Emakumeak Euskal Literaturan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,24 KB

EMAKUMEAK EUSKAL LITERATURAN

Hastapenak :Euskal literaturaren antologietan emakume idazleak ez dira oso ezagunak baina. Literatura gizonezkoekin lotu daiteke, haiena izan baita idazteko eskubidea eta betebeharra historikoki. Emakumeen literatura rol femeninoarekin identifikatu izan da. XV-XVI. mendeetan egileak ditugu; Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Ozaetako Santxa... familia aberatsetakoak, eta hil berri den senar, aita edo ahizpari abestuko diote euren historia kontatuz:-Andra Milia Lasturko, Peru Garzia de Ororen emaztea haurgintzan hil zelarik, Andra Miliaren ahizpak Arrasateko hiletetan berak idatzitako eresiak kantatu zituen-Andra Santxa Hortiz-ek erantzun zion, Peru Garzia de Ororen arrebak.- Martin Bañez Artazubietako hil zutenean, bere emazte Santxa Otxoa Ozaetakoak, eresi bat kantatu zuen    Lehenengo idazlea: Bizenta Antonia Mogel: Azkoitian jaiota. Aita hil zenean joan zen bere familiarekin bizitzera  Markinara , bere osaba Juan Antonio Mogelen etxera. Idazlea zen eta harekin ikasi zuen euskaraz, gaztelaniaz eta latinez irakurtzen eta idazten. Esopo-ren ipuinak itzuli zituen eta Ipui onac izenez argitaratu. Azken urteetan, Bilbon bizi zelarik, Paulo Ullibarriren adiskide izan zen eta honen eskariz, Gabon-kantak idatzi zituen, Julio de Urkixok RIEV aldizkariaren lehenengo eta hirugarren tomoetan argitaratu zituenak.     

Emakumeak euskal literaturan:

XX.:-Arantxa Urretabizkaiak, sexualitateari hurbiltzeko modu berria eta emakumearen egunerokotasuna ekartzen dizkigu.-Itxaro Bordaren ekarpenak, emakume irudi berriak, lurrarekiko eta euskararekiko harreman desberdinen proposamena eta mugaren ondorioen gaineko gogoetak dira.-Arantxa Iturbek euskal ipuingintza modernoan harremanei buruzko hausnarketa umorez zipriztinduz eta emakumearen ikuspuntutik kontatuz. -Laura Mintegik euskal giro sozio-politikoan kokatu ditu emakume irudi gaurkotuak eta maitasuna eta psikoanalisia elkartu ditu euskal letretan. XXI. mendeko batzuk: Sonia Gonzalez, Jasone Osoro, Karmele Jaio Katixa Agirre..    Emakumeak idazle (martxotik martxora):Euskal PENek urtero ematen ditu ezagutzera, martxotik martxora emakume idazleek eta itzultzaileek euskaraz argitaratu dituzten liburuak. Afixak Euskal Herriko liburudenda guztietako erakusleihoetan erakusten dira. Ere beste esparrutan ematen dira: EAEko liburutegi guztietara, eta hainbat udaletara, berdintasunaren alde lanean ari direnen guneetara hain zuzen
     

OLERKIGINTZA. EUSKAL PIZKUNDETIK GAUR ARTE

Euskal olerkigintzaren gazi-gozoak:Hizkuntzaren, kulturaren eta nazio-nortasunaren galera du ardatz XX. mendeko euskal poesiak. 1936ko gerraren aurretik, Jose Ariztimuño uste zuen, herri bereizia izateko beharra herritarren artean errotuko bazen, kulturaren bitartez eta poesiaren bitartez baino ezin izango zela lortu hori. Eginkizun hori harrazazi zien Lauaxeta, Lizardi eta Orixeri, euskal nortasunaren berpizkundea lortzea, hain zuzen. Poetok, herriarentzat ulergaitz izan zen poesia sortu zuten. Euskarazko poesiaren produkzio bakana erbestean hezurmamitzen zen. Hizkuntza, kultura eta herria desagertzen zeudela izan zen poesiako gai nagusia. Mirandek eta Arestik bestelako poesia ekarri zuten. Mirandek erlijioari etsaigotik kantatu zion eta sexuaz idatzi zuen. Arestik hiritartu egin zuen euskal poesia; euskaldun guztiek ulertzeko poesia idatzi zuen. 1964ko frankismopean argitaratutako Harri eta Herriren arrastoaren atzetik ibilitakoa da mendea amaitu arte egindako poesiaren enborra.     Euskararen poetak:-Lizardiren Bihotz-begietan bildumak eragin du gehien ondorengo olerkigintzan. -Gerra osteko isiltasuna Telesforo Monzonek urratu zuen Mexikotik 1945ean, Urrundik, bake-oroi lanarekin.- Euskal Herrian aldizkariak sortu ziren: Egan eta Euzko Gogoa.-60ko hamarkadan, Gabriel Aresti eta Jon Miranderen lanak izan ziren mugarri nagusiak.- Ez dok amairu musika-taldea sortu .-Argitaletxeak eta literatura-aldizkariak sortu ziren. Ustela aldizkaria lehenengoa eta gero Susa aldizkaria.- Bernardo Atxagaren Etiopia poesia-bildumak finkatu zuen.-Bitoriano Gandiagak eta Joan Mari Lekuonak bestelako jarrera agertu zuten.-Sarrionandiak estreinako poema-bilduma kaleratu zuen 1981ean: Izuen gordelekuen barrena.-Euskal Herrian zuzeneko poesia errezitaldiek izan duten zabalkundea. 
OLERKIGINTZA. Euskal pizkundeetatik gaurarte.
Munduko poesia modernoa:XIX. mendeko frantses sinbolismoak eragina izan zuen XX. mende hasierako Europako olerkigintzan.Etorri zen iraultza abangoardistak poesia tradizioarekin hautsi zuen eta poesia egiteko aukerak nabarmen handitu zituen. XX. mendeko olerkigintzak tradizioko arauen birrinketa izan zuen helburuetako bat. Ezaugarriak:-Bertso lerro askea metrika-molde klasikoen ordezko bihurtu zen.-olerki barruko erritmoa gailendu zen,  esaldien joskeraren bitartez lortutako musikaltasuna. -Olerkiaren azaleko itxurak garrantzia handia hartu zuen .Metafora da literatura-baliabide behinena. Bigarren Mundu Gerratik hona, haiek utzitako arrastoengatik erabateko askatasuna dago poesia-moldeetan. Mundu mailako sona lortzen dute hizkuntza txikietako egileek ere.                 Olerkigintzaren berritzaileak: Frantzian, XIX.mendeko Rimbaud eta Baudelaire simbolista haien lanaren jarraipena egin zuten Valéryk eta Claudel-ek. Ondoren, surrealismoa sortu zen. Haren ordezkariak dira Breton, Antolin Artauz eta Louis Aragon. XX. mendeko beste poeta handi bat Paulo Eduard izan zen. Espainiako literatura 98ko belaunaldiak (Machado, Unamuno…) eta Juan Ramón Jiménez-en lanak markatu zuten. 27koak ( Lorca, Alberti, Miguel Hernández…), haien eragina izan zuen. Bigarren erditik aurrera Blas de Otero, Gabriel Celaya, Leopoldo María Panero... dira poeta aipagarriak. Italian,1909an, Marinetti-k futurismoa sortu zuen, tradiziozko balioen aurka.Alemanian, Reiner eta  Brecht apurtzailea dira poeta aipagarrienak. Erresuma Batuan poesia eraberritu zuten T. S. Elliot-ek, Ezra Pound-ek eta W. H. Auden-ek.Estatu Batuetan aipagarriak dira Charles Bukowsky, Silvia Plath eta Allen Gingsberg. Mendebaldeko literaturatik kanpo, , Maiakovski poeta errusiar iraultzailea eta Indiako Rabindranah poeta bengaliarra.


Aburu
-Iritzi/ Artesi-arrakala /Alegiazko-irudizko/ Ahitu-indargabetu/ Aztarren/marka/ Arbalda-txalma/ Airos-alai/ Argizari-kandela/ Aiduru-begura/ Ahakartu-agirika egin/ Aratza-garbia/ Ahokatu-batu/ Aieru-susmo/ Ataka-pasabide/ Apetatsu-alditsu Behako-begirada/ Bisaia-aurpegi/ Bridatu-ahokoa jarri/ Buikara-geziontzi/ Bekaizti-inbidiatsu/ Balazta-freno/ Belaskeria-txepelkeria/ Branka-itsasontzi.aurre/ Butxatu-zikindu/ Deslai-bakarti/ Deblauki-bat.batean/ Egotzi-bota,leporatu/ Erdietsi-lortu/ Ezkala-erle-belar /Errezel-estalki/ Erromes-pelegrin/ Eztenkada-ziztada/ Furfuriatsu-haserrekor/  Garondo-lepagain/Galga-traba/Gapirio-haga/ Hats-arnasa/Hagitz-asko/ Haiz.zirimola-haizealdi/ Habeas-zutabe/ Herabe-lotsati/Hegalpe-magal/ Irmo-sendo/ Inarrosi-astindu/Isuri-jario/ Liztor-erlabio/Lubaki-trintxera/Loriatu-portu/ Laineza-harrokeria/ Men egin-amore eman/ Malguki-leunki/Motots-adats/ Mortu-eremu/ Muxar-marmota/ Maizter-errentadore/  Naro-ugari/ Oinordeko-heredero/ Oinaze-atsekabe/ Orbaindu-osatu/ Pitzadura-arrakala/Purtzil-ziztrin/Puxtarri-kanika/Pegar-pitxer/Profitatu-onura atera/ Salabardo-erretel/Soan-begiradan/ Soraio-geldo/ Sorgor-arduragabe/ Sumina-amorrazio/ Txepolari-saltzaile ibiltari/ Ustezko-balizko /Urdanga-txerrieme/Urmae-urtegi/ Xingola/zinta/ Xafla-zati/Xerka-bila/ Zola-zoru-Zuhurtzia/ Zurkaitz-manila/ Zartatu-hautsi/ Zelatatu-kuxkuxean ibili/Zedarria-muga/Zimikatu-atximurkatu/Zuhur-zentzudun/

Entradas relacionadas: