Ekonomia eta Politika: Datuen Ezkutaketa eta Austeritatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

Estatistikak ezkutatzea eta politikarientzako onurak

Estatistikak ezkutatzea Gobernu baten erreforma politikoak zientifikoki baloratu eta epaitzeko ezinbesteko zifrak herritarrei ezkutatzea da, datu horiek desagerraraziz, ezkutatuz edo ahaztuz. Gainera, erreforma horiek eraginkortasun-kontrol publikoak gainditzea saihesten du.

Horregatik, Espainiako hainbat alderdi politikok datu horiek suntsitu egin dituzte, beren erabakien efektu negatiboak lan-arloan edo arlo sozialean ez islatzeko. Politikariei oso ondo etortzen zaie, datu horiek ezkutatzeak kritikak eragozten baititu eta herritarrei benetako egoera ikusi eta konparatu ezinik uzten baitie. Adibidez, 2010ean desagertu zen Laneko Bizi Kalitatearen Inkesta eta 2012an Egoera Laboralaren Inkesta. Gaur egun, Rajoyren lan-berrikuntzak ebaluatu ahal dituzten daturik ez da existitzen.

Zer da onura amankomuneko ekonomia?

Balio etikoetan oinarritzen den ekonomia sortzean datza. Hau da, harreman sozialak sortzeko erabiltzen diren balioak ekonomian erabiltzea, zintzotasunetik kooperatibitateraino, balio konstituzionalak barne. Ideia da balio horiek errespetatzen dituzten enpresak saritzea eta hain etikoak ez diren enpresen balantzeak erakustea. Esaten da ekonomia mota honekin krisia saihestu ahal izan zela eta ez zela gogortasunik egongo. Gaur egun enpresa indartsu asko ikusten ditugu, arrakasta handiarekin, baina aldi berean ez dira zergak ordaintzen ari, ingurumena kaltetzen dute, baina bakarrik euren finantza-adierazgarriak begiratzen ditugunez, horregatik dira ospetsuak. Hala ere, onura amankomuneko ekonomiarekin hori ez zen pasatuko; arrakasta duten ala ez esateko, adierazgarri etikoei begiratuko genioke. Herritarrentzat bakarrik onuragarria izango litzateke, abantaila asko izango lituzke. Metodo hau indartzeko heziketaren bidez egin beharko litzateke.

Zer da ekonomiaren barne debaluazioa?

Barne debaluazioa azken krisi ekonomikoan erabilitako teknika bat da. Herrialdeko produktuen balioa jaisten da, jendeak bertakoa beste herrialdeetakoa baino lehen erosteko. Barne debaluazioak produkzio-kostuak murrizten ditu, eta errenta-banaketan desberdintasunak sortzen ditu.

Austeritate politikak eta zorraren metafora makroekonomian

Austeritate ekonomikoa krisi uneetan erabil daitekeen neurri bat da. Zertan datza? Krisi garaietan gobernuak laguntzak, inbertsioak, azpiegituretan emandako dirua eta, azken finean, diru publikoa murrizten du. Britainia Handian, adibidez, makroekonomia familia normal batekin konparatzen da: haiek zorrak badituzte, beren gastuak murrizten dituzte. Hau ezin da egoera makroekonomiko batekin konparatu; herrialde batean, krisi garaietan, gastuak murriztu ordez, suspertu eta handitu egin behar dira. Modu honetan, jendeak diru gehiago du, soldata gehiago sortzen dira eta, azken finean, ekonomia berpizten da eta eskaria handitzen da. Eskaria handitzerakoan, enpresek berriz etekinak dituzte eta ekonomia hobetuz doa.

Kanpo-ekonomiari begira, estatu-mailan ona da Estatu batek defizita izatea; horrek beste herrialde bateko superabita esan nahi baitu. Horrela, ekonomia berpizteko beharrezkoa da zor publikoa izatea, dirua mugitu dela adierazten baitu.

Entradas relacionadas: