Emakumeen Sufragioa Espainian: Historia eta Garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,71 KB

1. KOKAPENA

Jatorriz testu historikoa da, beraz, lehen mailako iturria; formaren aldetik narratiboa eta gaiari dagokionez soziala, helburu politiko argiarekin.

Egileak emakumeen bizitza politikoan parte-hartzea eskatzen du: boto emateko eskubidea hain zuzen ere. Clara Campoamorrek emakumeek zuten sufragio eskubidea legebiltzarrean defendatu zuen.

Gorte Konstituzionagileen saioetako egunkarian agertu zen, beraz publikoa da, eta helburu politiko garbi batekin idatzita dago.

2. ANALISIA

Gaia: Emakumeen eskubideen errebindikazioa.

Bi dira ideia nagusiak: Eskubide hauen proposamenaren arrazoiak eta emakumeen sufragio eskubidearen defentsa.

Lehenengo paragrafoan gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna bermatzen duten zenbait printzipioen aurka argudiatzen du eta gisa eskubide berak dituela adierazten du. Beraz, Konstituzioak berdintasun hori bermatu behar duela.

Bigarren paragrafoan, emakumeen sufragioa bere gain hartzera eta Konstituzioan txertatzera bultzatzen ditu parlamentariak. Gainera, bihotzak biguntzeko ahaleginean, berdintasun hori onartuz, Espainia emakumeen sufragio eskubidea onartuko zuen lehen herrialde latinoa izango litzatekeela dio. Amaitzeko esaten die legegizonei beste herrialde batzuk aurreratzen.

3. GARAI HISTORIKOA

1931ko apirileko udal hauteskundetan monarkikoek lortu zuten zinegotzi gehien, kazikeek kontrol handia baitzuten landa-eremuetan. Baina hiri handietan errepublikanoen eta sozialisten koalizioak irabazi zuen, eta horrek monarkiaren babes falta utzi zuen agerian; Alfonso XIII erbesteratu eta Errepublika aldarrikatu zen. Donostiako itunean parte hartu zutenak behin behineko gobernua osatu zuten. Hauen lan nagusia premiazko erreformak martxan ezarri eta batez ere Gorte Konstituzionagileetarako hauteskundeak antolatzea izan zen. Hauteskunde haietatik errepublikar eta sozialisten arteko koalizioa atera zen garaile eta haien ardura izango zen, Estatu berria osatzeko, beharrezkoa zen Konstituzioa idaztea.

Eztabaidak oso gogorrak izan ziren, batik bat gai erlijiosoa eta gizonen eta emakumeen arteko eskubide-berdintasunaren gaia, eta, beraz, sufragioari dagokiona.

II. Errepublikaren Behin-behineko Gobernuak 23 urtetik gorako gizonezkoei bakarrik eman zien boto eskubidea baina erabaki zuen emakumeak ere diputatu hautatuak izan zitezkeela. 1931ko Gorte Konstituzionagileetan, hiru diputatu emakumezko hautatu ziren: Clara Campoamor Alderdi Erradikalekoa, Victoria Kent Alderdi Erradikal Sozialistakoa, biak Madriletik, eta Margarita Nelken Alderdi Sozialistakoa Badajozetik.

Clara Campoamor izan zen kongresuaren aurrean emakumezkoen boto eskubidearen proposamena defenditu zuena. Bere borrokari esker lortu zen sufragio eskubidea Konstituzioan txertatzea.

1931ko abenduaren 9an onetsitako Konstituziaren bidez, Espainia estatu laiko eta demokratikoa bihurtu zen; sufragio unibertsala ezarri zen jabetza eskubidea interes publikoaren menpe zegoen; eskualdeetako arazoak autonomia-estatutuen bidez bideratuko ziren.

1933an bozkatu zuten lehen aldiz emakumeak. Boto emate horretan justifikatu zuten batzuk eskuinaren garaipena. Guztiz azal-gaineko interpretazioa zen, benetako arazoa ezkerreko alderdien estrategia eta batasun falta izan zirelako, 1936ko hauteskundetan demostratu zen bezala.

1936ko otsailaren 16ko hauteskundeetarako ezkerrak eta indar aurrerakoietariko gehienek Fronte Popularraren ituna sinatu zuten. Desadostasunak alde batera utzita, koalizio baterako gutxieneko printzipioen inguruko akordioa sustatuz, gobernatzeko behar zen gehiengo osoa lortu zuten.

4. TESTUAREN GARRANTZIA

Hitzaldi hau klabea izan zen emakumeen sufragio onartzeko. Neurri horren alde egin zuen defentsa-lanari esker, emakumea politikaren agertokian jarri zuen, gizonaren maila berean. Horregatik, Espainiako feminismoaren historiako mugarri bat da.

