokoak dira eta beraiek dira saiorik arrakastatsuenak. Gizabanako batzuen historiak amai daitezke eta badira agertzen nahiz desagertzen diren pertsonaiak, telesaila, ordea, ez da bukatzen programaziotik erabat desagerrarazten duten arte.
Soziologoek hainbat modutan azaldu dute telesail hauek zergatik duten hainbesteko arrakasta, ez Britainia Handian edo Estatu Batuetan bakarrik, aitzitik, baita Afrikan, Asian eta Latinoamerikan ere. Zenbaitzuek uste dute ihesbide bat direla, bereziki emakumeek beraien bizimodua aspergarria eta hertsagarria dela uste duten leku haietan. Haatik, ideia hau ez da bereziki sinesgarria, izan ere, telenovela eta komedia asko arazoz estututako bizimoduak dauzkaten pertsonek protagonizatzen baitituzte.
Komunikabideei buruzko teoriak
Komunikazioa –gizabanako edo taldeen artean ematen den informazioaren joan-etorria, izan hau hitzez edo beste edozein sistemaren bitartez– kontu erabakigarria da edozein gizarterentzat.
Jürgen Habermas filosofo eta soziologo alemaniarra “Frankfurteko eskola” deitu gizarte pentsamenduko eskolari atxikita dago, zeina Marxen ideietan oinarritzen ziren egile talde batek osatzen zuten, nahiz eta haren ideiek muturreko eguneratzea behar zutelako ustea zuten. Frankfurteko eskolak “kulturaren industriatzat” izendatzen zuena sakonki aztertu zuen, bertan sartzen zituen entretenimendurako hainbat industria, hala nola, zinea, telebista, herri musika, irratia…
Habermasek gai hauetariko zenbait beretzat hartu arren, modu ezberdinean garatu ditu. Komunikabideek XVIII. mende hasieratik gaur egunera arte izan duten garapena aztertzen du, eremu publikoaren lehendabiziko agerpenaren –eta beranduagoko gainbehera– azterketari jarraituz. Gaur egun komunikabide gaietan aditurik itzal handikoenetariko bat Jean Baudrillard egile frantziarra da. Baudrillarden ustez, hedabide horiek eragiten duten inpaktua beste teknologietatik arras bestelakoa da, eta askoz ere sakonagoa. Masa komunikabideak eta, bereziki, telebista bezalako elektronikoen agerpenak gure bizitzaren berezko izaera eraldatu du. Telebistak ez du bizi garen munduaren irudikatze soil bat egiten, berak zehazten du, gero eta gehiago, bizitza hori benetan dena.
Har dezagun adibidetzat O.J. Simpsonen epaiketa. Auzibidea ez zen epaitegian soilik eman. Telebistaz helarazi zen ikuskizun bat ere izan zen, komunikabideetako milioika ikus-entzule eta iruzkingile harremanetan jarri zituena. Epaiketa hau Baudrillardek hiperrealitate deitzen duen horren eredu bat da.
Komunikazioa eta teknologia berriak
XX. mende erdialdera eman diren eraldaketa teknologiko sail garrantzitsu batek erabat eraldatu du telekomunikazioen aurpegia, hots, informazioa, soinuak eta irudiak bitarteko teknologien bidez urrunera igortzeko modua. Lau izan dira bilakaera hau bultzatu dutenak: ordenagailuek eskaintzen duten etengabeko hobekuntza aukerak, datuak digitalizatzea, satelite bidezko komunikazioen garapena eta, azkenik, zuntz optikoa.
Laurogeita hamargarren hamarkadan, telekomunikazioaren sektorean berria eta garrantzitsua izan zen fenomeno baten garapenaren lekuko izan ginen: telefono mugikorraren gero eta arrakasta handiagoarena. Teknologiak beti egin ohi du aurrera ia etengabe, baina telefono mugikorrenak animalizko aurrerapausuak egiten ditu.
Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, sektore informatiko eta teknologikoetako hainbat adituk ordenagailu pertsonalen erregetza amaitu zela onartzen zuen.
Haientzako, gero eta nabarmenagoa zen etorkizuna ez zegoela tresna hartan, aitzitik, elkarrekin konektatutako ordenagailuen sistema globalean: Interneten. 1989an baino lehenagoko aldian kokatzen gara, gerra hotzaren garaian, hain zuzen ere, bere hastapenak. Sare hau Pentagonoan hasi zen, Estatu Batuetako armadaren kuartel nagusian. Laurogeigarren hamarkadaren hasierara arte, osatzen zuten ordenagailu guztiek erabilera militarra zuten. Urte askotan, geroago, unibertsitatean soilik erabiltzen zen Internet publikoki.
Ez dakigu zehatz zenbat lagun ibiliko den Interneten, baina XXI. mendearen hasieran, mundu osoko ehun milioi pertsona baino gehiago ziren, sarean sartzeko aukera zutenak.