Elikagaien kontserbazioa, mantenugaiak eta digestioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,8 KB

Elikagaien kontserbazioa

Elikagaien itxura, zaporea eta nutrizio-ezaugarriak gordetzeko erabiltzen diren teknikak dira.

Elikagaiak hondatzearen arrazoiak: inguruneko faktoreak (tenperatura, hezetasuna, oxidazioa) eta faktore biologikoak (mikroorganismoak).

Kontserbazio teknikak

  • Hotzean kontserbatzea.
  • Beroaren bidez kontserbatzea: pasteurizazioa eta esterilizazioa.
  • Deshidratazioaren bidez kontserbatzea.
  • Liofilizazioa: izoztea eta deshidratatzea.
  • Substantzia kimikoak gehituta kontserbatzea.

Elikadurarekin lotutako osasun-arazoak

  • Elikagaiek eragindako intoxikazioa: salmonelosia, listeriosia.
  • Elikagaiek eragindako alergiak edo intolerantziak: glutenarekiko intolerantzia, laktosarekiko intolerantzia. Alergiak: arrautzak, frutu lehorrak.
  • Malnutrizioak eragindako arazoak: gizentasuna eta desnutrizioa.
  • Elikagaien ingestioarekin lotutako arazoak: anorexia eta bulimia.

Elikagaiak eta mantenugaien sailkapena

Mantenugaien sailkapena

Ez-organikoak (materia bizian eta ez bizian daude)

Ura

Giza gorputzaren %60 da.

Funtzioak:

  • Oso disolbatzaile ona da.
  • Substantziak garraiatzen ditu.
  • Uretan erreakzio kimiko eta metabolikoak gertatzen dira.
  • Gorputzaren tenperatura erregulatzen du.
Gatz mineralak

Giza gorputzaren %4 dira.

Funtzio erregulatzailea eta egiturazkoa dute.

Organikoak (materia bizian soilik)

Gluzidoak

Organismoari energia ematen diote.

Landare-jatorriko elikagaietatik lortzen ditugu: zerealak, patatak, azukrea, irinak.

Lipidoak

Lipidoei esker energia lortzen dugu eta gantzak sortzen dira.

Landare-jatorriko elikagaiak: olioak, frutu lehorrak, margarina.

Animalia-jatorriko elikagaiak: gurina, urdaia.

Proteinak

Funtzioak: organismoaren babeserako eta odolean oxigenoa garraiatzeko laguntzen dute.

Animalia jatorrizko elikagaiak: arraina, haragia, esnea, arrautzak.

Landare jatorrizko elikagaiak: lekaleak.

Bitaminak

Ezinbestekoak dietan.

Elikagai freskoetan aurkitzen dira: fruitu eta barazkietan.

Digestio-aparatuaren fisiologia

Ahoko digestioa

Hiru prozesu bereiz ditzakegu:

  • Mastikazioa: Elikagaiak txikitu egiten dira hortzen ekintzari esker.
  • Listuratzea: Elikagaiak listuarekin nahasten dira. Amilasa entzimek parte hartzen dute, gluzido konplexuak soilduz. Elikadura-boloa sortzen da.
  • Irenstea: Mihia faringerantz bultzatzen du elikadura-boloa eta hestegorrian behera doa mugimendu peristaltikoei esker.

Urdaileko eta hesteetako digestioa

Hainbat organotan gertatzen den funtzioa da.

Digestio gastrikoa urdailean gertatzen da, azido klorhidrikoaren eta pepsina eta lipasa entzimen bitartez.

Proteinen digestioa gertatzen da, peptidoak eta aminoazidoak sortuz.

Lipidoen digestioa gertatzen da, glizerina eta gantz-azidoak sortuz.

Urdaileko digestzioaren ostean elikadura-boloa kimo bihurtzen da eta hestera pasatzen da.

Heste meharrean digestio-prozesua amaitzen da.

Duodenoan gibelaren bilia eta pankrearen ura isurtzen dira, heste-urarekin nahastuz.

Entzima askoren bidez biomolekula txikiak sortzen dira.

Kimoa kilo izeneko zuku zurixka bihurtzen da.

Xurgapena

Digestioaren ondorioz lortutako mantenugaiek hesteen paretak zeharkatu eta odolera pasatzen dira; odolak zeluletara garraiatzen ditu mantenugai horiek.

Heste meharrean gluzido soilak, gantz-azidoak eta aminoazidoak xurgatzen dira. Heste lodian ura, gatz mineralak eta bitaminak xurgatzen dira.

Gorotzen eratzea

Xurgatu ezin izan diren substantziak hondakin bilakatzen dira eta hondakin horiek digestio-hoditik kanporatu behar dira. Gorotzak heste lodian eratzen dira, ondoren pilatzen dira eta kanpotik kanporatzen dira.

Digestio-aparatuko gaixotasunak

  • Txantxarra: ahoan bizi diren bakterioek eragindako infekzioa da.
  • Ultzera peptikoa: digestio-hodiaren barruko pareten zauriak dira.
  • Gastroenteritisa: urdailearen eta hestearen inflamazioa da.
  • Apendizitisa: apendizea buxatu edo blokeatzen denean gertatzen da.
  • Idorreria: heste lodiek ura gehiegi xurgatzen dute eta horren ondorioz gorotz lehorrak eta gogorrak sortzen dira.
  • Hepatitisa: gibelaren inflamazioa da.

Entradas relacionadas: