Elebitasunaren bilakaera eta murgiltze programak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Hezkuntza Elebidunaren Ideien Bilakaera

XIX. mendearen amaieran eta XX. mende hasieran, elebitasunaren aurkako jarrera indartu zen, gizakiaren adimena murriztu zezakeela pentsatuz, izaera-arazoak eta antzeko sineskerak zabalduz. Baina ondoren, ordea, elebitasunari buruzko pentsamendua guztiz aldatu zen. Hauek izan ziren, elebitasunaren inguruan, garrantzi handia izan zuten gertakariak:

  • 1928an Luxenburgon, Elebitasunari Buruzko Nazioarteko Jardunaldiak antolatu ziren. Hezitzaileak elkartu eta elebitasunaz hitz egin zuten. Bertan, haurra ama-hizkuntza ez zen eskola batean eskolaratzea erabat kaltegarria zela erabaki zuten, bai adimenaren eta bai nortasunaren garapenerako, izan ere, haur elebidunek elebakarrek baino emaitza txarragoak lortzen baitzituzten.
  • Bigarren Mundu Gerraren ostean, batez ere 60ko hamarkadako zenbait esperientzien ondoren, 1962an Montrealen, murgiltze programa bat abian jarri zuten, haurrak etxekoa ez zen hizkuntza batean eskolaratzeko. Honela, beste era bateko emaitzak lortu ziren.

Quebeceko hiriburuan, frantsesa da nagusi. Hori dela eta, frantsesa ama-hizkuntza zuten familiei, txikitatik ingelesa ikasten murgiltzea erabaki zuten. Modu horretan, denbora pasa ahala, lana aurkitzeko aukera handiagoak izango baitzituzten. Ume hauen progresioa behatu ondoren, argi eta garbi geratu zen frantsesa ama-hizkuntza zuten umeek ingelesa beste umeen abiadura berean edo arinago ikasten zutela, bai eta maila hobea lortu ere. Izan ere, adimen-probetan, haiek baino emaitza altuagoak lortzen zituzten. Modu honetan, frogatu zuten hizkuntzaren elebitasunak adimenaren garapenerako abantailak ekartzen zituela.

Murgiltze Programaren Oinarri Psikopedagogikoak

Gogora ditzagun, laburki bada ere, puntu hauek (Serra & Vila, 2009):

  • Murgiltzeak hizkuntzaren esposizio goiztiar edo intentsiboa proposatzen du.
  • Hizkuntza modu naturalean ikasten den bezala ikastea proposatzen du, baina eskola-ingurunean.
  • Hizkuntzen arteko transferentzia-mekanismoa kontuan hartzea proposatzen du, ahaztu gabe ikasleak murgiltzera datozenean lehen hizkuntzaren jabe direla.
  • Ikaskuntza testuinguruan proposatzen du, eskola-edukien ikaskuntzan zentratua, ez hizkuntzaren analisian.
  • Ikuspegi komunikatiboa aldarrikatzen du, egoera komunikatibo errealetan hizkuntza erabiliz ikasten dela.

Laburbilduz, murgiltze programetan hizkuntza erabiliz ikasten dela esan genezake, eta horretarako edukien ikaskuntzak sortzen duen testuingurua aprobetxatzen dela. Zentralena edukien ikaskuntza da, eta ez hizkuntzaren forma.

Entradas relacionadas: