Ekonomiaren Oinarriak: Korronte Nagusiak eta Ikerketa Metodoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,39 KB
Ekonomia Zientzia Gisa
Ekonomia giza zientzia bat da. Zer da zientzia? Adituek sortzen duten hezkuntza sistema jakina da, zeinaren arauak eta finantziazioa gizarteak berak adostu dituen. Ekonomian zaila da objektibotasuna mantentzea eta zientzia naturalek egin moduan enuntziatuak sortzea. Gizarte zientzia denez, ikuspegi bikoitza onartzen da: positiboa (den hori) eta normatiboa (behar lukeena).
Ekonomilariek alde positibotik (lege zientifikoak gauzatu) eta normatibotik (gomendio politikoak) lan egiten dute. Diagnostikoa (ekonomia positiboa) eta prozedura egokiak (ekonomia normatiboa) bereizten dira.
Korronte Nagusiak
Ekonomiaren historian zehar hainbat korronte nagusi izan dira:
- Merkantilismoa (XVI-XVIII. m.): Urre eta metal preziatuen metaketa, industria nazionala eta kanpo merkataritza bultzatzea helburu.
- Fisiokrazia (XVIII. m.): Nekazaritzan garrantzia jarri zioten. F. Quesnay-ren Le Tableau Économique (sistema ekonomiko baten lehen irudikapena) eta Laissez faire, laissez passer printzipioa.
- Eskola Klasikoa:
- Ardatzak: Hazkunde ekonomikoa eta kapital metaketa dira hazkundearen gidari; gainerakoak kapital metaketari elikatu. Giza lana oinarrian.
- Printzipioa: Liberalismo ekonomikoa. Sistema kapitalistak autoerregulazio ahalmena du.
- Analisi metodoa: Gizartea osatzen duten klase sozialen analisian oinarritua (produkzio eta banaketa arazoaz arduratu, klase sozialek produktuari egiten dion ekarpena eta haien arteko gatazkak ikasi).
- Adam Smith (1723-1790): Ekonomiaren aita kontsideratua. Ekonomia esku ikustezinak zuzentzen duela esan zuen. Norberekeri indibidualak etekin maximoa ateratzean ekonomiak onura lortzen du. Oreka lehiakorren teoria (indibidualista) edo gaineratikoen teoria (kolektibista).
- Karl Marx (1818-1883): Analisia bi klase sozialetan oinarritua: langileak eta kapitalistak. Sistema kapitalista ez zen behin betiko antolaketa sozioekonomikoa, prozesu historiko baten testuinguruan sozialismoak ordezkatuko zuen egoera baizik. Sistema kapitalistaren kontraesanak aztertu zituen (kapitalaren eta lanaren arteko harremana, jabetzan diferentziak).
- Eskola Neoklasikoa (1870ko hamarkadan sortua - Jevons, Menger, Walras, Marshall):
- Ekonomia politikoa Ekonomia bilakatu zen. Analisia garapen ekonomikoan baino erabilera alternatiboen arteko baliabide urrien esleipenean zentratu zen.
- Kontsumoak kapital metaketa ordezkatu zuen jarduera ekonomiko gidari gisa. Emaitzen maximotzea murrizpenei lotuta edo optimizazioa.
- Ekonomian ikergaia merkatu fenomenora mugatu zen, merkatuaren emaitzak efizienteak eta bidezkoak direla suposatuz (konpetentzia perfektuzko baldintzetan, produkzio baliabide bakoitzak produkzio prozesuari egindako ekarpenaren araberako diru sarrera jasoko du).
- Gizakien harremanak denboratik eta gizartetik kanpo dagoen agente arrazional baten kontzeptuagatik ordezkatuak izan ziren.
- Ongizate materialaren maximotzea bilatzen duen jokabidea soilik aztertzen du.
- 30. hamarkadako krisialdiari aurre egiteko neoklasikoen ezintasuna agerian geratu zen, merkatu ekonomiari autoerregulaziorako ahalmena egotzi baitzioten. Say-ren legea (eskaintzak bere eskaria sortu, hortaz produkzio osoa saldu beharko zen) zalantzan jarri zen.
- Keynesianismoa: Eskaintza eskariari egokitu behar zaiola defendatu zuen.
- Eskari Agregatua (DA) = Kontsumo + Inbertsio + Gastu Publiko + Esportazio garbia. DA neurri handi batean inbertsioaren menpe dago (inbertsioa = kapital metaketa).
- Jarduera ekonomikoaren motorra inbertsioa da, aurreikuspenen menpe hein handian. Makroekonomia ez da jokabide mikroekonomikoen metaketa soilik.
- Prezioak eta soldatak ez dira malguak, zurrunak baizik (neoklasikoek ziotenaren aurka: prezio malguek merkatuaren desorekak xurgatzen dituztela).
- Estatua ekonomian parte hartu behar du, egonkortze funtzioa betez. Politika fiskalaren garrantzia (Gastu publikoaren hazkundea DA eta jarduera ekonomikoa berpizteko).
- Monetarismoa: M. Friedman (1912-2006) Chicagoko eskolan bideratua. XX. m. erditik aurrera garrantzia hartu zuen. Merkatu librearen aldekoak eta keynesiarren esku-hartzearen kontrakoak. Diruaren garrantzia (moneta eskaintza) ekonomiaren funtzionamendua azaltzeko. Diruak prezio, produkzio eta enpleguan eragiten du. Moneta politika eraginkorra epe laburrean. Garrantzitsuena ez da suposizioen errealismoa, suposizio hauek aurreikuspen onak baimentzea baizik.
- Erregulazioaren Eskola (70. hamarkadaren erdialdean): Krisi kapitalista azaltzeko sortua. Krisia sortu eta hastear dauden erregulazio moduen gatazkaren ondorio dela argudiatu zuen. Instituzioen papera azpimarratu zuen (beharrezkoak). Instituzionalismo, marxismo eta keynesiar makroaren arteko sintesia.
Gaur Egun: Ekonomia Konbentzionala vs. Ekonomia Politikoa
Gaur egun, bi ikuspegi nagusi daude:
- Ekonomia Konbentzionala [EK] (EB eta EEBtik):
- Azterketa ikuspegi disziplinarretik abiatzen da, ikuspegi ekonomikotik soilik (merkatu fenomenoak soilik balio). Analisi objektiboak bilatzen ditu.
- Baliabideen esleipen optimoa da ardura (efizientziaren baldintzak).
- Suposizio metodologikoak: Indibidualismo metodologikoa (gizabanakoa analisiaren oinarria). Gizabanakoek erabaki optimoak hartzen dituztela suposatzen da. Erabakiak itzulgarriak dira (erabaki batek ez du orainaldia ezta etorkizuna baldintzatzen).
- Ekonomia Politikoa [EP]:
- Errealitate ekonomikoa errealitate sozialen barneratuta dagoela ulertzen du. Disziplina arteko ikuspegia behar du analisiak.
- Merkatu harremanek bakarrik ez dituzte arazo ekonomikoak agortzen (sozialak, ideologikoak, ekologikoak ere bai), gizakiaren harremanetako izaera dela eta.
- Garapen ekonomikoan zentratzen da. EK-ren arrazionaltasun optimizatzailea ezinezkoa da, informazio perfektua falta delako, agenteen adimen ahalmen mugatua eta etorkizuna aurreikusteko ezintasuna direla eta.
Ekonomian Nola Ikertu
- (EK): Axiomatizazioa erabiltzen du, esanguratsua diren aldagai kopurua kuantifikagarrietara murrizteko joera du. Baliabide materialak (BPG, IPI), kapital fisikoa (KFEG) eta giza kapitala (lanaren produktibitatea) neurtzen ditu.
- (EP): EK-ren ikuspegia alde batera uzten du. Ekonomian emaitzak ongizatearen ideia jakin batetik abiatuta ebaluatuko ditu, kuantifika daitezkeen merkatu aldagaiez baino gehiago. Merkatu aldagai kuantifikagarriak, kualitatiboak diren beste aldagai eta teknikekin konbinatuko ditu. Emaitzak ez dira egia ukaezinak, zalantzan jarri beharrekoak baizik.
Ekonomia Mendebaldeko Gizartetan
Merkatu ekonomia eta demokrazia politikoa oinarri ditu, ideologia ezberdinekin (liberalismoa vs. interbentzionismoa). Sektore publikoa eta pribatua ezberdintzen dira.
Sistema Ekonomikoak: Lanaren antolaketa kolektibo jakina da, gizartearen beharrizan materialak asebetetzeko helburuarekin. Sistema ekonomikoek 3 arazori aurre egin behar diete:
- Zer produzitu (esleipen funtzioa).
- Nola eta nork produzitu (produkzio funtzioa).
- Norentzat produzitu (banaketa funtzioa).
ZER
Efizientzia lortzeko joera dago: baliabide esleipena efizientea da produkzio maximoa lortzen bada ahalik eta faktore produktiboen kantitate txikienarekin. Efizientzia ez da eraginkortasuna. Sozialismoak (EK planifikatua) efizientzia eza lortzeko joera du, ekitate maila altuagoa lortzean.
Eskasia: Faktoreek aukera kostu (aukeratu behar dugunean uko egiten denaren ondasun edo zerbitzuaren balioa) jakina dute. Esleipenan arazoa konpontzeko, alternatibak aukeratu behar dira.
Ekoizpen Ahalbide Muga (EAM): Ezagutza teknologiko eta faktore kopuru jakinekin, ekonomia batek lor ditzakeen ekoizpen kopuru gehienak adierazten ditu (gizartearen aukera menua bezala).
NOLA
Sozialismoan produkzio baliabideak kolektiboak dira, lana enpresa publikoetan. Kapitalismoan produkzio faktoreak pribatuak dira, soldaten bidez.
NORENTZAT
Kapitalismo/merkatu ekonomian, produkzio prozesuan parte hartzaileentzat (desberdintasun handia errenta banaketan). Sozialismoan, guztientzat (ekitatea).
Ekonomia Mistoak
Esleipen funtzioan errentagarritasuna oinarri du, baina ez-errentagarriak ere hartzen ditu. Produkzio funtzioan ia produkzio guztia pribatua da, baita publikoa ere. Banaketa funtzioan produkzio prozesuan izandako partaidetzan oinarritzen da, baina baita ez dutenei hartu ere (langabezi pentsioak). Errenta diferentzia murriztu eta efizientzia lortu nahi da.
Pertsonak agente arrazional gisa aritzen dira, eta instituzioak helburu jakinak bilatzen dituen edozein organismo edo talde sozial dira, horretarako bitartekoak ere darabiltzalarik. Instituzio gabe ez dago merkatu ekonomiarik.