Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

Nazioarteko Ekonomia eta Finantzak

Herrialde batek beste batekin eragiketak egitean, askotan beste moneta edo dibisa batean egin behar ditu ordainketak. Horregatik, dibisak lortzea errazten duen merkatu espezializatu bat dago. Edonola ere, dibisa batzuk ez dira bihurgarriak, eta beste batzuek bihurgarritasun-mugak dituzte. Horregatik, esportatzaileek moneta indartsu bat ezartzen dute ordainketarako; esaterako, dolarra edo euroa. Dibisa jakin baten balioa irabaztea edo galtzea beste dibisa batzuekin alderatuta urria edo ugaria izatearen araberakoa da.

Moneta-sistemak

Moneta-sistemak truke-tasak finkatzeko moduak dira; hau da, dibisen kotizazioa edo prezioa finkatzeko moduak. Hauek dira truke-tasen sistemak:

  • Flotazio garbia
  • Flotazio zikina
  • Truke-sistema doigarria
  • Truke-sistema finkoa

Aduana-lurraldea

Aduana-lurraldea salgaien zirkulazio askeko eremu geografiko bat da, eta ez du nahitaez bat etorri behar herrialde jakin baten muga politikoekin.

Abantaila Konparatiboaren Teoria

Abantaila Konparatiboaren Teoriaren arabera, nazioarteko merkatuan ahalik eta efizientzia handienaz truka ditzaketen ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean espezializatzen saiatzen dira herrialdeak.

Elkartrukeko Erlazioa

Elkartrukeko erlazioa herrialde batek merkataritza-harremanak dituen beste herrialdearekiko duen posizio erlatiboa da. Erlazio hori nola aldatzen den zehazteko, inportatutako produktuen prezioaren aldaketa eta esportatutako produktuen prezioaren aldaketa alderatzen dira.

Bi Kontu-sailen Teknika

Bi Kontu-sailen Teknika erregistro-sistema bat da, eta transakzio bakoitza bitan idaztean datza: batetik, jasotako edo emandako salgaiaren balioa, eta bestetik, jasotako edo emandako dirua.

Finantza Publikoak eta Aurrekontuak

Ordainketa-balantza: Superabita eta Defizita

Ordainketa-balantzan superabita edo defizita izatea ohikoa da. Baina desoreka oso handia bada edo luzaroan irauten badu, kezkagarria da. Ordainketa-balantzaren azterketan, hauek hartzen dira aintzat: kontu korronteko balantzaren saldoa, kontu korronteko balantzaren eta kapital-kontuko balantzaren saldoa, eta erreserben aldakuntza edo saldoa.

Gastu Publikoak

Gastuen arabera, bereizketa hau egin daiteke:

  • Gastu arruntak: funtzionarioei egindako ordainketak eta enpresa pribatuei erositako ondasunak eta zerbitzuak.
  • Inbertsio-gastuak
  • Transferentziak eta diru-laguntzak

Aurrekontuaren Saldoa eta Zerga-politika

Estatuko aurrekontu orokorren zenbatekoaren arabera, zerga-politika hedatzailea edo murriztailea izango da. Bestalde, oso garrantzitsua da aurrekontuaren saldoa, aurrekontua orekatuta dagoen, defizita duen edo superabita duen, oso eragin desberdinak izango baititu ekonomian.

Azkenaldian, Estatuak esku-hartze handiagoa du ekonomian eta kontsumitzailea ere badenez, gobernu gehienen aurrekontuak defizitarioak dira. Egoera horretan baliatu beharreko jarduketari buruz keynesiarrek eta neoliberaleek duten eztabaida alde batera utziko dugu orain. Nolanahi ere, defizita bi motatakoa izan daiteke:

  • Ziklikoa: ekonomia atzeraldian sartzen denean sortzen dena da.
  • Egiturazkoa: defizit iraunkorra da, ia enplegu beteko egoeretan ere iraun egiten duena; eta oztopo handia da ekonomia-garapenerako.

Defizit-egoeretan Estatuek zenbait neurri har ditzakete baliabideak lortzeko:

  • Zor publikoa jaulkitzea
  • Zergak igotzea
  • Zirkulazioan dagoen diru kantitatea handitzea

Ekonomia-politikak

Ekonomia-politiken definizioa

Ekonomia-politikak Estatuak ekonomian esku hartzeko baliatzen dituen moduak dira, ekoizpenarekin, enpleguarekin eta prezioekin lotutako ekonomia-helburuak lortzeko, ekonomia-aldagaietan eraginez: esaterako, zergetan, gastu publikoan eta diruaren prezioan.

Ahalmeneko Zerga Politikak

Ahalmeneko Zerga Politikak barnean hartzen ditu obra publikoak egiteko programak, enplegu eta prestakuntza planak, transferentzien programak eta zerga-tasen aldaketak.

Entradas relacionadas: