Emeterio Arrese, Klaudio Sagartzazu, Koldobika Jauregi, Jules Moulier: Euskal Poesiaren Garaikideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB
Emeterio Arrese (1869-1954)
Enpresa gizona genuen eta luzaroan Ameriketako hainbat lurraldetan pilotalekuak eraiki eta kudeatzen aritu zen.
Oso goiz erakutsi zuen bertsogintzarako zaletasuna, poesia lehiaketetan parte hartu eta garaiko aldizkarietan sarritan argitaratzen zuelarik. Lehen poesia liburua, NereBidean, 1913an kaleratu zioten; bigarrena, Txindor, 1928an argitaratu zen; eta zahartzaroan, aurrekoen antologia moduko bat publikatu zuen : Olerki berrizte (1952).
Klaudio Sagartzazu “Satarka” (1895-1971)
Etxegintza zeukan bizibidetzat. Gazterik argitaratu zuen Txinpartak (1922) izeneko liburua, Emeterio Arresek baino hizkera goxoagoan. Poema batzuk itzuliak dira, Victor Hugo eta Heinrich Heine-renak adibidez.
“Aurtxoa seaskan” deituriko poema da obra honetako alerik ospetsuena.
Koldobika Jauregi “Jautarkol” (1896-1971)
Prosaz askoz gehiago idatzi arren poema sorta bati zor dio fama : Biozkadak (1929) izeneko liburuari.. Apaiza izanik gai erlijiosoak maiz darabiltza, baina barne sentimenduak adierazteko gaitasuna du. OLERKARIEK landuko duten poesia lirikoaren aitzindari bihurtzen da. Mugimendu honetan partaide ere izan genuen, 1935eko Olerti Egunean bere “Maite-Opari” poemari lehenbiziko saria eman zioten eta.
Jules Moulier “Oxobi” (1888-1958), Iparraldekoa
Lapurdi eta Nafarroa Behereko hainbat parrokiatan apaizgintzan jardundako idazle eta kazetari honek bertsoz moldatutako liburu mordoska bat taxutu zuen : antzerki tankera daukan Nola gauden eskualdun deituriko pastoralaz gain, Boz-oihu, deiadar, nigar (1913), Heiatik zerura (1935) eta Haur-elhe haurrentzat (1944) obrak idatzi zituen; bertsotan guztiak.
Baina azpimarragarriena Alegiak (1926), literatura klasikoan agertzen diren betiko fabulak dira. Bertsotan eginak daude hauek ere, hitz joko aberats eta ugariz, hizkera zuzen, ozen eta ederrez. Moulier-en izkribuen antologia bat 1966an atera zen Oxobiren lan orhoitgarri zonbait tituluaz eta Jean Haritxelharren ardurapean.