Eleberri Errealista: AEB, Erresuma Batua, Frantzia eta Gakoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,73 KB
Eleberria Estatu Batuetan
Sarrera
Ameriketako Gerra Zibila amaitu zenean, eleberria AEBetan Europan baino beranduago hasten da. Ondoren, AEBetako eleberri handiaren garaia dator.
Herman Melville (1819-1891)
- Erromantizismoaren eta errealismoaren artean kokatzen da.
- Bizi zen artean, arrakastarik ez zuen izan, eta ondorioz pobrezian hil zen.
- Hil ostean, 1920 inguruan, Moby Dick nobelak izugarrizko arrakasta lortu zuen.
- Bere lan garrantzitsuena Moby Dick da – ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka epikoa.
Mark Twain (1835-1910)
- 12 urte zituela aita hil zitzaion eta ikasketak utzi eta anaiaren moldiztegian hasi zen lanean.
- Moldiztegiak porrot egin zuen eta ontzi-gidari bihurtu zen.
- Gerraren ondorioz utzi egin behar izan zuen eta kazetaritza-lanetan aritu zen.
- Lehen eleberri ezagunak: 1876. urtean Tom Sawyerren Abenturak eta 1885. urtean Huckleberry Finn-en Abenturak.
- Bi liburu hauek Mississippi ibaiko baltsa batean egindako ihesaldiak kontatzen dizkigute.
Eleberria Erresuma Batuan
Charles Dickens
- Ospe handiko idazlea.
- Obrak egileak bizitako haurtzaroari lotuta daude: kartzelak, guraso krudelak, ume esplotatuak, amandre laguntzailea...
- Talde ahulenei zuzendutako obrak idatzi zituen.
- Lanik ezagunenak: Oliver Twist eta David Copperfield.
- Bere nobelen ezaugarriak:
- Dimentsio soziala eta egilearen jarrera salatzailea.
- Pertsonaiak marginatuak eta ahulak.
- Giroen, egoeren eta pertsonaien deskribapen zehatzak.
- Erregistro askoz osatutako estilo aberatsa.
Oscar Wilde (1854-1900)
Biografia
- Dublinen jaio zen.
- Londresko klase goreneko gizartean oso ezaguna izan zen, baina 2 urte kartzelan pasatu zituen.
- Kartzelatik irtetean Frantziara joan zen eta bertan hil zen pobrezian.
Eleberria
- Dorian Grayren Erretratua – obra famatuena.
- Zintzotasunaz, gaiztakeriaz, edertasunaz eta itsukeriaz hitz egiten du.
- Gune nagusia: erretratu batek dituen naturaz gaindiko gaitasunak.
Eleberria Frantzian
Stendhal
- Nobela errealistaren sortzailea.
- Bi nobela famatuenak: Gorria eta Beltza (garaiko gizarte klasistaren eta jende aberatsaren botere-anbizioari buruzkoa) eta Parmako Kartusia. Kritika egiten zuen.
- Bi nobeletako pertsonaiek ezaugarri komun bat dute: biak gizarte frantses inmobilistari erasotzen dioten pertsonaia bizizale eta indibidualistak dira.
Stendhalen Nobelagintzaren Oinarrizko Ezaugarriak
- Nobelagintza behaketan eta analisian oinarritzen da.
- Idealismoa, indibidualismoa eta ausardia erakusten du heroietan.
- Maitasunez barneratzen da pertsonen psikologian – errealismoaren eta nobelagintzaren psikologiaren aitzindari nagusia da.
- Narratzaileak etengabe egiten dizkio iruzkinak irakurleari.
- Hizkuntza zehatz eta ongi aukeratutakoa erabiltzen du.
Honoré de Balzac
- Askorentzat Frantziako nobela errealistaren eredurik aipagarriena.
- Familia burges batean jaio zen, aristokraziaren eta monarkiaren aldekoa zen.
- Horregatik, erreakzionariotzat hartua izan da bere jarrera.
- Bere bi obra nagusiak:
- Giza Komedia: 85 nobela – historikoak, sinbolikoak, poliziakoak. Milaka pertsonaia sortu zituen. Bere testuetan erabilitako dokumentazioa: xehetasunak, deskribapenak.
- Goriot Zaharra: Eleberrietan deskribapen ugari. Ostatu baten deskribapena egiten du liburuko 187. orrialdean. Deskribapena luzea, objektiboa eta zehatza da.
Gustave Flaubert
- Autorerik modernoena – pertsonaien psikologia, hausnarketa eta giroen deskribapenagatik.
- Orokorrean bere obra ez da oso zabala, baina kalitate handikoa da.
- Ipuinak, eleberri historikoak/fantastikoak eta 2 nobela idatzi zituen.
- Objektiboa izan nahi zuen eta zehaztasunez idatzi. Horregatik, nahiago zuen bere iritzi eta usteak saihestu, irakurlearen esku utziz gertakarien balorazioa.
- Batzuetan benetako gertakarietatik abiatu – Madame Bovary.
Madame Bovary
- Eleberri ezagunena.
- 1856an, ataletan argitaratu zen 2 etapatan.
- Argitaratu eta egun gutxira, nobela inmoral bilakatu zen eta adulterioaren apologia egiteaz salatuta auziperatu egin zuten.
- Honek fama eman zion nobelari eta lehen argitalpena berehala agortu zen.
Flauberten Estiloa
- Giroen eta pertsonaien deskribapen zehatzak.
- Bere istorioak sinesgarriak eta egiantzekoak dira – ongi dokumentatuak.
- Epai moralak saihesten ditu.
- Forma oso zaindua dago: "zehar estilo librea".
Errealismoa
Sarrera
- 1850ean errealismoa ezarri zen eta prosa munduan nagusitu zen.
- Aldaketaren arrazoiak: gizarte-gatazkak, filosofia, zientzia eta teknologia.
Gizarte-Gatazkak
- Demografia asko hazi zen eta industria eta merkataritzaren garapen handia izan zen.
- Ondorioz, gizartean klase sozial berriak sortu ziren.
- Iraultzek aldaketa politikoak ekarri zituzten: Nazionalismoak gora egin zuen.
- Talde politiko berriak: sozialdemokratak, komunistak eta anarkistak.
- Burgesiaren eta langileriaren arteko borrokak.
Filosofia
- Positibismoa da errealismoaren oinarria. Dena frogatu behar da egia izateko.
- Marxismoa: Manifestu Komunista da. Teoria politiko eta ekonomiko berria sortu zen eta proposamen iraultzaile bat egin zuen, mundua ulertzeko eta aldatzeko modu berri bat.
Zientzia eta Teknologia
Pertsonaia Garrantzitsuak
- Claude Bernard – mediku eta filosofo frantsesaren lanek zientziaren oinarri teorikoak definitu zituzten.
- Charles Darwin – eboluzioaren teoria planteatu zuen.
- Gregor Mendel – herentzia genetikoa ikertu zuen.
Teknologia Berriak
- Teknologia berriek eguneroko bizimodua aldatu zuten.
- Telegrafoa eta telefonoa izan ziren garrantzitsuenak.
- Beste teknologia batzuk hobetu ziren, eta sendabide berriak ere garatu ziren.
Errealismoaren Ezaugarriak
- Zehaztasuna: Idazleek errealitatearen analisi zientifikoa egin nahi dute. Horretarako, zehaztasun handiz deskribatzen dituzte giroak, ohiturak eta pertsonaiak.
- Behaketa irudimenaren gainetik: Errealismoan behaketa gailendu zen. Idazle errealistek hizkuntza-erregistro desberdinak erabiltzen dituzte gizarte-maila desberdinetako pertsonaiak aurkezteko.
- Jarrera salatzailea: Gizarte egoera salatzen dute. Dirua, boterea eta arazo politikoak dira, batez ere, nobeletako gaiak. Alabaina, idazleek ahalik eta aurkezpen objektiboena egin nahi dute, zehaztasunez eta argitasunez bideratuz kontakizuna.
- Sinesgarritasuna: Eguneroko bizitzako pertsonaiak, giroak eta gertakariak kontatu nahi dituzte egileek.
- Pertsonaia mota berriak: Beraien garaiko arazo politiko eta sozialen ispilu direnak: langileak, eskaleak... baina, batez ere, burgesia da eleberri errealisten protagonista.
- Deskribapenak: Ugariak eta zehatzak dira, bai paisaia eta giroenak, baita pertsonaiaenak ere. Errealitatea modu konplexuan eta zehatzean islatzea da helburua.