Ekonomia Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB
Dirua eta Bankuak
- Dirua
- Oro har onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa- eta kobrantza-bitartekoa da.
- Diru fiduziarioa
- Pertsonok harengan dugun konfiantzan oinarritzen den dirua, oro har denek onartutako truke-bitartekotzat erabiltzeko.
- Interesa
- Maileguan hartutako kapitalaren erabileraren truke egiten den ordainketa da.
- Diru-eskaintza
- Ekonomia jakin batean zirkulazioan dagoen diru kopurua da.
- Diru-agregatua
- Zenbait diru mota biltzen dituen magnitude ekonomikoa da.
- Banku-jarduera
- Aurreztaileen dirua jasotzea, finantzaketa behar duten ekonomia-eragileei maileguan emateko.
- Erreserba zatikatua
- Jasotako gordailu guztietatik bankuak gordetzen duen diruaren ehunekoa, bezeroek dirua atera nahi dutenean erantzun ahal izateko.
- Legezko kutxa-koefizientea
- Banku zentralaren aginduz banku-sistemako erakundeek gordetzen duten legezko diruaren ehunekoa, dela bezeroek dirua atera nahi dutenerako baliabideak izan ditzaten, dela interes orokorreko arrazoiengatik.
- Banku-diruaren biderketa
- Bankuan hasitako gordailu baten ondoren banku-sistemaren barnean diru-eskaintzak izaten duen areagotzeari deritzo.
- Moneta-politika
- Europako Banku Zentralak hartutako neurrien multzoa da, moneta-gaietako agintariek finkatutako helburuak lortzeko; horretarako, zirkulazioan dagoen diru kantitatea areagotzen edo murrizten dute, eta interes-tasak aldatzen dituzte.
Nazioarteko Merkataritza
- Aduana-lurraldea
- Salgaien zirkulazio askeko eremu geografiko bat da, eta ez du nahitaez bat etorri behar herrialde jakin baten muga politikoekin.
- Abantaila konparatiboaren teoria
- Teoria honen arabera, nazioarteko merkatuan ahalik eta modurik efizienteenean truka ditzaketen ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean espezializatzen saiatzen dira herrialdeak.
- Protekzionismoa
- Herrialde batean atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoari deritzo, bertako industria babesteko helburuarekin.
- Elkartrukeko erlazioa
- Herrialde batek merkataritza-harremanak dituen beste herrialdeekiko duen posizio erlatiboa da. Erlazio hori nola aldatzen den zehazteko, inportaturiko produktuen prezioaren aldaketa eta esportaturiko produktuen prezioaren aldaketa alderatzen dira.
- Eskari Agregatua (DA)
Formula: DA = C + I + G + (X – M)
Non (X – M) esportazio garbiak edo kanpo-saldoa diren.
- Bi kontu-saileko teknika
- Transakzio guztiak bi aldiz idazten datzan sistema bat da: batetik, jasotako edo emandako salgaiaren balioa idazten da, eta bestetik, emandako edo jasotako dirua.
- Ordainketa-balantza
- Kontabilitate-dokumentu bat da, herrialde baten eta munduko gainerako herrialdeen artean aldi jakin batean izandako ekonomia-transakzioak erregistratzen dituena.
- Moneta-sistemak
- Truke-tasak ezartzeko sistemak dira; hau da, dibisen kotizazioa edo prezioa ezartzeko sistemak.