Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Hiztegia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,17 KB
Kontsumoa eta Merkatuaren Funtzionamendua
Kontsumoa: Honen bidez bezeroek produktuak edo zerbitzuak eskuratzen dituzte diruaren truke, bakoitzaren beharrak asetzeko. Erosketa-ahalmen jakineko eremuetan kokatzen da batik bat; herrialde garatuetako hirigune handietan, normalean.
Lan-kontratu Motak
- Aldi baterako kontratua: Iraupen jakina du eta kontratua amaitzean langileak ez du kalte-ordaina kobratzeko aukerarik.
- Kontratu finkoa: Ez du amaiera-data zehatzik; ondorioz, lantegitik bota ezean, langileak kalte-ordainak kobratuko ditu.
Prezioen Aldaketak: Inflazioa eta Deflazioa
Inflazioa: Merkatu-ekonomian, ondasunen eta zerbitzuen prezioak etengabe aldatzen dira. Batzuek behera egiten dute eta besteek gora. Prezio-igoera orokorra bada, eta ez produktu jakin batena, inflazioa dagoela esaten da. Ondorioz, ondasun eta zerbitzu gutxiago eros daitezke euro bakoitzeko; horregatik, euroaren balioa jaitsi egiten da.
Deflazioa: Prezioen beherakada da, ondasun eta eskarien gutxitzearen ondoriozkoa, seguru asko. Enpresek produktuak merkatzera behartuta ikusten dute beren burua, zerbait saldu ahal izateko.
Merkatu-egiturak eta Ekonomia-jarduerak
Ezkutuko ekonomia: Zergetatik eta administrazioen kontroletik ihes egiteko ezkutatzen den jarduera ekonomikoa da (aitortzen ez direnak).
Monopolioa: Enpresa bakar batek merkatua kontrolatzen dueneko egoera da.
Oligopolioa: Enpresa-multzo batek merkatua kontrolatzen dueneko egoera da.
Merkatua: Erakunde edo elkarte sozialak dira, ondasun edo zerbitzu mota jakin batean ekoizleak eta kontsumitzaileak harreman estuan jartzen dituztenak, merkataritza-eragiketak egiteko.
Erakundeak eta Ondasun Motak
Oinarrizko zerbitzuak: Gobernuek, autonomia-erkidegoek eta udalek herritarrei eta bertako enpresei ematen dizkieten zerbitzuak dira: hezkuntza, osasuna, segurtasuna eta azpiegiturak. Herritarren zergen bidez finantzatzen dira zerbitzu horiek.
Enpresa publikoak: Estatua edo beste administrazioren bat da konpainia publiko horien jabe nagusia.
ETEak: Enpresa txiki eta ertainak dira; 250 langile baino gutxiago dituztenak eta urtean 50 milioi euro baino gutxiago fakturatzen dutenak.
Bitarteko ondasunak: Beste enpresa batzuek erabiltzeko fabrikatutako ondasunak dira.
Azken ondasunak: Zuzenean kontsumitzaileei bideratzeko fabrikatutako ondasunak dira.
Adierazle Ekonomikoak: BPG, KPI eta Etekina
Etekina: Gastuen eta diru-sarreren arteko kenketaren emaitza da. Gastuak diru-sarrerak baino handiagoak badira, galerak izango dira.
Bizi-kostua: Oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak lortzeko gutxieneko gastuen zabalera da. Bizi-kostua kalkulatzeko, zenbait produkturen balioa batzen da (elikadura, arropa, etab.).
KPI: Bizi-kostuaren emaitzarekin, Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) zehazten da. Indize hori bizi-kostuak zer bilakaera duen ikusteko erabiltzen da (gora edo behera egiten duen).
BPG eta per capita BPG: BPG (Barne Produktu Gordina) lurralde batean urte osoan sortutako ondasunen eta zerbitzuen guztizko balioa da. Biztanleen batez besteko errenta edo aberastasuna zenbatekoa den jakiteko, per capita BPG kalkulatzen da: lurralde horren BPG zati biztanleria kopurua.
Inbertsioa, Ekoizpena eta Produktibitatea
Inbertsioa: Negozio bati ekiteko edo eusteko erabiltzen den diru-kantitatea da (helburua etekina lortzea da).
Espekulazioa: Ondasunen prezioa aldatu delako pertsona edo talde batek denbora laburrean etekina lortu badu merkataritza- edo finantza-eragiketa baten bidez, espekulazioa dela esaten da.
Ekoizpena: Ekonomia-jarduera batek sortutako ondasun eta zerbitzuei ere esaten zaie.
Produktibitatea: Ekoitzi denaren eta ekoizteko erabili diren bitartekoen (natura-baliabideak, energia, makinak...) arteko erlazioa da.