Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Ekoizpen Faktoreak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,47 KB
Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak
Beharra: falta dugun zerbait asetzeko nahia da (mugagabeak). Ondasunek (ukigarriak) edo zerbitzuek (ukiezinak) beharrak asetzen dituzte (mugatuak).
Zer da Ekonomia?
Ekonomia: gure beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko pertsonok dugun moduaz arduratzen den zientzia da. Etimologikoki, grezierazko etxeko administrazioa hitzetik dator.
Ekonomia-kontzeptu Gakoak
- Ekonomia-eskasia: pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatea.
- Aukera-kostua: erabaki bat hartzen dugun bakoitzean uko egiten zaion horren balioa da, dirutan neurtua egon edo ez.
- Kostu berreskuraezinak: berreskuratu ezin diren iraganeko kostuak dira, eta ez dute eragin behar erabaki berrietan.
- Analisi marjinala: egindako aukera baten kostu gehigarriak eta etekin gehigarriak neurtzen ditu.
- Pizgarria: pertsona edo eragile bat modu jakin batean aritzera bultzatzen duen hura da (saria edo zigorra izan daiteke).
Ekonomiak metodo zientifikoa erabiltzen du, baita matematika eta estatistika ere. Ekonomiaren edukia bere protagonista edo eragileen arabera aztertzen da: familia, enpresa eta sektore publikoa.
Ekoizpen Faktoreak eta Baliabideak
Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira:
- Natura-baliabideak: jatorria naturan duten baliabideak dira (landatzeko lurra, hiri-lurrak, lurzorua, itsasoko baliabideak, mineralak eta arrainak).
- Lana: ekoizpen-prozesuan ordaindutako giza jarduera (fisikoa zein intelektuala).
- Kapital-ondasunak: enpresaren titulartasuna duten ondasunak dira. Bi multzotan banatzen dira: dirua eta elementu fisikoak.
- Enpresa-ekimena: baliabideen eta langileen kudeaketa edo antolaketa.
Teknologia eta Ekoizpena
Baliabideen kantitatea bezain garrantzitsua da baliabideen konbinazioa, horren arabera sortuko baitira aldeak ekoizpenean. Teknologia ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden faktoreen konbinazioa da.
Hiru Ekonomia Sektoreak
- Lehen sektorea: naturatik lehengaiak lortzea (nekazaritza, abeltzaintza, meatzaritza eta arrantza). Kostu handiak eta irabazi txikiak izan ohi ditu.
- Bigarren sektorea: lehengaiak produktu bihurtzea (industria). Erronka nagusiak: faktura energetikoa, deslokalizazioa eta teknologia-defizita.
- Hirugarren sektorea: zerbitzuak eskaintzea (turismoa, zerbitzuen esternalizazioa, etab.).
Adierazle Ekonomiko Nagusiak
- Ekoizpen Aukeren Muga (EAM): gizarte batek ekoizpen-baliabide eta teknologia jakin batzuk erabilita, aldi jakin batean ekoitzi ditzakeen ondasun eta zerbitzuen gehienezko kantitatea (ekoizpen potentzialaren muga).
- Barne Produktu Gordina (BPG): gizarte batek denbora jakin batean ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen balioa da.
- Ekonomia-hazkundea: gizarte batean aldi jakin batean izandako ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaren balio-handitzea da. Hau lortzeko:
- Ekoizpen-baliabideak handitu behar dira (kantitatea).
- Produktibitatea hobetu behar da (kalitatea).