Elbarritasun Fisiko eta Psikikoak: Ezaugarriak, Sailkapena eta Kirol Egokitua
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,43 KB
Elbarritasun Psikikoak eta Mentalak: Ezberdintasunak eta Adimen Urritasuna
1. Elbarritasun Psikiko eta Mentalaren Arteko Ezberdintasunak
Elbarritasun psikikoak dituzten pertsonek gizartera egokitzeko arazoak izaten dituzte, eskizofrenia kasu. Elbarritasun mentala duten pertsonek, berriz, ezaugarri komun batzuk dituzte, hala nola, adimen-urritasuna edo atzerapena.
2. Adimen Urritasuna edo Atzerapena
- Kontzeptu zaharra: Adimen-kozientea (IK) bakarrik neurtzen zen. 70etik beherako IK-a zutenak adimen-urriko pertsonatzat hartzen ziren.
- Gaur egungo kontzeptua:
- Ez da soilik IK-a kontuan hartzen.
- Adimen-urritasuna duen pertsona ikuspuntu zabalago batetik aztertzen da:
- Adimen-gaitasuna: Mugatua (70etik behera).
- Egokitze-gaitasuna: Lana, aisialdia, komunikazioa...
- 18 urte baino lehen agertzen da.
- Kontuan hartzen dira elbarritasunaren jatorria eta bizi-ingurunea.
- Adimen-urritasunaren kontzeptu dinamikoa azpimarratzen da.
- Pertsonak garrantzi handia du, baina inguruneak ere eragin handia du.
- Sailkapena:
- Adimen-maila oso baxua.
- Arazo sentsorialak eta mugimendu-arazoak.
- Etengabeko laguntza behar dute arlo guztietan.
Down Sindromea
1. Jatorria
Gorputza zelulez osatuta dago, eta zelula bakoitzak kromosomak ditu. Zelula guztiek 23 kromosoma-pare dituzte, sexu-zelulek (gametoek) izan ezik. Gametoek 23 kromosoma indibidual dituzte. Gizakia sortzean, 23 kromosoma-pareko zelula bat eratzen da. Gametoen erreprodukzioari meiosia deritzo. Meiosiaren ondorioz, obulu eta espermatozoide batzuk 24 kromosomarekin sor daitezke. 24 kromosomako gameto bat 23 kromosomako beste batekin elkartzean, 47 kromosomako zelula bat sortzen da. 21. parean hiru kromosoma egoteak (trisomia) Down sindromea eragiten du. Kromosoma gehigarri horrek aldaketak eragiten ditu garunaren egituran eta funtzionamenduan, baita jokabidean ere.
2. Ezaugarri Fisikoak
- Burua: Txikiagoa izan ohi da. Aurpegiko hezurrak laburragoak dira, eta, ondorioz, ahoa, sudurra eta begiak txikiagoak eta elkarrengandik hurbilago daude.
- Begiak: Obliquak eta txikiak. Ikusmen-arazoak ohikoak dira.
- Sudurra: Hondoratua izan ohi da.
- Belarriak: Txikiak eta beherago kokatuak.
- Mingaina: Handiagoa izan ohi da.
- Lepoa: Motza eta zabala.
- Eskuak eta oinak: Txikiagoak eta lodiagoak.
3. Garapen Motorea
Motelagoa da. Garapen-prozesua berdina da guztientzat: lehenengo mugimenduak erreflexuen bidez lortzen dira. Sentzazio eta ezagutza desberdinak emango dizkioten mugimenduak egingo ditu. Ordena honetan: gorputzari buelta eman, eseri, lau hanketan ibili, zutik jarri eta oinez ibili. Trebetasun-arazoak izan ditzakete, baina denbora gehiago beharko dute helburuak lortzeko.
4. Down Sindromea eta Jarduera Fisikoa
Pertsona hauek zenbait kiroletarako arazoak izan ditzakete, eta beste batzuk ezin izango dituzte egin. Hala ere, egokitzapenak eginez, ia kirol guztiak egin ditzakete. Kontuan hartu beharrekoak:
- Kirol aerobikoak komenigarriak dira (arnasketa eta bihotzeko arazoak dituztelako). Igeriketa gomendagarria da.
- Bizkarrarekin kontuz ibili behar da, eta kontaktua saihestu.
- Erakustaldiak egin behar dira.
- Afektibitateak garrantzi handia du.
Ikusmen Urritasuna
Definizioa: Ikusteko ahalmenaren murrizketa.
Sailkapena:
- Sailkapen funtzionala.
- Kirol sailkapena (IBSA - International Blind Sports Federation): Bi begiak hartzen dira kontuan, eta pertsonaren ikusmen-gaitasun handiena neurtzen da.
- B1: Ezer ikusten ez dutenak edo argia bereiz dezaketenak, baina formarik ez.
- B2: Formak bereiz ditzakete.
- B3: Ikusmen-zorroztasuna 2/60 baino handiagoa.
Ikusmen-zorroztasuna: Gure ingurua modu zuzenean ikusteko gaitasuna. Zenbat eta 1etik gertuago egon, orduan eta ikusmen hobea izango dugu.
Ikusmen-eremua: Begiak bere zirkunferentzian zehar ikusteko duen gaitasuna.
Konpentsazio sentsoriala: Beste zentzumen-organoen erabilera areagotzea (adibidez, entzumena). Estimuluei arreta handiagoa jarriko diete, eta estimuluen aukeraketa egokiagoa garatuko dute.
Estimulazio goiztiarraren garrantzia.
Begi-afekzioak: Begiak kaltetzen dituzten gaixotasunak.
Jarraibideak:
- Mugak jakinarazi besteei.
- Pertsonak seguru sentitu behar du.
- Lekua ezagutu behar du.
- Saioak beti toki berean eta ordu berean hasi eta bukatu behar dira.
- Materiala ezagutarazi, eta non gordetzen den adierazi.
- Oztopoak saihestu.
- Ateak irekita edo itxita egon behar dute.
- Ukimenaren eta entzumenaren bidezko jarduerak proposatu.
- Ingurune zaratatsuak ekidin.
- Komunikatzeko, izena erabili eta gutxieneko kontaktu fisikoa izan.
- Poliki eta argi hitz egin.
- Irakaslearen kokapena egokia izan behar da azalpenak emateko.
- Irakasleak gertu dagoela adierazi behar du.