Ekonomiaren historia eta eskolak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,62 KB

Marxismoa:

XIX. mendeko pentsalari honen lanketa teorikoa izan zen ekonomia politikoaren kritika edo marxismoaren oinarria.

Ikuspegi honetatik, kapitalismoa bi gauza dira: 1. Ekoizpen baliabideen jabetza pribatua eta 2. Kapitalisten arteko lehia.

Beraz, bi kontzeptu nagusi ditugu ekoizpen-harreman oinarrian: lanaren osaketa organikoa eta kapitalaren osaketa organikoa.

Bestalde, marxistek BGP-ri errenten ikuspegitik erreparatzen diote: hots, lortzen denetik zenbat doan langileentzat eta zenbat kapitalistentzat. Marx sozialismoaren aitzindari izateagatik da ezaguna, eta praktika iraultzailearekiko oinarri sendoak eratzen ditu.

Gainera, sakonki aztertu zuen feudalismotik kapitalismora eman zen trantsizioa. Gertatutako desjabetzearen ondorioz, jendea bizirauteko baliabiderik gabe geratu zen; eta egoera horretatik ateratzeko, landa eremutik hirira migratu zuten bertako industrian lan egitera.

Honela ba, industrializazio garai horren baitan, gizarte klase berri bat sortzen da: langileria, eta horren ondorioz, jabearen aurkako klase antagoniko bat sortuko da.

Lehen esan dugunez, kapitalisten helburua kapital pilaketa da, ekoizpen ahalmenak handitzeko enpresen jabeek bereganatutako soberakinen ondorioa. Soberakin honi plusbalia deritzogu (langileari ordaindu ez zaion dirutik ateratzen dena).

Beste ezaugarrietako bat, Marxek kapitalismoaren ostean sozialismoa ezarriko zela zioen. Ikuspegi oso lineala zen. (Feudalismoa-Kapitalismoa-Sozialismoa-Langileen iraultza).

Marxismoaren hipotesiei dagokionez, sistema kapitalista ezegonkorra da arrazoi hauengatik: merkatuak desantolakuntzarako joera du; ekoizpen baliabideen jabetzak errenta banaketa eta mozkinen norabidea mugatzen du; eta kapitalismoak krisia du bere baitan.

Logika marxistak hiru eremu ditu: 1. Ekoizpena, 2. Banaketa eta metaketa, 3. Estatuaren partaidetza.

Keynesianismoa:

Keynesek 1936. urtean proposatu zuen bere teoria, 1927ko Depresio Handiaren erantzun gisa. Ekonomiaren hazkunde, garapen edo bilakaeran dago oinarrituta, krisi garaiak abiapuntu izanik.

Merkatu patroiaz aparte, ekoizpenarekin lotutako ideiak aztertu zituen. Keynes oso aktibo egon zen interbentzio politikoei dagokienez, eta moneta guztiei urrearekiko balioa eman zien. Gainera, nazioarteko moneta bat ezartzea proposatu zuen, baina ez zen abian jarri. Bere ustez, makroekonomia aldatzen bada, mikroekonomiak ere aldatuko lirateke.

Estatuak interbentzioa egin behar luke ekonomian, egonkortze funtzioa egon behar delako. Beraz, funtzio honi eman zion garrantzia, politika fiskalaren garrantzia azpimarratuz ere. Krisi garaietan ekonomia kontrolatzeko, politika hau sortu egin zen, estatuari bideratuta.

Ekonomia klasikoa:

  • Adam Smith: Ekonomia politikoaren aita → Kapitalismoa
  • David Ricardo, Maltus, Say, Mill…
  • Karl Marx ← Kapitalismoaren kontrakoa (kritika egin zion)
  • Klasikoen ardatz nagusia: Enpresariak.
  • Helburua: Garapen ekonomikoa.
  • Kapital metaketaren oinarria
  • Autoerregulazioa

Adam Smith:

  • “Esku ikusezinak”: Autoerregulazioa
  • “Homo economicus”: Kapitalismoaren pertsona eredua da
  • Estatuak legedi bat finkatu behar du (segurtasuna): jabetza pribatua

David Ricardo:

  • “Principios de economía política y tributación”
  • Ideia liberalak nazioartera eraman zituen.
  • Errendimendu beherakorren legea: Goranzko errendimendua bakarrik puntu bateraino helduko da. Hau da, maila batetik aurrera errendimendua txikiagoa izango da, baliabide finkoak aldatzen ez diren bitartean.

Neoklasizismoa:

  • Analisi ekonomikoa ez da ez garapen ekonomikoan zentratu behar.
  • Kontsumoak kapital metaketa ordezkatuko du. “Guztiok gara erosle eta saltzaileak”.
  • Ekonomiaren ikergaia soilik merkatuko fenomenoetara mugatuko da.
  • Konpetentzia perfektua dagoela defendatzen dute, eta bakoitzak produkzio prozesuari egin dion ekarpenaren araberako diru-sarrera jasoko du.

Okindegiaren adibidea:

  1. Langilea: 10 unitate ekoitzi = 10 unitateko soldata jaso
  2. Langilea: Guztira 30 unitate.

2. langilearen utilitate marginala = 20 unitate = 20 unitateko soldata.

  • Say-ren Legea: “Eskaintza orok bere eskaria sortzen du”. Hori beteko balitz, ekoizten den guztia saldu beharko litzateke.

Keynesianismoa (kapitalismoaren aldeko beste proposamena).

  • Merkatu patroiaz aparte, ekoizpenarekin lotutako ideiak aztertu zituen.
  • Interbentzio politikoan Keynes oso aktiboa izan zen.
  • Keynes eta Whiten arteko negoziazioak: Moneta guztiei urrearekiko balioa eman zieten. Keynesek proposatu zuena nazioarteko moneta bat ezartzea izan zen.
  • “Mikroekonomiek egiten dute makroekonomia” kontzeptua aldatu zuen, kontrakoa defendatzen zuen Keynesek. “Makroekonomia aldatzen bada, mikroekonomiak aldatuko dira”.

Monetarismoa (neo-neoklasizismoa) → Iraultza neokontserbadorea.

1970eko hamarkada → Krisia → Ultraliberalek hori erabili zuten poterea berreskuratzeko. Adibidez, Chicagoko eskola.

  • Eragile pribatuek haien onurarako jarduten dute. Merkatu librearen aldekoak dira eta ideia keynesiarren eta Estatuaren esku-hartzearen aurkakoak.
  • Estatuak diru politika sustatu behar du → Baina Estatuak ez du dirua ekoiztu behar. Entitate monetario independente bat egon behar da (Banku Zentrala).

Eskola kritikoak:

  • Ekonomia ekologikoa (ekonomia iraunkorra): “Decrecimiento” → Gero eta gutxiago gastatu baina era arrazional batean banatuta (horrela gatazkak sahiestu ahal dira).
  • Ekonomia feminista: Kritika: Zaintza lanak ez dituzte kontuan hartzen + androzentrismoa (Androzentrismoa: Gizona, emakumearen aldean, subjektu eta erreferentzia nagusitzat hartzen duen pentsaera). Zaintza lanek errekonozimendua izatea defendatzen dute.
  • Ekonomia instituzionala: T. Veblen + E. Ostrom → Kudeaketa ez merkantila. “Zenbait ondasun eta zerbitzu ezin dira era efiziente batean merkatuen (epe laburrean) bidez ekoiztu edo garatu. Merkatu tresnen eta baliabideen haratago, irizpide sozialak defendatzen ditu. Merkatu mugatuak.
  • Erregulazioaren eskola: 1970eko hamarkadan krisiak gertatu ziren, eta monetarismoaren kontrako jarrerak sortu ziren. Erregulazioaren eskola → krisiaren azalpena eta ikerketa egin zuten. Helburua → kapital erregimen ezberdinen metaketa.

Merkatu perfektua:

Merkatuak prezioak libreki ezarri, eskaria eta eskaintzaren jokaeraren bidez.

Baldintzak:

  • Parte-hartzaile aunitz.
  • Produktu homogeneoak.
  • Gardentasuna.
  • Sarrera-irteera librea.
  • Akordurik ez.

Merkatu ekonomia (merkatuak):

  • Produkzio faktoreen jabetza pribatua.
  • Askatasun indibiduala.
  • Norberekeria.
  • Portaera arrazionala.

Baliabideen esleipena:

  • P (gora) P (behera) ondorioz.

Ekonomia mistoa:

Merkatu ekonomia + ekonomia planifikatua.

Merkatu inperfektua:

  • Opakotasuna: gardentasunik ez, berehala lehia.
  • Informazio perfekturik ez.
  • Parte-hartzaile eskas bi aldeetatik. Hau gertatzen denean bi merkatu mota aurkitu:
    • Monopolioa eta oligopolioa.
  • Produktu heterogeneoak.

Entradas relacionadas: