Elektrizitate eta Magnetismoaren Oinarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,57 KB

Errelea: Osagaiak eta Funtzionamendua

Errelea bi mekanismok osatzen dute:

  1. Intentsitate gutxiko elektroimana, kontrolagarria.
  2. Korronteak elektroimana zeharkatzean, elektroimanaren nukleoa itxi eta irekitzen duten kontaktuak.

Intentsitate txikiarekin intentsitate handiagoak kontrolatzeko erabiltzen da.

Errelearen Zatiak

  • Elektroimana (harila eta nukleoa)
  • Kontaktua (itxi eta ireki)
  • Malgukia
  • Hari amankomuna
  • Harilaren konexioak

Errelearen Adibide Praktikoa

  1. Bobinari elektrizitatea ematean, imana sartzen da eta xafla erakartzen du. Horrela, kontaktu bat itzali eta bestea pizten da, eta honekin lanpara bat itzali eta bestea pizten da.
  2. Osagaiak: 2 lanpara, 2 pila eta 2 errele.

Errelearen Funtzionamendua (Adibidean)

Bobinaren tentsioa konektatzean, kontaktuak lekuz aldatzen dira.

Erresistentzia

Erresistentzia elektrizitateari oztopoa jartzeko osagaia da. Bere unitatea ohmioetan neurtzen da.

Indar dauzkat.

Polarizazio Zuzena

Elektrizitatea anodotik katodora pasatuz lortzen da. Polarizazio zuzena anodotik (P) katodora (N) igarotzean datza.

Erresistentzia Motak

LDR:
Zenbat eta argi gehiago, orduan eta erresistentzia txikiagoa erakusten du.
NTC:
Berotasunarekiko sentikortasuna duten erresistentziak dira, eta zenbat eta tenperatura handiagoa izan, erresistentziarako ahalmena txikiagotu egiten da.
PTC:
Tenperatura jaisten denean, erresistentzia txikiagotu egiten da.

Transistorea

Transistoreak bi ibilbide ditu, bakoitza ate batekin. Lehenengo ibilbidea, txikiena, elektroi kopuru batekin ireki egiten da, eta honek palanka sistema baten bidez bigarrena irekitzen du, ibilbide handiko atea irekiz. Horrela, elektroi kopuru txiki batekin kopuru handia kontrola dezakegu.

  • E: EMISOREA
  • B: BASEA
  • C: KOLEKTOREA

Indar-lerro Magnetikoak eta Erreluktantzia

Indar-lerroak beti Iparretik Hegora doaz, elkar gurutzatu gabe. Hori da pantaila magnetikoa.

Indar-lerroak beti iparretik hegora joaten dira, elkar gurutzatu gabe eta erreluktantzia gutxien dagoen lekutik, biderik errazenera joz.

Erreluktantzia: Indar-lerroak pasatzeko dauden oztopoak dira.

Indukzio eta Elektromagnetismo Legeak

Indukzio Elektromagnetikoa

Legeak dio: bobina batean imana sartu eta ateratzen badugu, korronte elektrikoa sortzen da.

Adibideak:

  • Linterna sorgailuarekin
  • Bizikletako dinamoa
  • Autoaren alternadorea

Elektromagnetismoa

Legeak dio: bobina bati argindarra sartuz gero, eremu magnetikoa sortzen da.

Adibideak:

  • Etxeko txirrina
  • Portaleko atea
  • Autoaren atea

Magnetismoaren Transmisioa

Magnetismoaren ahalmena transmititu daiteke. Horri esker, ahalmen hori ez duten pieza edo materialak magnetikoak izatea lortzen da.

Elektroimanen Ezaugarriak

Hiru gauza garrantzitsu gertatzen dira elektroimanekin:

  1. Espiren zenbakia gehitzen badugu, eremu magnetikoaren intentsitatea gehitzen da.
  2. Korrontearen intentsitatea gehitzen badugu, eremu magnetikoaren intentsitatea gehitzen da.
  3. Burdin nukleo bat sartzen badugu, imana handiagoa da sistema barruan dagoen erreluktantzia gutxitzeagatik.

Indukzio Elektromagnetikoa (Sorgailua)

Eremu magnetiko baten barruan hari eroale baten espira bat biratzen denean, hari eroalearen muturretan korronte elektrikoa sortzen da, indukzio elektromagnetikoaren ondorioz.

Motor Elektrikoaren Osagaiak eta Funtzionamendua

Osagaiak

Errotorea:
Bira egiten duen motorraren aldea.
Estatorea:
Alde finkoa, ez da mugitzen eta karkasari lotuta dago.
Induktorea:
Eremu magnetikoa sortzen duen bobina eta imana.
Induzitua:
Induktoreak sortutako eremu magnetikoaren barruko bobina batek edo gehiagok osatzen dute.
Kolektorea:
Bobinatara doan korrontea batzen du.
Eskuilak:
Korrontea kolektorera transmititzen dute, kolektorean euskarritzen dira eta bira egitean, ez diote kableari biribilkatzen uzten.

Motorraren Funtzionamendua

Plus eta minus konektatzen direnean, kolektore-bobinatik korrontea pasatzen da eta errotoreko bobina iman bihurtzen da. Erakarpen magnetikoagatik bira erdi bat ematen du. Eskuilak kontakturik gabe geratzen dira, bobina elektrizitate gabe geratzen da, baina inertziaz biratzen jarraitzen du. Ondoren, kolektorean polaritatea aldatzen da, bobinako imanak aldatzen dira eta beste bira erdi bat ematen du. Prozesua behin eta berriz errepikatzen da.

Transformadorea

Transformadorea zirkuitu batetik korronte elektrikoa jaso eta, haren tentsioa handitu edo txikitu ondoren, korrontea itzultzen duen gailua da.

Atalak

  • Altzairuzko nukleo baten gainean isolaturiko kobrezko bi hari: primarioa eta sekundarioa.
  • Altzairuzko nukleoa: Silizioz tratatutako altzairuzko xafla ugariz osatua.

Funtzionamendua

Tentsio bat hartu eta beste aldean tentsioa aldatu egiten du.

Entradas relacionadas: