Elementuen Sistema Periodikoa eta Lotura Kimikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,96 KB

ELEMENTUEN SISTEMA PERIODIKOA

Taldeak eta Periodoak

Elementuak zenbaki atomikoaren arabera ordenatzen dira taula periodikoan.

PERIODOAK:

Periodo bakoitzeko elementuen konfigurazio elektronikoaren azken maila bat dator periodikoan.

H (z=1)-1s

TALDEAK:

Talde bateko elementuek elektroi berdina dute beren azken maila okupatuan, hau da, balentzia geruzan.

ERREGULARTASUNA SISTEMA PERIODOAN:

Periodo berean ezkerrago dauden elementuek joera handiagoa dute azken mailako elektroiak galtzeko. Elementu hauek metalak dira. Periodo berean eskuinerago dauden elementuek joera handiago dute elektroiak hartzeko. Elementu hauek ez metalak dira. Talde berdineko elementuek konfigurazio elektroniko berdina dute azken mailan. Elementu gaseosoak, hidrogenoa izan ezik, taularen eskuinaldean daude.

LOTURA KIMIKOAK

Lotura kimikoa substantzia atomoak egonkor elkartuta egonarazten dituzten indarrei deitzen zaie.

LOTURA IONIKOA

Lotura ionikoa, metal baten eta ez metal baten arteko elkarketa da. Ondorengo arrazoi hauen gatik gertatzen dira:

  • Metalen elektroiak ez daude nukleoari oso lotuta eta berarengandik ihes egiteko joera dute, ioi + sortuz.

  • Ez metalek elektroiak bereganatzeko joera dute, ioi – sortuz

  • Zeinu ezberdinak duten kargak elkar erakartzeko joera dute, beraz ioi + eta ioi – elkartu egiten dira.

-KONPOSATU IONIKOEN PROPIETATEAK:

1-Fusio puntu altua dute. 2-Hauskorrak dira, eta joz gero kristal txikietan apurtzen dira. 3-Solido egoeran ez dira elektriztatearen eroale. 4-Urtuta edo disolbatuta daudenean elektrizitatearen eroale dira. 5-Uretan disolbatzen dira.



LOTURA KOBALENTEA

Lotura kobalentea atomo ez metalen artean gertatzen den lotura da. Lotura kobalentean elektroi bikote bat edo gehiago partekatzen dituzten atomoen elkarketa. Partekatzen diren elektroi kopuruaren arabera lotura bakuna, bikoitza edo hirukoitza izan daiteke.

Lotura kobalentez sartutako substantziak 2 motatakoak izan daitezke

1-Kobalente molekularra. Atomoak elkartzen molekulak sortzen dituzte. 2-Kobalente atomikoa: Atomoak elkartzerakoan ez dituzte molekulak sortzen, 3 dimentsiotako egiturak baizik. ADB: diamante.

-Substantzia kobalenteen propietateak:

1-Fusio puntu altuko solidoak dira. 2-Disolbaezinak dira uretan eta disolbatzaile gehienetan. 3-Ez dute elektrizitatea.

LOTURA METALIKOA

Lotura metalikoa, metalen artean gertatzen da

-Konposatu metalikoen propietateak

1-Fusio puntua altua dute. 2-Fusio egoeran disolbagarriak direnez, aleazioak sortzen dituzte. 3-Beroaren eroale onak dira. 4-Elektrizitatearen eroale onak dira.

Entradas relacionadas: