Ekonomia-Sistemak eta Ekoizpen Aukerak: Kontzeptu Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB

Ekonomia-Sistemak eta Ekoizpen Aukerak

Ekonomia-sistemak: Gizarte batek baliabide urrien bidez beharrak asetzeko eta, aldi berean, baliabideak biztanleriaren artean banatzeko formulak ezartzeko erabiltzen duen moduari deritzo.

Ekoizpen Aukerak

Ekoizpen-aukeren muga (EAM): Gizarte batek denbora-aldi jakin batean ekoitz ditzakeen ondasunen eta zerbitzuen gehienezko kantitatea, ekoizpen-baliabide eta teknologia ezagutza jakin batzuk erabilita.

EAM eta Aukera-Kostua

EAMk bi ondasunen artean aukeratzeko beharra adierazten du. Ondasun bat baino gehiago ekoiztea beste bat baino gutxiago ekoiztea da.

EAM eta Eraginkortasun Ekonomikoa

Ekoizpen-aukeren muga hiru kontzeptu garrantzitsu (baliabide eskasia, aukera-kostua eta ekoizpen potentziala) adierazten dituen ekonomia-eredu baten bidez analizatzen da.

Ekonomia-Hazkundea

Ekonomia-hazkundea: Gizarte batean, aldi jakin batean ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen balioaren eta errentaren handitzea da.

Sistema Ekonomiko Motak eta Doktrina Ekonomikoak

Doktrina ekonomikoa: Ekonomilari garrantzitsu talde baten iritzi eta ideia multzoari deritzo.

  • Liberalismoa (Adam Smith): Merkatuen funtzionamenduan oinarritzen da.
  • Marxismoa (Karl Marx): Plangintza zentralizatuan eta estatuaren sustapenean oinarritzen da.
  • Keynesianismoa (John M. Keynes)

Ekonomia-Sistema Motak

Merkatu Ekonomiako Sistema

Kontsumitzaileek eta ekoizleek ondasunak eta zerbitzuak trukatzen dituzte prezio baten truke. Merkatua "esku ikusezin" bat balira bezala bideratzen da.

Esku Ikusezinaren Funtzionamendua

Esku ikusezinaren funtzionamendua Adam Smith ekonomilariak XVIII. mendean asmatutako kontzeptua da, estatuaren esku-hartzerik gabe merkatu-ekonomiak nola funtzionatzen zuen azaltzeko.

Plangintza Zentralizatuko Ekonomia-Sistema

Ekonomia-eragile nagusia sektore publikoa da, eta haren helburu nagusia ekitatea lortzea da, ekitatea errentaren banaketa berdin moduan ulertuta. Sistema horretan, estatua, ekoizpen-baliabideen jabea izateaz gain, ekonomiaren funtzionamendu orokorraz arduratzen da, eta, horrenbestez, merkatuak ez du inolako eginkizunik baliabideen esleipenean.

Plangintza Zentralizatua Egiten duen Organoa

Baliabideen esleipena plangintza zentralizatua egiten duen organo baten esku dago. Antolaketa zenbait urtetarako plan ekonomikoen bidez egiten da.

Ekonomia Sistema Mistoa

Ekonomia mistoetan, sektore publikoak eta estatuak parte hartzen dute erabakietan, baina ez dute erabat kontrolatzen funtzionamendu ekonomikoa.

Erabakiak nagusiki familien eta enpresen bidez hartuko dira. Hala ere, estatuak esku hartuko du merkatu-ekonomiak eragiten zituen eragozpenak zuzentzeko. Hau da, merkatuaren eta estatuaren nahasketa egongo da.

Entradas relacionadas: