Elektromagnetismoaren oinarriak eta aplikazioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,24 KB
Kanpai elektrikoaren funtzionamendua
Pultsadorea sakatzean, zirkuitua itxi egiten da eta elektroimanak aurrean duen material magnetikoa erakartzen du; honekin batera, ardatz osoa mugitzen da eta bolak kanpaia jotzen du. Baina ardatza mugitzerakoan, material eroalea kontaktuetatik askatu egiten da, zirkuitua irekiz, eta elektroimanak ez du funtzionatzen. Ardatzari lotuta dagoen malgukiak atzera tiratzen dio eta, berriro, material eroalea eta kontaktuak elkartu egiten dira zirkuitua itxiz. Prozesua behin eta berriz errepikatzen da pultsadorea askatu arte.
Dinamoa eta motorea
- Dinamoa: Nik bueltak ematen dizkiot eta berak korrontea ematen dit.
- Motorea: Pilaren bidez korrontea ematen diot eta berak bueltak ematen ditu.
Motorean, bobinari eskuarekin birak eman beharrean, pila bati konektatzen zaio. Zer gertatzen da? Bobina birak ematen hasten da, motore gisa funtzionatuz. Dinamoa eta motorea, oinarrian, aparatu bera dira.
Material magnetikoak eta bobinak
Ekai magnetikoa (Fe, Za): Gelaxkek ez dute norantza berdina. Eremu magnetikoan sartutakoan, iman bihurtuko dira.
Bobinaren eraginkortasuna
- N (espira kopurua): Espira gehiago ipintzea komeni da, luzera handitu gabe.
- L (luzera): Espirak tapa desberdinetan egiten dira, bata bestearen gainean. Horrela, N handituz eta L mantenduz, B (eremu magnetikoa) handiagoa lortzen dugu.
Korronte jarraia eta alternoa
- Bobina korronte jarraian: Ezkerreko bobina iman bihurtzen da, baina korronte jarraian elikatuta dagoenez, denbora guztian poloak mantendu egiten ditu. Eskuineko bobinarentzat aurrean iman bat geldirik edukitzea bezala da; ondorioz, eskuineko bobinan ez da korronte induziturik azaltzen eta lanpara itzalita egongo da.
- Bobina korronte alternoan: Ezkerreko bobina iman bihurtzen da, baina korronte alternoan elikatuta dagoenez, bere poloak segunduan 50 aldiz aldatzen dira. Eskuineko bobinarentzat aurrean iman bat bueltaka edukitzea bezala da (mugimendu sentsazioa dago); ondorioz, eskuineko bobinan korronte induzitu bat azalduko da eta lanparatxoa piztu egingo da.