Emakume Idazleak Antzinako Erroman eta Latinismo Ohikoenak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,27 KB

Emakume idazleak latindar literaturan

Antzinateko Erroman, emakumeek leku txikia izan zuten literaturan. Hitza gizonaren ondasuntzat hartzen zen, eta Muta, isiltasunaren jainkosa, gurtzen zuten. Hala ere, familia gorenetako emakume batzuek hezkuntzarako sarbidea izan zuten, seme-alabak hezteko ardura zutelako. Horietako gutxi batzuek idazketa zaletasunez landu zuten.

Guztira, 27 emakume idazle erromatar ezagutzen dira, gehienetan genero txikiak jorratu zituztenak. Iturri zaharrek testuen edukia baino gehiago azpimarratzen dute emakumeek idatzi izana. Batzuen pasarteak gorde zaizkigu; beste batzuen izena besterik ez.

Kornelia

Kornelia Eszipiondarren familia ospetsuan jaio zen, eta hezkuntza bikaina jaso zuen. Gutun pribatuak idatzi zituen, eta horietatik bi pasarte baino ez dira gorde. Gutunak Gaiori zuzenduta daude, Tiberio anaiaren heriotzaren ondoren idatziak, eta bertan semearen asmo arriskutsuak bertan behera uzteko eskatzen dio.

Zizeronek gutun horien estiloa goraipatu zuen, eta Kornelia emakume zuzen eta kementsu gisa irudikatua izan da. Idazkiak lagunarteko latinez daude, eta erromatar literaturan gordetzen diren gutun pribatuen lehen adibideetakoak dira.

Hortensia

Hortensia familia aberats eta ospetsu batean jaio zen, eta hezkuntza bikaina jaso zuen. Bere aita, Kinto Hortentsio, hizlari ospetsua zen. Hortensia da ezagutzen dugun lehen emakume hizlari erromatarra.

K.a. 42. urtean, emakume aberatsei ezarritako zerga bidegabe baten aurka hitzaldi bat eman zuen Foroan. Emakumeak negoziatzen saiatu ziren, baina arrakastarik izan ez zutenez, Hortensiak hartu zuen hitza. Hitzaldiak eragin handia izan zuen, eta, horri esker, emakume asko zergatik salbuetsiak izatea lortu zuten.

Gaur egun grezierazko pasarte bat baino ez da gordetzen, baina egitura erretoriko landua duela ikus daiteke. Hitzaldi hori Antzinateko emakumeen eskubideen defentsarik sutsuena izan zela esaten da, nahiz eta Hortensiak eliteko emakumeak soilik defendatu eta ez zuen aldarrikatu emakumeek kargu publikoetan parte hartzerik.

Sulpizia (I)

Sulpiziaren aita hil zenean, osaba arduratu zen berataz. Pentsatzekoa da, horri esker, osabaren inguruko poeten zirkulutik hurbil egoteko aukera izan zuela iloba gazteak.

Sulpiziarenak omen diren sei elegia gorde dira Corpus Tibullianum delakoaren hirugarren liburuan. Maitasuna da poema horien gai nagusia, eta bertan, lehen pertsonan eta askatasun osoz, maiteminduaren sentimenduak adierazten dira. Zehazki, Zerinto izeneko mutil batek eragindako maitemina, ardura eta nahigabea azaltzen dira.

Sulpizia (II)

Martzialek Sulpizia goraipatzen du bere 10. liburuko bi epigramatan, emazte eredugarri eta poema erotikoen egile gisa. Geroago, Ausoniok eta Sidonio Apolinarrek ere aipatzen dute, idazle garrantzitsuenen artean.

Bi bertso erotiko gordetzen dira, Juvenalen satira bati egindako ohar batean jasoak. Geroago, XV. mendearen amaieran, Sulpiziaren satira izeneko poema bat argitaratu zen, Domizianoren garaiko egoera salatzen duena. Hala ere, ez dago argi Martzialek eta besteek aipatzen duten Sulpizia eta "Sulpiziaren satira"-ren egilea pertsona bera ote diren.

Klaudia Severa

Klaudia Severa Aelius Brocchusen emaztea zen, eta elkarrekin Britanian bizi ziren, Vindolandako gotorlekuan. Han aurkitutako 2.500 gutunen artean, Severak idatzitako hiru gorde dira. Sulpizia Lepidina, bere lagun mina, da gutunen hartzailea. Hobekien gorde den gutunean, urtebetetze-festa baterako gonbidapena egiten dio.

Akonia Fabia Paulina

Akonia Fabia Paulina Vetio Agorio Pretextatorekin ezkondu zen, eta elkarrekin kultura eta erlijio arloetan aritu ziren. Senarra hil ondoren, haren lorpenak goraipatzen eta munduaren aldaketa (kristautasunaren sarrera) aipatzen dituen bertso batzuk idatzi zituen.

Latinismo Ohikoenak

A posteriori
Ondoren datorrena.
A priori
Aldez aurretik.
Ab illo tempore
Orain dela asko.
Agenda
Egin beharrekoen zerrenda.
Alea iacta est
Zortea botata dago.
Alma mater
Jatorria, esentzia; unibertsitatea.
Animus in consulendo liber
Aukera egiteko espiritu askea.
Ante meridiem (a.m.)
Eguerdia baino lehen.
Post meridiem (p.m.)
Eguerdiaren ondoren.
Captatio benevolentiae
Entzulearen borondatea lortzeko teknika.
Casus belli
Gerra-arrazoia.
Confer (cf.)
Erreferentzia, alderatu.
Contradictio in terminis
Kontraesana terminoetan.
Corrigenda
Zuzendu beharrekoak.
Cum laude
Goraipamenarekin.
Curriculum vitae (CV)
Bizitzaren ibilbidea.
Deficit / Superavit
Falta da / Soberan dago.
Desideratum
Nahi dena, desiratua.
Do ut des
Ematen dizut, zuk niri emateko.
In albis
Zurian, ezer ulertu gabe.
Ipso facto
Momentuan, berehala.
Iunior / Senior
Gazteagoa / Zaharragoa.
Panem et circenses
Ogia eta zirkua.
Per capita
Buruko, biztanleko.
Placebo
Sendagaiaren itxura duen substantzia, efektu terapeutikorik gabea.
Primum vivere, deinde philosophari
Lehenik bizi, gero filosofatu.
Prosit
On egin.
Sui generis
Bere erakoa, berezia.
Statu quo
Dagoen egoera.
Age quod agis
Egizu egiten duzuna; arreta jarri egiten duzunari.
Amicus Plato, sed magis amica veritas
Platonen laguna naiz, baina are gehiago egiarena.
Bis dat qui cito dat
Bi aldiz ematen du azkar ematen duenak.
Cedant arma togae
Armek tokia utz diezaiotela togari (botere zibilari).
Corruptio optimi pessima
Onenaren ustelkeria da okerrena.
Cuique suum
Bakoitzari berea.
Cuiusvis hominis est errare, nullius nisi insipientis in errore perseverare
Edozein gizakik egin dezake huts, baina ergelak bakarrik irauten du hutsegitean.
Damnatio memoriae
Memoriaren zigorra.
Possunt quia posse videntur
Ahal dute, ahal dutela uste dutelako.
Post tenebras spero lucem
Ilunpeen ostean, argia espero dut.
Quot homines tot sententiae
Zenbat buru, hainbat aburu.
Si vis amari, ama
Maitatua izan nahi baduzu, maita ezazu.
Similis similibus curantur
Antzekoak antzekoarekin sendatzen dira.
Sutor, ne ultra crepidam
Zapataria, bere zapatetara (nor bere lanean).
Tempora mutantur et nos mutamur in illis
Garaiak aldatzen dira, eta gu haiekin aldatzen gara.
Una salus victis, nullam sperare salutem
Garaituentzako salbazio bakarra, salbaziorik ez itxarotea da.

Entradas relacionadas: