Elikadura Osasungarria: Gaixotasunak Prebenitu eta Nutrienteak Ezagutu

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,46 KB

Gaixotasun Ohikoenak: Prebentzioa eta Tratamendua

GaixotasunakZer da?Zergatik edo nola sortzen da?Prebenitzeko zer egin behar da?
IdorreriaHondakinak kanporatzeko zailtasuna.Zuntz falta, ariketa fisiko gutxi eta bizimodu aldaketak (estresa, haurdunaldia...).Zuntz ugariko elikagaiak hartu (frutak, barazkiak), likido asko edan (1,5 litro ur, gutxienez) eta ariketa fisikoa egin.
Koloneko minbiziaHeste lodian agertzen den tumore gaiztoa, polipo izenekoa.Tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa, gantz edo koipe gehiegi jateak (haragi gorriak) eta zuntz gutxi, eta ariketa fisiko gutxi egiteak.Tabakoa eta alkohola ekidin, elikadura osasuntsu eta orekatu bat jarraitu eta ariketa fisikoa egin.
Bulimia eta Anorexia

Bulimia (BU): Elikadurarekin zerikusia duen buruko nahasmendua. Janari asko jan ostean, gero jandakoa kanporatu (antinaturalki).

Anorexia (AN): Elikadurarekin zerikusia duen buruko nahasmendua. Jateari uztea (gizentzeari beldurra).

Bulimia eta Anorexia jatorri psikologikoa dute, buruko nahasmenduak dira.Zurekin pozik ez egotearen arazoa aurkitu eta hau konpondu (laguntza eskatuz, terapia eginez).
HiperkolesterolemiaOdolean kolesterol maila altua izatea.Elikaduragatik: kolesterol maila altuko elikagaiak jatea. Genetikoki: familiatik datorren gaixotasuna.Elikagai egokiak jan (elikadura orekatua, kolesterol gutxikoak) eta ariketa fisikoa egin.
TxantxarraHaginetako osasun-arazo bat da (hagin-esmaltea higatzea).Ahoko bakterioek (Streptococcus Mutans) azukrea eta almidoia azido bihurtzen dituzte (esmalteari kalte eginez).Azukre kantitate handiko janaria ez jan eta ahoko higiene egokia mantendu (dentistara joan).
DesnutrizioaPertsona batek bere gorputzak behar beste elikagai jasotzen ez duenean gertatzen da.Elikadura desegokia.Beharrezko janariak jan, ondo elikatu (haurdunaldian ama ondo elikatu).
ObesitateaGorputzean gantz gehiegi pilatzen denean gertatzen da.Behar baino gehiago jatea, gehiegizko gantz eta elikagai ez-osasuntsuak jatea.Osasuntsu jan (azukre gutxiko elikagaiak), kirola egin eta alkohola ekidin.
DiabetesaGaixotasun edo sindrome metaboliko bat da, odolean azukre maila altua eragiten duena.Glukosa maila handitzea (intsulina falta): gorputzak ez du intsulina sortzen edo sortutakoa ez da egoki erabiltzen.Elikadura egokia (azukredun janariak ekidin), ariketa fisikoa egin eta tabakoa saihestu.
Gaixotasun kardiobaskularrakBihotzari eta odol-hodiei kaltetzen dien gaixotasuna.Hainbat faktore.Ez erre, elikadura osasuntsua jarraitu, alkohola ekidin, gatza neurrian hartu eta pisua zaindu.

Elikagaien Nutrienteak: Funtzioak eta Iturriak

Nutrienteak edo MantenugaiakElementu Kimiko OsagaiakFuntzioaZer elikagaitan daude?Zenbait Ezaugarri
UraHidrogenoa (H) eta oxigenoa (O).Odolaren bidez nutrienteak garraiatu, gorputza freskatu, koipeetatik babestu.Ia guztietan.
  • Gure gorputzaren % 62
  • Marmoken % 98
Gatz MineralakFosforoa (P), kaltzioa (Ca), sodioa (Na), etab.
  • Plastikoa edo erregulatzailea.
  • Bizidunen atal gogorrak osatu.
  • Erreakzio kimikoetan parte hartu.
Guztietan.Uretan disolbaturik zein egoera solidoan, ehunak osatzen dituzte.
Gluzidoak (Karbohidratoak)Karbonoa (C), hidrogenoa (H) eta oxigenoa (O).
  • Energetikoa.
  • Zelulen osaeran parte hartu batzuetan (adibidez, erribosa azido nukleikoetan).
Elikagai gozo gehienetan (azukrea, frutak, eztia...) eta zerealekin egindako elikagaietan.

Bi mota:

  • Azukreak (ez-osasuntsuak): Monosakaridoak eta Disakaridoak. Adibidez: Glukosa, sakarina.
  • Xurgapen motelekoak (osasuntsuak): Polisakaridoak. Adibidez: Almidoia, zuntza.
LipidoakKarbonoa (C), hidrogenoa (H), oxigenoa (O) eta fosforoa (P).
  • Energetikoa (energia-gordailu gisa, epe luzerako energia ematen digute).
  • Egitura-funtzioa: zelulen mintza osatzen dute.
Haragia, arraina, fruitu lehorrak, olioa, esnekiak...

Bi mota:

  • Aseak (ez oso osasuntsuak): Animalia-gantzak.
  • Monoasegabeak (asegabeak, osasuntsuak): Landare-jatorrikoak.
  • Kolesterola beste lipido mota bat da.
ProteinakKarbonoa (C), hidrogenoa (H), oxigenoa (O), nitrogenoa (N) eta sufrea (kantitate txikietan).
  • Birus eta bakteriengandik babestu (odoleko antigorputzak).
  • Odolean oxigenoa garraiatu (hemoglobina).
  • Egitura-funtzioa (adibidez, keratina).
  • Zelulen barruko erreakzio kimikoetan parte hartu.
Haragia, arraina, arrautzak, esnea, esnekiak...

Aminoazido izeneko unitateez eraikitako molekula erraldoiak dira.

Izaki bizidun bakoitzak bere proteinak ditu.

BitaminakKarbonoa (C), oxigenoa (O), fosforoa (P), hidrogenoa (H) eta sufrea (S, kantitate gutxitan).Erregulatzailea: zelulekiko erreakzio kimikoak kontrolatzen dituzte.Janari fresko guztietan.Oso kantitate txikitan behar ditu gure gorputzak, baina ezin dituenez sortu, beharrezkoa da elikagaien bitartez hartzea.
Azido NukleikoakKarbonoa (C), hidrogenoa (H), oxigenoa (O), nitrogenoa (N) eta fosforoa (P).Zelulak bere funtzionamendurako eta garapenerako behar duen informazio genetikoa bildu eta gordetzen du.Elikagai guztietan.
  1. Azido desoxirribonukleikoa (DNA)
  2. Azido erribonukleikoa (RNA)

Entradas relacionadas: