Elektrizitatearen Produkzioa eta Banaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB

Elektrizitatearen Produkzioa

Elektrizitatea sortzeko, bi punturen arteko potentzial edo tentsio elektrikoak desberdina izan behar du.

Produkzio metodoak:

  • Transformazio kimikoa: Bi metal desberdin, edo metal bat eta ikatza, potentzial-desberdintasuna sortzen da bien artean.
  • Indukzioa: Eroale elektriko bat eremu magnetiko baten barrutik mugitzen bada, potentzial-desberdintasuna sortzen da bien artean.
  • Berotzea: Berdinak ez diren bi metalen soldadura berotzen denean tentsio elektrikoa sortzen da. Tentsio hori oso txikia da.
  • Argiaren eragina: Korronte-jarioa zelula fotovoltaikoak aprobetxatzen dute.
  • Marruskadura: Bi gauza bata bestearen aurka urratzen direnean, potentzial desberdintasuna sor daiteke euren artean.
  • Presioa: Konpresio- edo trakzio-indarrak aplikatzen zaizkien, tentsio elektrikoak agertzen dira gainazalean.

Zentral Elektrikoak

Energia mekanikoa korronte elektriko bihurtzeko, elektrizitatea sortzeko prozedura guztietatik egokiena indukzioa da.

Elektrizitate-sorgailua tartekatzea, sorgailu hori, eremu magnetiko baten barruan mugitzen den eroale multzoa da.

Lurrunaren edo uraren energia zinetikoa biraketa-energia mekanikoa bihurtzen da: turbinak egiten du.

Kondentsadoreari esker, ur lurruna ur likido bihurtzen da turbinatik irtetean.

Lurpeko Kanalizazioak

Kanalizazioa: Kableak lubaki baten beheko aldean zabal daitezke, eroaleen gainean, 25 cm inguruko harea mehezko geruza bat. Adreilua jartzen da, lurzoruaren-mailatik 20 cm-ra, seinaleztapen-banda bat ipintzen da.

Kableak: Lurpeko kableak mota anitzekoak izan daitezke. Eroale edo fase kopurua aintzat hartuta, polo bakarrak, bipolarrak, tripolarrak edo tetrapolarrak izan daitezke.

Elementu laguntzaileak: Muturrekoak, lotura-zorroak, deribazio-zorroak, isolatzaileak.

Elektrizitate Sarearen Funtzionamendua

  1. Energia elektrikoa sortzeko zentrala
  2. Igotzeko estazioa
  3. Garraio-sarea
  4. Transformazio-azpiestazioa
  5. Banaketa-sareak
  6. Transformazio-azpiestazioa
  7. Banaketa-sareak
  8. Transformazio-zentralak
  9. Tentsio baxuko banaketa-sareak
  10. Erabiltzaileak eta abonatuak

Aireko Lineak

  • Eroaleak: Aluminiozkoak izaten dira eta altzairuzko arima edo eroale bat izaten dute.
  • Isolatzaileak: Isolamendu elektrikorako gaitasun ona eta erresistentzia mekaniko handia izan behar dute.
  • Euskarriak: Zurezko zutoinak, hormigoizkoak eta saretazkoak.
  • Laguntzaileak: Elektrizitatea kontrolatzeko elementu laguntzaile guztiak dira: etengailua, fusibleak, deskargako balbulak, bibrazio-motelgailuak.

Banaketa Sareak

Banaketa-sareek transformazio-zentroetatik etxebizitzen, denden eta abarren harguneetara eramaten dute energia.

Hargunea, banaketa-sareen eta babes-kaxa orokorraren artean dagoen instalazio zatia da.

Linea banatzaileak abiatzen dira, kontagailuen gelara, banako deribazioak irteten dira, etxebizitza kontrolatzeko etengailua dago.

Babes Elementuak

Magnetotermikoak:

Bi arrazoi daude deskonektatzen duelako: euren barrutik izendatua baino altuagoa den korronte bat ibiltzea edo zirkuitulaburren bat egote.

  • Lehenengo kasua: Berokuntzaren bidez deskonektatzen da.
  • Bigarren kasua: Korronte altua dabilenean, eremu magnetiko bat sortzen du, berriz deskoneksio malgukia aktibatzen duen lamina ferromagnetikoa erakartzen du.

Magnetotermiko motak:

  • H mota. Etxeko erabilera: Bat-bateko kliskagailu magnetikoak intentsitate izendatua baino 2,5 bider intentsitate handiagoa erabiltzen da.
  • L mota. Lineetako erabilera: Argitazpen-lineetako eroaleak babesteko erabiltzen da. Kliskagailu magnetikoa 5 bider intentsitate handiagoa erabiltzen da.
  • G mota. Motorretako erabilera: Gainkarga termiko txikietara sentikorrak diren motor eta aparatuak babesteko. 10 bider.

Diferentzialak:

Zirkuitu bat deskonektatzen duena, isolamendu-akatsen baten ondorioz fase batek karkasarekin edo lurzoruarekin kontaktua egiten duenean.

Entradas relacionadas: