Elikadura eta Nutrizioa: Desberdintasunak eta Garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB

Elikadura eta Nutrizioa: Desberdintasunak

Elikatzea eta nutrizioa ez datoz bat. Izaki bizidunek elikatu egin behar dute beren bizi-jarduerari eusteko, hau da, kanpotik substantziak hartu behar dituzte hazteko eta garatzeko. Gure behar energetikoak gastatzen dugun energiaren guztizkoaren berdina izan behar du. Irensten ditugun substantziak elikagaiak dira, eta organismoak erreakzio biokimikoen bidez prozesatzen ditu gai solido eta likido konplexu horiek, mantenugai izeneko substantzia sinpleago bihurtuz.

Elikadura borondatezko eta kontzientea den eginkizuna da, eta prozesu asko ditu: aldaketa, prestakuntza, kozinatzea, mastekatzea...

Heziketaren bidez elikaduran eragin dezakegu. Hainbat faktorek dute eragina hartzen ditugun janarietan: ohitura sozialak, norberaren ohiturak, erosteko ahalmena, gustukoak... Elikatzeko ohiturak ikasi daitezke.

Digestio Prozesua

Nutrizioa, berriz, elikagaiek izaten dituzten prozesu eta transformazioak dira, giza gorputzak elikagaiak onartu eta erabil ditzan. Prozesu hauek ditu: irenstea, digeritzea, asimilatzea, irenstea.

Digestio prozesua ahoan hasten da: mastekatu, listuztatu eta irentsi egiten dira elikagaiak. Fase hori amaitzean, elikadura-boloa esaten zaio. Elikadura-bolo hori grabitatearekin eta muskulu-uzkurdurari esker mugitzen da hestegorrian barrena urdaileraino, eta hor digestioa egiten hasiko da. Prozesu hori posible egiten dute azido gastrikoek. Behin mantenugaiak odolera iritsi ondoren, erreserba bezala gorde daitezke.

Mantenugaiak

Mantenugaiak bizitzeko ezinbestekoak diren konposatu kimikoak dira. Elikagaien substantzia organiko eta inorganikoak dira. Sei talde: gluzidoak, lipidoak eta proteinak (makronutrienteak), eta gatz mineralak, bitaminak eta ura (mikronutrienteak). Mantenugaiak energia-erreserba gisa gorde daitezke ehun adiposoan, muskuluetan edo gibelean.

Mantenugaien Funtzioak

  • Funtzio energetikoak: Kaloria askoko elikagaiek dute substantzia hori, hala nola lipidoek, karbohidratoek eta proteinek.
  • Funtzio erregulatzailea: Erreakzio biokimiko nutrizionalak aktibatzean, erreakzio horiek katalizatzaile gisa jarduten dute. Giza gorputzeko funtzioak martxan jartzeaz, mantentzeaz eta erregulatzeaz arduratzen da.
  • Funtzio plastikoa: Ehun berriak eta gastatutakoak berritzeko. Ehunak osatzean datza. Proteinek, kaltzio-gatzen, mineral batzuek eta abarrek egiten dute funtzio hori.

Edoskitzea

Edoskitze naturala lehenengo 6 edo 16 hilabetera arteko elikadurarik onena da, beharrak asetzeko osagairik onenak dituelako. Emakumearen esnea da egokiena haurrak elikatzeko.

Baina edoskitze naturala ezinezkoa bada amak arazoak dituelako (gaixotasuna, drogazaletasuna...), haurrak arazoak dituelako (ahosabai zatitua) edo haurrak osagarria behar duelako, edoskitze artifiziala egiten da. Emakumearen esnearen ahalik eta osaera berdina duten esnea erabili behar da.

Esne egokituak izaten dira, behi-esne eraldatuetan oinarrituak.

Hasierakoak lehenengo hilabeteetarako: behi-esnea nabarmen eraldatzen da.

Jarraipenekoak: Bost hilabetetik aurrera hartzeko izaten dira eta eraldaketa gutxiago izaten dute.

Entradas relacionadas: