Elementu Kimikoak eta Taula Periodikoaren Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB

Substantzia Bakunak eta Konposatu Kimikoak

Substantzia bakunak: Atomo mota bakar batez osaturikoak dira.

Konposatu kimikoak: Proportzio jakin batean konbinatuta dauden elementu bat baino gehiagoz osatutako substantziak dira.

Elementuen Sailkapenaren Historia

Elementu kimikoen kopurua handitzen hasi zenean, haiek sailkatzen hasi ziren zientzialariak, eta antzeko propietateak dituztenak multzokatu zituzten. Elementu berriak ezagutu ahala, sailkapen-irizpideak ere aldatuz joan dira.

Metalak eta Ez-metalak

XIX. mendearen hasierara arte, metalak eta ez-metalak soilik bereizten zituzten.

Hirukoak

1817an, Johann W. Döbereinerrek (1780-1849) masa atomikoaren arabera sailkatu zituen elementuak. Antzeko propietateak zituzten elementuekin, hiruko sortak egitea lortu zuen. Haien masaren arabera ordenatuta, erdikoaren propietateak beste bien propietateen tartekoak dira.

Zortzikoteen Legea

1863an, John A. R. Newlandsek (1837-1898) masaren arabera ordenatu zituen elementuak, eta propietateak zortzi elementuz behin errepikatzen zirela ikusi zuen. Ezaugarri horri zortzikoteen legea deitu zion (ingelesez, law of octaves), musikako zortzidunen (octaves) oroigarri. Lege hori kaltziora arte soilik betetzen zenez, ez zen lege orokortzat hartu.

Mendeleieven Taula

1870ean, Dimitri I. Mendeleievek (1834-1907) elementu kimikoen lehen taula argitaratu zuen. Masa atomikoaren arabera ordenatu zituen eta propietateen arabera multzokatu. Elementuen taula periodikoa deitu zion, elementuen propietateak hainbeste elementuz behin errepikatzen zirela (periodikotasun jakin batekin) ikusita.

Gaur Egungo Taula Periodikoa

Gaur egungo taula periodikoan, atomoari buruz XX. mendean aurkitutakoak biltzen dira. Elementu kimikoei buruzko informazio ugaria biltzen duen tresna bat da.

Elementu kimikoak zenbaki atomikoa gorantz ordenatuta antolatu ziren, eta antzeko propietateak dituztenak zutabe berean jarri ziren. Elektroiek atomoen geruzetan duten kokapenari erreparatuta, elementu batzuek antzeko propietateak izateko arrazoia ikusten da.

Egitura: Periodoak eta Taldeak

  • Periodoak: Taulako errenkadek periodo dute izen. Hala, periodo berean kokatuta dauden elementu guztiek elektroi-geruzen kopuru bera dute.
  • Taldeak: Taulako zutabeek, berriz, talde dute izen. Talde berean kokatuta dauden elementu guztiek elektroi-kopuru bera dute azken geruzan.

Elementu Kimiko Ohikoenak: Bioelementuak

  • Bioelementu primarioak: Izaki bizidunen masaren % 99 dira, eta haien funtsezko molekulak eratzen dituzte. C-a, H-a, O-a eta N-a dira; P-a eta S-a ere bai (ez hain ugariak).
  • Bioelementu sekundarioak: Izaki bizidunen masaren % 0,9 osatzen dute, baina ezinbestekoak dira. Na-a, K-a, Ca-a, Mg-a eta Cl-a dira.
  • Oligoelementuak: Haien proportzioa % 0,1 baino txikiagoa da. Bi eratakoak izan daitezke:
    • Ezinbestekoak: Izaki bizidun guztietan daude: Mn-a, Fe, Co-a, Cu-a, Se-a eta Zn-a.
    • Aldakorrak: Organismo batzuek soilik behar dituzte: B-a, Al-a, V-a, Mo-a, I-a eta Si-a.

Entradas relacionadas: