Eliza eta Gizartea Aro Modernoan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,08 KB
1. Errenazimendua eta Eliza Aldatu Beharra
- Errenazimendua: XV. mendetik aurrerako egoera berria, non aldaketa handiak gertatzen diren:
- Ekonomia: Dirua da ekonomiaren zentroa orain.
- Politika: Monarkiak indartu eta politika Elizaren babesetik aldendu.
- Bizitza ulertzeko modua: Indibidualismoak gora egin zuen.
- Eliza Aldatu Beharra: Egoera honetan, Elizaren bizitzak aldaketa handia behar zuen. Aita Santu eta gotzain batzuek ez zuten bizimodu eredugarri bat izaten. Erasmo Rotterdamgoa (1469-1536) aldaketaren aldeko lehenetako bat izan zen.
2. Luteroren Bizitza eta Gora-behera Garrantzitsuenak
- 'Barkamen osoa' aldarrikatu zen dirua irabazteko; Leone X.a Aita Santuak Done Petri basilika eraiki nahi zuen-eta. Honek Lutero haserrarazi zuen.
- 1517an jarri zituen Wittenbergeko gazteluaren atean 'Induljentzien aurkako 95 tesiak'.
- Aita Santuak eskumikatu egin zuen 1521. urtean.
- Luteroren erreformaren ondorioz, Eliza zatitu egin zen: katolikoak eta protestanteak.
3. Zer da Erreforma Katolikoa?
- Luterok sortutako egoerari deitzen zaio Erreforma Katolikoa, XVI. eta XVII. mendeen artean gertatu zena. Trentoko Kontzilioa izan zen haren tresna nagusia. Paulo III.a Aita Santuak deitu zuen kontzilioa, fedearen edukiak finkatzeko.
4. Zer dira Ikasbide Katolikoa eta Ikasbide Protestantea?
- XVI. mendean, mendebaldeko kristauak bi modutan banatu ziren kristau bizitza ulertzeko: salbamena eta Eliza.
- Salbamena: Katolikoentzat eta protestanteentzat, gizakia bekaduna da. Luteroren ustez, gizakia ezin da ekintzen bitartez salbatu, bakarrik graziarekin bat eginez.
- Eliza: Protestantentzat, Elizaren eginkizun bakarra Hitza aldarrikatzea da. Katolikoentzat, fede-egintzek ere balio dute.
5. Inkisizioaren Gertaera Nagusiak
- Gregorio IX.ak sortu zuen 1231. urtean, heresiak epaitzeko. Espainian, XV. mendean gogor jazarri ziren hereseak, Frai Tomás de Torquemadak antolatuta. Sarritan tortura erabiltzen zuten galdeketetan. Inkisizioarentzat, egia zen gauzarik garrantzitsuena (gizakiaren bizitza baino gehiago).
6. Galileoren Kasua
- XVII. mendean (ez XV.), Elizak Inkisizio-auzitegira deitu zion Galileori epaitzeko. Hark zioen Lurra ez zela unibertsoaren ardatza, eta Lurra Eguzkiaren inguruan biraka zebilela. Hau dela eta, heretikotzat hartu zuten eta epaiketa egin zioten. 1992. urtean, Elizak akatsa onartu zuen eta barkamena eskatu zuen.
7. Zer da Ilustrazioa?
- XVIII. mendean Europa osoan nagusitu zen pentsamendu-korrontea da, bi sistema filosofiko hauek dituena: Arrazionalismoa (gizakiaren arrazoiari ematen zaion garrantzia) eta Enpirismoa (zentzumenen bidez lortzen den ezagutza). Ilustrazioaren pentsaera: arrazoia da bide bakarra dela, giza izaeran konfiantza izatea, iragana gutxiestea eta fede itsua baztertzea.
8. Sekularizazioa eta Estatuaren Sekularizazioa
- Sekularizazioa: Prozesu bat da, non gizakiak 'independentzia' hartzen duen Jainkoarengandik, eta mundua ulertzen hasten den federik gabe.
- Estatuaren Sekularizazioa: Frantziako Iraultzaren ondoren, Estatua eta Eliza independizatu ziren leku askotan. Handik aurrera, boterea herriarena dela ulertzen da, botoen bidez, eta 'Herriaren eta herriarentzako gobernua' dute lelo gisa.
9. Langileria eta Eliza Katolikoaren Erantzuna
- Industria Iraultzak, XVIII. mendean Ingalaterran gertatu zen mugimenduak, gizarte-maila berri baten sorrera ekarri zuen: langileria. Elizak XIX. mendera arte ez zuen erreakzionatu. 1891. urtean (ez 1892), Leon XIII.a Aita Santuak Rerum Novarum entziklika plazaratu zuen. Haren ideia nagusiak hauek dira: langileen bizimodu duina izateko eskubidea, jabetza pribatua izateko eskubidea, estatuak eskubideak bermatu behar dituela eta klase-borroka gaitzestea.
10. Aro Modernoko Artea
- Barrokoa (XVI-XVIII): Errenazimentuak pentsaera modu ezberdin bat ekarri zuen. Humanismoa zabaldu zen Europan, eta Elizak Trentoko Kontzilioaren esanak zabaltzeko artea erabili zuen: Barrokoa. Elizak erabili zuen kultura-erantzun bat emateko protestanteei.
- Arkitektura: Elizak asko apaintzen dira, atarian eta aldare nagusiko erretaulan batez ere.
- Pintura: Ama Birjina, santuak eta Eukaristia dira gai nagusiak; fededunak hunkitzea zuten helburu. Caravaggio eta El Greco, adibidez.
- Eskultura: Erlijioa irakasteko erabili zen, eta erlijio-emozioa eragin nahi zuten. Juan Martínez Montañés eta Salzillo, adibidez.
- Erromantizismoa eta Errealismoa (XIX):
- Erromantizismoa: XIX. mendean sortu zen eta Erdi Aroko kondairetan oinarritzen da. Arte oso estetikoa da, eta kolore ilunak erabiltzen dira. Adibidez: Goyaren azken etapa.
- Errealismoa: XIX. mendearen erdi aldera sortu zen. Gai sozialki konprometituak lantzen ditu eta ez da idealista. Salaketa soziala egiten dute. Adibidez: Galdós, Emilia Pardo Bazán.