14. TESTUA

1. KOKAPENA

Testu hau Madrilen 1936ko urtarrilaren 16an, PSOEren aldizkarian agertutako Fronte Popularra programaren zatia da.

Jatorriaren aldetik testu historikoa da, formari dagokionez manifestu bat eta gai politikoa du.

Egilea: kolektiboa, ezker aldeko alderdien ordezkariak Fronte Popularraren izenpean batuta.

Helburu publikoa duen testua da, beraz hartzaile kolektiboa.

Fronte Popularra sozialisten eta errepublikanoen koalizioa izan zen; komunistak ere bertan sartu ziren.

2. ANALISIA

Gaia: Fronte Popularraren programa.

Ideia nagusiak: 1) Herriarekiko konpromisoa; amnistia, eskubideen defentsa 2) Haien arteko adostasunak eta desadostasunak.

Testuan zehar koalizioaren helburuak azaltzen dira, hala nola: II. Errepublikako 1931-33ko biurtean garaturiko politika erreformatzailearen berrezarpena eta Konstituzioari berriz ere indarra ematea.

Fronte Popularraren programan (moderatua), banka sisteman erreformak eta nekazarien berrerospenak eskatzen dira. Errepublikazaleak, banka eta lurren nazionalizazioaren (4. eta 5. paragrafoetan) aurka agertzen dira. Bi eskaera hauek langileen alderdietakoak ziren; Errepublikazaleentzat, Errepublikaren helburua askatasun demokratikoko erregimenaren ezarpena eta langileen baldintza materialak eta moralak hobetzea ziren (6. paragrafoan).

Ez da sozialismoa ezartzea, erregimen demokratikoa berrezartzea baizik (6. paragrafoan).

3. GARAI HISTORIKOA

1931ko udal hauteskundeetan hiri handietan koalizio errepublikano-sozialistak irabazi zuen. Alfontso XIII.ak erregetza utzi zuen eta II. Errepublika aldarrikatu zuten.

Eratu zen behin behineko gobernuak Gorte Konstituzionagileetarako deialdia plazaratu zuen eta zenbait erreforma bultzatu zituen. Lehen Biurteko Erreformistan (1931-33) errepublikano eta sozialisten koalizio-gobernuko presidentea Azaña izan zen. Garai honetan erreforma-politika bat jarri zen abian eta politika horrek eremu guztietan izan zuen eragina.

Koalizio gobernua krisian murgiltzen zen bitartean, eskuina berrantolatzen hasi zen, horrela 1933an egin ziren udal hauteskundetan CEDA boto asko lortu zituen. Azañak dimititu egin zuen eta hauteskunde orokorrak burutu ziren ekainean, oraingo honetan CEDAk eta Alderdi Erradikalak irabazi zutelarik.

Zentro-Eskuina biurteko honetan aurreko erreformen kontrako politika burutu zen. Neurri hauek ondorio larriak izan zituzten, indar politikoak berregituratzeaz gain, giza gatazkak areagotu ziren.

Ezkerreko alderdiak aliantza handi bat osatu zuten 1936ko urtarrilean (Fronte Popularra: ezker aldeko alderdien koalizio). Haien arteko diferentziak pixkat alde batera utzi eta programa bat adostu zuten eskuinari aurre egiteko hauteskundeetan.

Fronte Popularrak programa moderatua aurkeztu zuen:

  • Amnistia orokorra 1934ko Urrian altxatutakoak
  • Lehen biurteko politika erreformista martxan jartzea.
  • Konstituzioa berrezartzea.
  • Autonomien auzia negoziatzea.

Hauteskunde kanpaina tirabiratsua eta nahasia izan zen. Gatazka politikoa oso polarizatua zegoen bi bloke handitan: ezkerra eta eskuina.

Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren.

Hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuen. Gobernua ahul zegoen, agintean zeuden errepublikatarrek ezin izan zuten gizarte-erreforma handirik egin. Bitartean eskuin muturreko taldeek kanpainia gogor bat jarri zuten abian.

Matxinada 1936ko uztailaren 17an hasi zen Marokoko protektoratuan eta hurrengo egunean penintsulan. Hiri handi gehienetan huts egin zuen eta hiru urte iraungo zuen gerra zibil bati eman zion hasiera.

4. TESTUAREN GARRANTZIA

Testua garrantzitsua da, haien arteko desadostasunak alde batera utzi eta programa elektoral (moderatua) honekin Fronte Popularrak 1936ko hauteskundeak irabazi zituelako. Honek erakusten du batasunak duen garrantzia garaipena lortzeko.

Entradas relacionadas: