Elektrodoen Estalduraren 3 Eginkizun Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,59 KB
Zeintzuk dira elektrodoaren estalduraren 3 eginkizun nagusiak?
Estalduraren eginkizun nagusia arkua egonkortzea da. Soldadura-prozesuan lortzen den tenperaturan, estaldura urtu egiten da eta atmosfera ionizatua sortzen du, lagungarria arkuaren egonkortasunerako.
Sarpena kontrolatzeko aukera ematen du, energia arkuan kontzentratzen laguntzen baitu.
Fusio-prozesuan, estaldura ekarpen-metalarekin eta oinarrizko metalarekin guztiz nahasten da. Egoera horretan, aleazio-elementuak gehitzen dira, eta soldaduraren propietate kimikoak kontrolatzen (horren araberakoak izango dira metalaren ezaugarriak).
Zer da elektrodoaren arima?
Elektrodoen barneko atala da. Material horri ekarpen-metala esaten zaio, eta kordoian jalkitzen da apurka apurka, soldadura egin ahala.
Zein bi parametrok definituko dute elektrodo bat?
Elektrodoaren tamaina adierazteko, bi parametro erabiltzen dira: batetik, luzera, eta bestetik, arimak sortzen duen hagaxkaren diametroa, hau da, arimaren beraren diametroa.
Zeintzuk dira elelktrodoetan diametro ohikoenak?
Hauek dira diametro ohikoenak: 1,6; 2; 2,5; 3; 3,25; 4; 5 eta 6 mm.
Zer suntzitzen da arku bidezko soldadura elektrikoetan arinago?
Soldadura-eragiketan, estaldura arima baino zertxobait geldoago suntsitzen da.
Zein material soldatzeko erabiltzen dira Errutilozko elektrodoak?
Karbono-altzairuzko soldaduretarako elektrodoak dira
Zelan sailkatzen dira errutilozko elektrodoak?
E-6012 (Na) eta E-6013 (K).
Errutilozko elektrodoetan zein da estalduraren funtsezko osagaia?
Estalduraren funtsezko osagaia titanio bioxidoa (TiO2) da, errutiloa deritzon minerala
Zein material soldatzeko erabiltzen dira Oinarrizko elektrodoak?
Karbono-altzairuak soldatzeko erabiltzen dira.
Zelan sailkatzen dira Oinarrizko elektrodoak?
E-7015 (Na) eta E-7016 (K).
Oinarrizko elektrodoetan zein da estalduraren funtsezko osagaia?
Osagai nagusiak kaltzio karburoa eta kaltzio fluoruroa dira.
Zein da Oinarrizko elektrodoen eragozpenetako bat?
Hezetasuna xurgatzen duela, eta horrek akats larriak eragin ditzake soldaduretan.
Zein material soldatzeko erabiltzen dira elektrodo zelulosikoak?
Karbono-altzairuetarako ere erabiltzen da.
Zelan sailkatzen dira elektrodo zelulosikoak?
E-6010 (Na) eta E-6011 (K).
Elektrodo zelulosikoetan zein da estalduraren funtsezko osagaia?
Estalduraren osagai nagusia zelulosa da eta zuretik lortzen da.
Zelan sailkatzen dira elektrodo azidoak?
E-6020 deritze.
Elektrodo azidoetan zein da estalduraren funtsezko osagaia?
Estaldura burdin oxidoez, manganesozko aleazio ferrosoez eta silizioz osatuta dago.
Zein material soldatzeko erabiliko dira beste elektrodoak?
Batzuetan, altzairu herdoilgaitzak edo burdinurtuak soldatu beharko ditugu. Lan horietarako, elektrodo espezifikoak erabiltzen dira.
Altzairu herdoilagaitzak soldatzeko elektrodoek zein aleazio elementu dituzte?
Kromoa eta nikela izan behar dituzte
Elektrodoen izendapenean zeintzuk dira erabiltzen diren sailkapenak?
AWS, EN 499 edo DIN 1913 arauak
Zer esan nahi dute AWS siglek ingelesez?
American Welding Society
Zein 3 arau ezberdinetan bereizten dira AWS izendapenak?
AWS-A.5.1 (karbono-altzairuzko elektrodoak) , AWS-A.5.5 (aleazio txikiko altzairuzko elektrodoak) eta AWS-A.5.4 (altzairu herdoilgaitzezko elektrodoak).
AWS elektrodoen izendapenetan zein da lehenengo letra?
E letra dago (elektrodo esan nahi du)
AWS - A.5.1 elektrodoen izendapenean zer definitzen dute E-aren ondorengo digituak?
- Izenaren lehenbiziko bi zenbakiek hau adierazten dute: elektrodoak jaulkitzen duen materialaren trakzioarekiko gutxieneko erresistentziaren milarena.
- Hirugarren zifrak adierazten du zer posiziotan erabili ahal izango den elektrodoa,
- Azken zenbakiak erabili behar den korronte motaren eta estalduraren berri ematen du.
Zeintzuk dira soldaduraren oinarrizko lau posizioak?
Laua, horizontala, bertikala eta sabaikoa.
Zein arauk definitzen ditu soldaduraren posizio ohikoenak?
ANSI/AWS A 3.0-35
Zeintzuk dira soldadura on bat egitekofuntsezko baldintzak?
Soldatzailearen gorputz-jarrera, elektrodoaren posizioa eta higidura, Hautatutako korrontearen intentsitatea, Soldatu beharreko gainazalen garbitasuna eta Loturak kordoietan.
Zelan definituko zenuke soldatzailearen gorputz jarrera?
Soldatzaileek ere gorputza orekatu beharko dute soldatzen hasi aurretik, gorputz-jarrera egokian lan egiteko. Hori eginez gero, lotura behar bezala soldatzea erraztuko da, alferrikako etenik egon gabe.
Zelan definituko zenuke elektrodoaren posizioa eta higidura?
Soldadura-kordoiaren posizioaren arabera, elektrodoak inklinazio eta posizio jakin bat izan beharko du, materialaren jalkipena eta solidotzea errazteko.
Zelan definituko zenuke Hautatutako korrontearen intentsitatea?
Parametro hori oso garrantzitsua da. Intentsitate egokia hautatzea erabakigarria izango da soldaduraren kalitaterako. Faktore hori elektrodo motaren, elektrodoaren diametroaren eta soldatzeko posizioaren araberakoa izango da.
Zelan definituko zenuke soldatu beharreko gainazalen garbitasunaren garrantzia?
Lotura bat hastean, oinarrizko metala osatzen duten piezek (elkartu behar direnak, alegia) garbi eta oxidorik gabe egon behar dute. Halaber, soldadurakordoi bat jalkitzen dugun bakoitzean, zepa kendu behar da, aitzur batez kolpatuta.
Zer da soldadura arkuaren indarra?
Oinarrizko metalaren eta ekarpen-metalaren arteko elektroi-transferentzia ezartzean, soldadura-arkua deritzona sortzen da.
Zelan azalduko zenuke arkuaren piztea soldaduran?
Soldadura hasteko, arkua zebatu beharko dugu. Lehenik eta behin, multzoan erregulatutako intentsitatea elektrodorako egokia dela egiaztatu behar da. Txikiegia bada, arkua piztea oso nekeza edo ezinezkoa izango litzateke. Gero, elektrodoaren muturra piezarekin ukituko dugu, eta apurka-apurka altxatuko dugu elektrodoa, arkua ezarri arte.
Zeintzuk dira 4 soldadura posizio nagusiak?
Posizio laua, horizontala, bertiakala eta sabaikoa
Zein da soldadura posizioetan egokiena soldatzeko?
Posizio laua
Zeintzuk dira soldadura lauko posizioan ezberdintzen diren hiru kordoi motak?
1) Lehenbizikoari sarpen-kordoia esaten zaio.
2) Egin beharreko bigarren kordoiari, "betegarri" esaten zaio
3) Azkenik, orrazte-kordoia aplikatu behar da.
Zein da soldadura bertikalak kontra duten baldintza bat?
Grabitateak eragin negatiboa du materiala jalkitzean, metal urtuak piezetatik askatzeko joera izango baitu.
Zelan eiditu daiteke grabitatearen eragina soldadura horizontaletan?
Egoera hori eragozteko, gainazal-tentsioaz gain, elektrodoaren kokapena eta mugimendua baliatu beharko dira.
Posizio horizontaleko soldaduretan zelan kokatu behar da elektrodoa soldadurarekiko?
Elektrodoa inklinatuta kokatu behar da: 15º inguruko inklinazioa beherantz, eta 15º-koa aitzinamenduaren noranzkoan
Zelan soldatzen dira ertzak prestatuta dituzten xaflak posizio horizontalean?
Lehenik eta behin, sarpen-kordoia jalki behar da, eta ertzetan fusio-zuloa sortzen dela egiaztatu. Gero, bi kordoi betegarri egin behar dira, kanpoko ertzak ukitu edo ur tu gabe. Azkenik, orrazte kordoiak aplikatuko ditugu, gainjarrita, lotura osatu arte.
Zeintzuk dira soldatzeko posizio zailenak?
Posizio bertikala edo sabaikoa
Zein da soldatzailearentzat posiziorik deserosoena?
Sabaiko posizioa
Zeintzuk dira soldaduran juntura erabilienak?
Topekakoa junturak, V erako junturak, X erako junturak, U erako junturak, U bikoitzaren erako junturak eta T erako juntura V erako ertzarekin.
Zelan azaldu zenuke MIG-MAG soldaduraren sistema?
Soldatutako lotura piezaren eta etengabe aplikatzen den alanbre baten fusioaren bidez lortzen da. Bien artean, soldadura-arku bat ezartzen da, bero-iturria dena.
MIG-MAG soldaduran zerk babesten du arkua?
Arkua gasen bidez babesten da.
Zer esan nahi du MIG hitzak ingelesez?
Metal Inert Gas
Zer esan nahi du MAG hitzak ingelesez?
Metal Active Gas
Zein da MIG eta MAG soldadura sistemen arteko ezberdintasuna?
MIG prozesuetan gas geldoak erabiltzen dira babes-elementu gisa; esaterako, argoia eta helioa. MAG prozesuetan, berriz, gas aktiboak erabiltzen dira; adibidez, karbono dioxidoa.
Zeintzuk dira MIG edo MAG soldadura multzoak osatzen dituzten osagaiak?
Soldatzeko makina, alanbrea, pistola eta gas babeslea.
Zer esan nahi dute LASER hitzaren letrek ingelesez? Zer definitzen dute?
Light Amplification by Stimulated Emission of Radiation. Igorpen estimulatuaren erradiazio bidezko argiaren anplifikazioa esan nahi du.
Zein da laserraren erabileraren oinarria?
Energia elektrikoa 0,02 mm-ko lodierako argi sorta kontzentratu eta lerrokatu bihurtzea. Horri esker, materiala higadura eta lurrunketa bidez kentzea lortzen da.
Zeintzuk dira LASER mota erabilienak?
Laser mota ugari dago, baina mekanizazioan erabilienak karbono dioxidokoak eta egoera solidoko gasekoak dira
Zein izan daiteke laserra erabiltzearen abantaila handienetariko bat?
Laserra erabiliz, doitasun handiko lanak egin daitezke, eta oso diametro txikiko zuloak mekanizatu (0,02 mm-tik 0,025 mm-ra bitartekoak).
89.- Zertan oinarritzenda plasmazko arkuaren funtzionamendua?
Tenperatura handian dagoen gas batek presio handiko barrunbe bat zeharkatu eta elektrizitate-eroale bihurtzea. Horrek higadura eta lurruntze bidezko ebaketa eragiten du materialean.
90.- Plasmazko arkuan oinarrituta dauden makinek zein tenperaturatan egiten dute lan?
Ebaketa mota hori egiten duten makinek oso tenperatura handian egiten dute lan (10.000 ºC-tik 14.000 ºC-ra bitarteko tenperaturan).
91.- Zelan azalduko zenuke Oxiebaketa prozesua?
Zenbait gasen errekuntzaren bidez materiala kentzeko eragiketa da. Gas horiek ebaketa-lerro bat berotzen dute, eta gero, oxigeno-zurrusta baten bidez egiten da ebaketa.
92.- Oxiebaketan zeintzuk dira errekuntzarako gehien erabiltzen diren gasak?
Hauek dira errekuntzarako gehien erabiltzen diren gasak: azetilenoa, propilenoa, butanoa, propanoa...
93.- Zein erabilera ematen zitzaion hasiera batean ur-zurrustako ebaketari?
Ur-zurrusta bidezko ebaketa fatxaden garbiketarako, lurreratze-pistetako koipea kentzeko eta beste zenbait gauzatarako erbilten ziren ur-zurruztasko makinen presioa handitzean sortu zen.
94.- Zein da ur-zurrustako ebaketa makinek erabiltzen duten ebaketa metodoa? Azaldu
Ebaketa metodo horretan, ur-zurrusta mehe bat isurtzen da oso abiadura handian (1.000 m/s-koa ere izan daiteke) eta oso presio handian (4.000 baretik gorakoa izan daiteke). Zurrusta hori ebaketa-lerrora bideratzen da.
95.- Ur-zurrustako bidezko makinen osagaiak azaldu:
- Presioa sortzen duen ponpa.
- Pitak. Ohikoenen diametroa 0,1 mm-tik 0,4 mm-ra bitartekoa izaten da.
- Ebaketa-buruak. CNC bidezko sistema batekin kontrolatu eta kudeatzen dira.
- Ura, urratzailea eta piezaren materialaren txirbila jasotzeko andela eta bereizteko sistema. Sistema horri esker, makinak behin eta berriz erabil ditzake urratzailea eta ura.