Elikadura osasungarria: onurak eta praktika errazak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,09 KB
Elikadura osasungarria mahai gainean jarri behar da
Arazo orokorra eta eztabaida
Elikadura osasungarria mahai gainean jarri behar da.
Gero eta gehiago entzuten da ez dugula gure elikadura zaintzen; jaten ditugun produktuen kalitateari ez diogu garrantzia ematen, ez ditugu gure gorputzak behar dituen elikagai-motetatik beharrezko kantitateak hartzen, eta elikadura egokia eramatea ez dela epe luzera jasangarria. Testuinguru horretan, elikadura-ohitura osasungarriak beharrezkoak ote diren eztabaidagai bihurtu da.
Askoren ustez, supermerkatuetako produktuak eta gertuko dendetako produktuak antzeko kalitatekoak eta baliozkoak dira. Beste askoren iritziz, ordea, ezinbestekoa da gertuko produktuak eta elikagaien kalitatea ahalik eta hoberena kontsumitzea.
Onurak: fisikoak eta psikologikoak
Lehenik eta behin, elikadura hobeak osasun fisikoan dituen onurak ukaezinak dira. Hau dinamika eraginkorra da gizakiaren funtzionamendua hobetzeko. Gorputzaren mugimendua eta giharren kalitatea hobetzeaz gain, barne-organoak zaintzeko eta gaixotasunen aurka babesteko tresna bikaina da.
Baina are garrantzitsuagoa da eragin psikologikoa. Adibidez, ikasle batek eguneko jarduera guztiak burutzeko elikadura zaindu behar du; ikasteko, burmuinak elikagaietatik serotonina bezalako substantziak behar ditu, eta horiek emozioen eta antsietatearen kudeaketarako lagungarriak dira. Kirolerako, karbohidratoak eta gantzak bezalako elikagai motak beharrezkoak dira erresistentzia eta energia izateko.
Gaur egun ditugun baliabideekin, ez genuke ondo elikatzeko aukera galdu behar, eta are gutxiago, aukera horiek gure esku badaude.
Onuren zerrenda
- Osasun fisikoa: giharren eta organoen zaintza, gaixotasunen prebenzioa.
- Energia eta errendimendua: kirolarientzako eta eguneroko jardunetarako baliagarria.
- Eragin psikologikoa: emozioen eta antsietatearen kudeaketa hobetzen du.
- Adina eta bizi-kalitatea: zahartzaroan bizi-itxaropena handitzen laguntzen du.
Adibide praktikoa: Japoniako dieta
Adibidez, Japoniako bizi-itxaropena munduko luzeenetakoa da, bertakoen elikadura askoz naturalagoa eta orekatua delako. Dieta hori itsasoko elikaduran oinarritzen da: arraina, barazkiak, arroza eta gantz gutxiago jaten dituzte. Gainera, kantitate txikiagoetan eta maiz jaten dute, euren urdailek behar duten digestio-denbora izan dezaten eta elikagaietatik mantenugaiak ondo xurgatu ditzaten.
Aukerak eta baliabide praktikoak
Egia da askotan esaten dela elikagai naturalagoak eta ekologikoagoak garestiagoak izan daitezkeela; familia batek horren kostua mantentzeko zailtasunak izan ditzake, eta supermerkatuetako produktuak merkeagoak dirudite. Hala ere, baliabide asko daude naturaltasun horretara hurbiltzeko: gure etxean nahi ditugun barazkiak landatu ditzakegu, eta Interneten informazio pila dago lagungarri gisa.
Bestela, beti bisitatu ditzakegu gure herritik gertu dauden baserriak eta landa-eremuak; baserritarrei zuzenean erostea aukera bat da. Horrek kontsumitzaileari merkeago aterako zaio eta baserritarrei produktuaren garraioa aurrezteko aukera ematen die. Bi aldeek irabazten dute kontua. Horregatik ez dago aitzakiarik elikadura hobeagoa mahai gainean ez jartzeko.
Aholku praktikoak
- Landatu etxeko barazkiak espazio ahal duzunean.
- Informatu Internetetik iturri fidagarrien bidez.
- Erabil ezazu tokiko baserriak eta merkatuak produktuak erosteko.
- Aukeratu dieta orekatu eta naturala, eta jateko maiztasuna banatu.
Ondorioa
Elikadura osasuntsuak dituen onurak kontuan hartuta, argi dago ez dela egunean behin baino gehiagotan egiten dugun ekintza huts bat; baizik eta gure bizi-kalitatea eta bizitzeko itxaropena luzatzeko tresna indartsua. Gizakiak gero eta aurrerantz eta garapen hobeagoa bilatzen badu, zergatik ez ditugu gure elikadura-ohiturak eta produktu naturalagoak eta orekatukoak aukeratu gorputza zaintzeko eta bizimodu hobeago bat lortzeko?