Ekonomia Organiko Aurreratua eta Kapitalismoaren Hastapenak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,38 KB
Ekonomia Organiko Aurreratua (1500etik Aurrera)
1500. urtetik aurrera hasi zen Europaren hedakuntza, ahalmen industrialak eta teknologiak handituz eta mundu mailan indartuz. Aldaketak hiru arlo nagusitan gertatu ziren:
Nekazaritza
Herbehereak
Herbehereetan hiri-artisautza zen nagusi. Elikagaien eskaria kanpotik eta hiritik zetorren. Nekazaritza intentsiboa garatu zen:
- Abeltzaintza: Ongarri naturala lortu zen, honekin baratzearen errendimendua handitu eta aberatsagoa zen. Horretarako, abeltzaintza geldi egotea beharrezkoa zen.
- Baratzea: Ganadua elikatzeko produktuak landatu ziren.
Faktore garrantzitsuenak lurraren emankortasuna eta merkatuaren distantzia ziren.
Ingalaterra
Nekazaritza artilean eta zerealetan oinarritu zen. Jabeen politika nekazaritza kapitalistatik landlord politikara aldatu zen. Pribatizazio prozesua hasi zen:
- Lursail osoak errentamenduan jarri ziren, enclosure sistema erabiliz (3 urteko errotazio sisteman oinarrituta).
- Landlord-ek 4 urteko errotazioa finkatu zuten eta lursailen pribatizazioak kentzea lortu zuten desamortizazioaren bidez.
Gainera, lurren intentsitatea handitu zen nekazaritza eta abeltzaintzan. Azkenik, Norfolk sistema erabiltzen hasi zen, 4 urteko errotazioarekin.
Manufaktura
Ehungintza
Errentarekiko elastikotasuna oso handia zen eta kokapenaren aldaketa eman zen:
- Italia: Ehungintza garatu zen eta bertan luxuzko manufaktura kokatu zen.
- Holanda eta Britainia Handia: Oihalgintza berria sortu zen eta produktu merkeak eta arinak ekoiztu zituzten, luxuzkoen ordez.
Verlag System prozesuaren bidez gremioen monopolioa apurtu nahi zuten.
Siderurgia
XVII. mendean Suedian labe garaia sortu zen, lehen aurrerakuntza teknikoa izanik.
- Suedia: Erabiltzen zuten minerala Bizkaiko burdina baino gogorragoa zen, konposaketa ezberdina zuen eta tenperatura handiagoa behar zuen urtzeko. Ondorioz, merkatua kentzen hasi zitzaion Britainia Handiari.
- Ingalaterra: Harrikatza oso merkea zuten, baina labe garaia beranduago iritsi zen bertara.
Kontzentrazio prozesua eta merkatal kapitalismoa hasi ziren.
Merkataritza eta Kapitalismoa
Ezaugarriak
Kartografia, iparrorratza eta lema agertu ziren. Inbertsio-etekinak distantzia handiko harremanetan handitu ziren, eta horrek metal preziatuak lortzea posible egin zuen. Hau Holandan eta Ingalaterran gertatu zen, itsaso ondoan zeudelako, flota handiak zituztelako eta teknologia eta artilleria garatuak zituztelako.
Merkantilismoa
Kanpo-merkataritzaren kontrola izatea zuen helburu, nazioaren aberastasuna lortzea urre-erreserbak handituz. Tresnak:
- Koloniak: Kontrolatu egin behar ziren nazioarteko merkataritza lortzeko.
- Merkatal konpainia pribilegiatuak: Merkataritzaren kontrola bermatzen zuten.
- Muga-sariak: Inportazioetan egoten ziren, honekin estatuak sarrerak lortu nahi zituen.
- Gerra/Kontrola: Gerra toki estrategikoetan kontrola lortzeko eta monopolioa apurtzeko erabili zen.
Merkatal Kapitalismoaren Oinarriak
Kapitalismoaren garapenerako funtsezko lau oinarri ezarri ziren:
- Merkatal Antolaketa: Sozietate Anonimoak (SAk) akzioen bitartez elkartu ziren (adibidez, Burtsa Amsterdamen 1608an). SA sortzearen arrazoiak:
- Arriskua banandu eta inbertsioa bereiztu.
- Kapital iraunkorra beharrezkoa negozioen munduan egoteko.
- Konpainia bakoitzak irabazia eta kapitala banatzen zituen.
- Finantza Tresnak: Erdi Aroan kanbio-letra sortu zen, eta Aro Modernoan likidezia lortzeko deskontu-eragiketak kanbio-letrari gehitu zitzaizkion.
- Banku Sistema: Eragiketa garrantzitsuenak transferentziak eta deskontuak ziren. 1956an Suedian kreditu pribatuak sortu ziren. Estatuen finantzazioa kreditua emanez eta interesak zor publikoaren bidez ordainduz lortzen da.
- Aseguru Sistema: Ingalaterran, 1680an lehen asegurua sortu zen, suteari aurre egiteko; 1710ean lehen SA eta 1730ean lehen itsas asegurua SA itxurarekin sortu ziren.