Ekonomiaren Oinarriak: Baliabideak, Beharrak eta Ekoizpena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 72,14 KB

Zer da Ekonomia?

Ekonomia gure beharrak asetzeko erabaki onak hartzen laguntzen digun zientzia da. Zientzia honek aholku baliagarriak ematen dizkigu eskuragarri ditugun aukeren artean onena aukeratzeko (dirua erabiltzean, lana bilatzean, etab.).

Errekurtso Mugatuak

  • Dirua mugatua da.
  • Denbora mugatua da.
  • Inguruan dauzkagun gauza guztiak mugatuak dira (dirua, denbora, errekurtsoak...), beraz, dauzkagunak ondo administratu behar ditugu.

Errekurtso Mugagabeak

  • Beharrak ez dira inoiz amaitzen.
  • Denbora eskasa da.

Aukeratzeko Beharra

Baliabide mugatuak + behar mugagabeak + aukeratu beharra = Ekonomia ahalik eta behar gehien asetzeko baliabideak administratzen laguntzen digu.

Baliabideak, Ondasunak eta Beharrak

Baliabideak

Baliabideak ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren ekoizpen-faktoreak dira: baliabide naturalak, langileak eta kapital fisikoa (makinak).

Ondasunak eta Zerbitzuak

Ondasunak eta zerbitzuak behar bat asetzen digun guztia dira.

  • Ondasunak: Produktuen bidez asetzen dituzte beharrak: arropa, mugikorrak, janaria... (ukigarriak)
  • Zerbitzuak: Pertsonen bidez asetzen dituzte beharrak: hitzaldi bat, futbol partida bat... (ukiezinak)

Beharrak

Beharra gabezia sentsazioa da, hura asetzeko nahiari lotuta.

  • Baliabideak: Baliabide naturalak, langileak, makinak
  • Ondasunak: Elikagaiak, ibilgailua, jantziak
  • Zerbitzuak: Konponketa, ekonomia hitzaldia
  • Beharrak: Elikatzea, garraioa, janztea, objektuak konpontzea, hezkuntza

Beharren Ezaugarriak

  1. Mugagabeak dira: Ez dira guztiak asetzen, berriak agertzen direlako eta denbora eskasa delako.
  2. Hainbat modutan ase daitezke: Behar bakoitza modu desberdinean ase daiteke. Adibidez, entretenitzeko tabernara joan, futbolean jolastu, pelikula ikusi, etab.
  3. Modu desberdinean sentitzen dira: Pertsona bakoitzak behar batzuk beste batzuek baino maila handiagoan garatzen ditu, bizi garen lekuaren, mugitzen garen inguruaren, publizitatearen eta adinaren arabera.
  4. Ez dira finkoak: Gizartearekin batera aldatzen dira, teknologiaren aldaketa, gerrak, birusa, etab.

Beharren Sailkapena

  • Lehen mailako beharrak: Bizirik irauteko behar ditugun gauzak dira (elikadura, jantziak eta etxebizitza). Ongizatea ez da soilik bizirik irautea, baizik eta pertsonaren garapen integrala (hezkuntza, osasuna, Internet...).
  • Bigarren mailako beharrak: Ongizatea handitzeko aukera ematen digutenak dira. Mugagabeak dira, beti berriak sortzen dira eta bizi garen garaiaren araberakoak dira.

Ekonomia Eskasia

Ekonomia eskasia gure beharrak asetzeko nahiko baliabide ez izatearen sentsazioa da. Duguna baino gehiago nahi izatearen arazo horri ekonomia-eskasia deitzen zaio. Unibertsala den arren (denok pairatzen dugu), oso erlatiboa da egoeraren arabera.

Ezaugarriak

  • Unibertsala: Guztiok daukagu.
  • Erlatiboa: Gure egoeraren arabera sentitzen dugu.

Ekoizpen Faktoreak

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko beharrezko baliabideak dira.

  • Baliabide naturala: Naturatik ateratzen ditugun errekurtso guztiak dira. Gizakiek ez dituzte sortzen.
    • Berriztagarriak (eguzkia, haizea)
    • Ez berriztagarriak (petroleoa)
  • Lana: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko, gizakiok erabiltzen dugun denbora.
    • Eskulana (herrialde batean lan egiten duten pertsonak)
    • Giza kapitala (langileen produktibitatea handitzen duen formakuntza eta esperientzia da)
  • Kapital fisikoa: Beste ondasun batzuk ekoizteko balio duten ondasunak dira (makinak).
  • Enpresaria: Zuzentzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen da. Zuzendariaren lana egiten du.

Agente Ekonomikoak

Zer ondasun ekoitzi, nola ekoitzi eta norentzat.

Familia

Oinarrizko kontsumoa. Eginkizun nagusia kontsumitzea da: ondasunak eta zerbitzuak aukeratzea, haien beharrak ahalik eta ondoen asetzeko.

Familiak nondik jasotzen ditu diru-sarrerak? Familiak kontsumitzeko, lehenengoz diru-sarrerak jaso behar dituzte. Horretarako, familiek haien ekoizpen faktorea (lana, lurra, kapitala) ematen dizkiete enpresei. Horren truke, enpresek dirua ematen diete familiei.

Enpresa

Bi funtzio: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteaz arduratzen dira, eta, bestetik, familiei errenta batzuk ordaintzen dizkiete ekoizpen-faktoreen truke.

Enpresak nola hartzen ditu erabakiak? Erabakiak beti sarrera eta etekinak handitzeko izango dira. Enpresaren helburua etekina lortzea eta handitzea da. Bi bide daude: merkeago ekoiztea edo gehiago saltzea.

Sektore Publikoa

Enpresek hartzen dituzten erabakiak helburua lortzeko dira, ez dira beti onak gizartearentzat (kutsadura, adibidez). Horregatik, sektore publikoak (udala, gobernua) gizartearen ongizatea handitzeko erabakiak hartzen ditu.

Sektore publikoak gizartearen ongizatea handitzeko erabakiak nola aztertzen ditu? Hiru helburu ditu: efizientzia (errekurtso hoberenak erabiltzea), ekitatea (ondasunen banaketa bidezkoa izatea) eta egonkortasuna (krisialdiaren inpaktua murriztea).

Errentaren Fluxu Zirkularra

Familien eta enpresen artean sortzen den erlazio zirkularra da: langileek dirua kobratzen dute enpresetan egindako lanagatik; baina gero diru hori enpresetara itzultzen da kontsumitzaileek behar dituzten ondasunak eta zerbitzuak erosten dituztenean. Sektore publikoak familien eta enpresen arteko harremana arautzen du.

N9TTiZxBXRgAAAABJRU5ErkJggg==

Efizientzia eta Produktibitatea

Zer da Efizientzia?

  • Ahalik eta produktu gehien lortzea dituen baliabideekin.
  • Ahalik eta ekoizpen-faktore gutxien erabiltzea produktu kantitate jakin bat lortzeko.

Ondasun jakin bat ekoizteko, teknologia bat baino gehiago daudenean, enpresek efizienteak diren teknologiak aukeratzen dituzte, hau da, baliabide gutxien erabiltzen dituztenak.

Teknologia bat efizientea dela esaten dugu ekoizpen-kantitate jakin bat lortzeko ahalik eta baliabide gutxien erabiltzen baditu.

2pbyGE6JlICRNCCCGEaAJaEyaEEEII0QSkhAkhhBBCNAEpYUIIIYQQTUBKmBBCCCFEE5ASJoQQQgjRBKSECSGEEEI0ASlhQgghhBCdTpL8H7jSjFJA8O0FAAAAAElFTkSuQmCC

Ekoizpen-Aukeraren Muga (EAM)

Zer da? Ekonomia batek ekoiztu ditzakeen ondasunen eta zerbitzuen gehieneko kopurua irudikatzen du, ekoizpen faktoreak eta teknologia kontuan hartuta.

23MnKDav5C9AAAAAElFTkSuQmCC

Hazkunde Ekonomikoa

Zer da? Gizarte bat bere ekoizpen maximoa handitzeko gai denean, hazkunde ekonomikoa gertatzen da. Grafikoki, EAMk eskuinerantz egiten du, eta, ondorioz, eskuraezinak ziren puntu batzuk eskuragarriak dira orain.

Nola Bultzatu Herrialde Baten Hazkunde Ekonomikoa?

Ekoizpen Faktorea Handitzea (Kantitatea)

  • Errekurtso naturalak handitzea.
  • Langile kopurua handitzea.
  • Kapital fisikoa handitzea edo hobetzea.

Produktibitatea Handitzea (Kalitatea)

  • Langileen formakuntza hobetzea.
  • Aurrerapen teknikoak lortzea.

wNu9gIP2NcRAAAAAABJRU5ErkJggg==

Entradas relacionadas: