Emakume Aitzindariak Ekonomian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,02 KB
ELINOR OSTROM (1933)
- Suediako Banku Zentralak Ekonomia Zientzietako Nobel Saria eman zion, emakumeak ekonomian egindako analisiagatik eta partekatu zituen baliabideengatik.
- Ondasun komunak modu eraginkorrean nola kudeatu zitezkeen frogatu zuen, taldeko ikuspegian oinarrituta.
- Zientzia politikoetako irakaslea izateaz gain, Indianako Unibertsitateko The Workshop in Political Theory and Public Policy Analysis-eko zuzendarikidea izan zen.
- Hainbat liburu argitaratu zituen, arlo desberdinetan oinarrituta: zientzia politikoa, administrazio publikoa eta antolaketa ikerketa, batez ere.
MILAGROS GARCÍA CRESPO (1934)
- 1974tik gaur egun arte, Euskadiko eta nazioarteko politika ekonomikoari buruzko hainbat ikastaro zuzendu ditu.
- Gaur egun, mahai-inguruetan parte hartzen du egungo krisi ekonomikoaren alderdi desberdinen inguruan, bereziki Euskadin dituen eraginetan.
MIREN ETXEZARRETA (1936)
- Irakasle gisa lan egin du Brightoneko Sussex Unibertsitatean, Bilboko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
- Doktoretza tesiak zuzendu ditu, nazioarteko aldizkarietan artikuluak idatzi ditu eta hamar liburu argitaratu ditu autore bakar gisa. Horrez gain, hitzaldi ugari eman ditu hainbat unibertsitatetan.
- Ikertzaile gisa, nekazaritza ekonomia, politika ekonomikoak eta ekonomia garapenari buruzko gaiak landu ditu.
- Ikuspegi marxista eta antikapitalista defendatzen du, ekonomiaz hitz egitean.
- Gaur egun, TAIFA Seminario de Economía Crítica-n parte hartzen du aktiboki, ekonomia konbentzionalari kritikak eginez, ekonomialari gazteen prestakuntza bultzatuz eta egungo ekonomiari buruzko gaiak zabalduz.
GRO HARLEM BRUNDTLAND (1939)
- Sei liburu idatzi zituen.
- Ingurumen eta Garapeneko Munduko Batzordeko (WCED) kidea izan zen.
- Garapen Iraunkorra kontzeptua sortu eta zabaldu zuen.
- 2007ko maiatzean, Nazio Batuetako idazkari nagusi izendatu zuten.
- Osasunaren Munduko Erakundeko zuzendari nagusia.
- Norvegiako lehen ministroa izan zen.
- Norvegiako Lan Alderdiko presidentea.
- Ingurumen ministroa.
- Stortingeko kidea.
MARI CARMEN GALLASTEGUI (1945)
- Euskal Herriko Unibertsitateko Teoria Ekonomikoko katedraduna da, eta unibertsitate horretako Ekonomia Publikoaren Institutuko Ingurumen Ekonomiako Unitateko zuzendaria.
- Kudeaketa optimoko ereduak garatzen hasi zen, baliabide berriztagarriak ustiatzeko.
- Sektore publikoaren funtzionamendua eta diseinua, Espainiako ekonomia euro eremuan sartzea eta jarduera ekonomikoetan deslokalizazioaren fenomenoak aztertu ditu.
- Ministerioek, Eusko Jaurlaritzak eta EHUko sustatutako proiektu ugari zuzendu ditu.
- Europar Batasuneko bosgarren eta seigarren esparru programetan parte hartu du, EHUko eta AZTI/TECNALIAko kideek osatutako ikerketa taldeko IP gisa.
JANET YELLEN (1946)
- Doktoretza Yale Unibertsitatean (1971). Irakaslea izan da Harvard, London School of Economics eta Berkeley unibertsitateetan.
- Ekonomiako aholkularia izan zen Estatu Batuetako Etxe Zurian.
- 2004an, Federal Reserve Bank-eko presidentea izan zen San Franciscon.
- Historiako lehen emakumea izan zen Erreserba Federaleko presidentea.
- 2001ean, Alan S. Blinderri lagundu zion liburu batean (The Fabulous Decade: Macroeconomic Lessons).
- Bere lehentasunak enplegu osoa sortzea eta ekonomiaren zikloak leuntzea dira.
- Merkatu ekonomikoak ez direla perfektuak eta gobernuaren erregulazioa behar dutela defendatzen du.
ESTHER DUFLO (1972)
- Bere ikerketak garapen bideko herrialdeetako ezaugarri mikroekonomikoetan zentratzen dira, oro har, familien portaera, hezkuntza, finantzaketa, osasuna eta politika publikoen ebaluazioa barne hartzen dituztenak. Pobreziaren zientzia deitzen diote.