Ekonomiaren Sektoreak eta Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,08 KB

Lehen Sektorea: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Industria

Nekazaritza eta Abeltzaintza Motak

Nekazaritza Intentsiboa: Nekazaritza-unitateko ahalik eta produktu gehien lortu nahi dituen nekazaritza mota. Urtean zehar bi uzta edo gehiago bilduko dituzte modu horretan lan egiten dutenek. Merkatura bideratuta dago.

Nekazaritza Estentsiboa: Lur eremu handietan egiten den nekazaritza mota; labore bakar bat lantzen du eta produkzio txikia du.

Abeltzaintza Intentsiboa: Ganadua haztearekin, elikatzearekin eta zaintzearekin zerikusia duen lana. Ganadua elikatzeko sistemen arabera, abeltzaintza intentsiboan, ganadua ikuiluratuta egoten da eta laborantza intentsiboko eremu txikiak erabiltzen dira. Nekazaritzarekin edo industriarekin egon daiteke lotuta.

Abeltzaintza Estentsiboa: Ganadua haztearekin, elikatzearekin eta zaintzearekin zerikusia duen lana. Ganadua elikatzeko sistemen arabera, abeltzaintza estentsiboan, ganaduari jaten emateko lur zabalak erabiltzen dira.

Nekazaritza Kudeaketa eta Terminoak

Nekazaritza Ustiapena: Enpresa baten edo nekazariaren beraren esku dagoen nekazaritza-produkzioa. Diru-sarrera guztiak baserritik ez datozenean, denbora mugatuko nekazaritzaz jardungo da (nekazaritza partziala). Bi modutan sailkatzen da:

  1. Tamainaren arabera.
  2. Ustiapenaren forma juridikoaren arabera.

Erabilitako Nekazaritza Azalera (ENA): Landatutako lurrek eta erabilera iraunkorreko belardiek osatutako azalera. Landatutako lurren artean kontuan hartzen dira: belardiak, lugorriak, baratzak eta basogintzari dedikaturiko lurrak.

Akuikultura: Ingurune fisiko kontrolatuetan uretako landare- eta animali-espezieak hezitzeko teknika. Helburua espezie horiek beren ingurune naturaletan izan ohi dituzten antzeko baldintzekin haztea da.

Industria: Ekintza ekonomikoa eta teknikoa, zeinean lehengaiak eraldatzen diren gizakien beharrak asetzeko produktu bihurtu arte.

Bigarren eta Hirugarren Sektoreak: Enpresa, Garraioa eta Garapena

Enpresa eta Antolakuntza

Enpresa: Enpresa talde batek, baliabide materialez eta finantza-baliabidez osatutako unitate bat, helburu bezala daukana ekoiztea edo zerbitzu bat eskaintzea eta horren truke etekinak sortzea.

Holding: Enpresen antolakuntza edo taldekatzea, zeinean konpainia batek akzio guztiak edo gehienak kontrolatzen dituen eta, era horretan, enpresa horren gaineko kontrola lortzen duen.

Frankizia: Kooperazio sistema bat, zeinean pertsona batek beste bati marka bat, produktu edo zerbitzu errentagarri bat uzten dion bere negozioa kudeatzeko.

Industria eta Ekonomia Joerak

Deslokalizazio Industriala: Industrien kokapenean egiten diren aldaketek osatzen duten prozesua da. Enpresak abantaila handiagoak eskaintzen dituzten lekuetara joan daitezke, kostuak murriztuz.

Goi-Teknologiako Industria: Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia duen industria mota da. Sektore hauetan oinarritzen dira tramankulu teknologikoak eta zientifikoak.

Tertziarizazioa: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, nagusi bihurtu arte.

Garapen Iraunkorra: Garapen mota bat da, oraingo beharrei erantzuten diena, ondorengo belaunaldien garapena oztopatu, eragotzi edo baldintzatu gabe.

Logistika eta Garraioa

Garraio Azpiegitura: Garraio sistemaren oinarri materiala osatzen dute; garraio baliabideak ere honen barne daude. Baliabideak osagai mugikorrak dira.

Plataforma Logistikoa: Mugatutako zonalde bat, zeinean operadore ezberdinek kontrolatzen duten. Plataforma hauek izen ezberdinak dituzte.

Portu Lehorra: Terminal intermodal mota bat da, normalean erreferentziako zona baten barruan kokatuta egoten da, inguruko portuekin komunikazio ona izaten duena.

Entradas relacionadas: