Eliza Arkitektura: Elementuak eta Estiloak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,91 KB

Sarrera Orokorra

Eraikin erlijioso bereizgarrienak eliza eta monasterioa dira.

Ezaugarri Nagusiak

Materialak: Harri landua, manposteria eta, gutxitan, adreilua.

Oinplano Motak: Latindar gurutze formakoa, poligonala eta basilikala.

Elizaren Atalak eta Egiturazko Elementuak

1. Burualdea

Aldarea kokatzen den eremua da.

  • Absidea: Elizetan, burualdean kokatutako zati irtena da.
  • Aldare nagusia.
  • Kaperak edo absidioloak: Forma zirkularra, karratua edo poligonala dute.
  • Girola: Alboetako nabeak erdiko nabearen burualdearen inguruan luzatuz eratutako espazio zirkularra da.
  • Kripta: Elizaren azpian, sarritan lurpean, eraikitako kapera da.

2. Transeptoa

Elizako nabe transbertsala da, beste nabeak gurutzatuz gurutze forma sortzen duena.

  • Gurutzadura: Bi nabe perpendikular elkartzean gurutzatzen diren gunea da.
  • Ganga: Bi hormen arteko espazioa estaltzen duen egitura. Kupulak estaltzen du.
  • Zinborrioa: Gurutzadura gaineko eraikuntza, normalki dorre forma duena.

3. Nabeak

Oinplanoak 1, 3 eta inoiz 5 nabe izan ditzake.

Nabe nagusia eta alboko nabeak deskargakoak dira.

  • Kontrahorma: Horma nagusiaren kontra, matxoi moduan ezarritako eraikuntza-zatia.
  • Kanoi-ganga: Bi lerro paralelotan erabat murruen gainean sostengatzen den erdi-puntuko arkuen segida. Tarteka, indar gisa, arku fajoia jartzen da. Hauek kanoi-ganga osatzen duten arkuak dira. Arku formeroa ere badago; nabeen arteko murrua sostengatzen duena da.
  • Ertz-ganga (X): Bi kanoi-ganga elkarzut gurutzatzean sortzen da.
  • Puntu erdiko arkua erabiltzen da.
  • Silarrizko murrua: Horma sendoa da. Murruak sendoa izan behar du estalkia eusteko, kontrahormekin lagunduta.
  • Zutabeak ez dira euskarri bakarrak izan; harrizko ganga eusteko, pilareak agertzen dira. Hauek harroina, fuste lisoa eta kapitel korintoarra dute. Sekzio ezberdinak zituzten: gurutze forma, karratua…
  • Eraikuntza hauetan nagusitzen dena trinkoa izatea da; bao handiak baino, leiho estuak erabiltzen dira, batzuetan txaranbelduak, argi-arazoa konpontzeko.
  • Triforioa: Elizetan alboko nabeen gainean eratutako galeria da. Funtzioak hauek dira: erdiko nabeko errefortzua izatea eta erromesentzako babeslekua izatea. Honen estalkia kanoi laurdeneko ganga da.

4. Oina edo Ataria

  • Fatxada: Eraikin baten kanpoko zati nagusiena da.
  • Portada: Ate ornamentatua da, eskulturaz dekoratua.
    • Arkiboltak: Arku baten kanpoko eta aurreko aldea eratzen duten molduren multzoa da.
    • Parteluza: Horma bateko zulo edo hutsune bat bi parte edo gehiagotan zatitzen duen elementu bertikala da.
    • Tinpanoa: Gune zirkuluerdi-formakoa, maiz eskulturaz apaindua.
    • Dintela: Hutsune edo zulogune baten goiko aldea eratzen duen zurezko, harrizko edo metalezko elementu horizontala da.
    • Janbak: Leiho edo ate bateko buruari edo arkuari eusten dioten zurezko, harrizko edo metalezko elementu bertikalak dira.

Estiloen Konparaketa: Erromanikoa vs. Gotikoa

  • Erromanikoa: Lerro horizontalak eta semizirkularrak.
    Gotikoa: Lerro obalatuak eta bertikalak.
  • Erromanikoa: Dorre baxuak.
    Gotikoa: Dorre altuak eta zorrotzak.
  • Erromanikoa: Erdi-puntuko arkua.
    Gotikoa: Arku zorrotza edo ojibala.
  • Erromanikoa: Kanoi-gangak eta arku fajoia.
    Gotikoa: Gurutze-ganga eta nerbioak.
  • Erromanikoa: Horma sendoak.
    Gotikoa: Horma ez hain sendoak, leiho askorekin.
  • Erromanikoa: Euskarriak: horma-bularra.
    Gotikoa: Euskarriak: arbotantea.
  • Erromanikoa: Leiho txikiak.
    Gotikoa: Leiho handiak, koloretako beirateekin.
  • Erromanikoa: Argitasun gutxi.
    Gotikoa: Argitasun gehiago.
  • Erromanikoa: Pilare sendoak, zutabeekin.
    Gotikoa: Pilare meheak, zutabe askorekin.
  • Erromanikoa: Sarrerako atea: arkiboltak eta tinpanoa erliebe dekoratuarekin.
    Gotikoa: Sarrerako atea: arkibolta puntadunak, tinpanoan dekorazio gutxi.
  • Erromanikoa: Dekorazio geometrikoa.
    Gotikoa: Landare-motiboak.

Entradas relacionadas: