Ekonomia eta Lan Merkatuko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB
Errentaren Banaketa
Eremu geografiko batean populazioan errenta nola banatzen den adierazteko egiten den deskribapena da. Emaitzaren arabera, eremu geografiko horretako populazioaren egoera ekonomikoa nolakoa den azaltzen da.
Populazio Ez-Aktiboa (Pasiboa)
Populazio osoaren zati bat da, lanerako adina izan arren, lan egin nahi ez duten pertsonak dira; kontsumitu soilik egiten dute. Ikasleek, etxeko andreek, erretiratuek, lanerako ezgaituek eta baliaezintasunen bat duten pertsonek osatzen dute.
Landuna
Populazio aktiboaren zati bat da, lanerako adina izan eta lan egin nahi duten pertsonak dira, eta lanean ari direnak. Bere kontura edo besteen kontura izan daiteke.
Langabezia
Lanik gabeko egoera da, pertsona batek lana bilatu eta aurkitzen ez duenean sortutakoa.
Langabezia Ziklikoa
Ekimen pribatuaren gorabeherek sortutako atzeraldi nahiz hedaldien araberako langabezia da, egoera ekonomikoaren arabera sortzen dena eta handitu edo txikitzen dena.
Egiturazko Langabezia
Lurralde bateko egituraren ondorioz sortutako langabezia da, hau da, lurralde bateko antolaketa ekonomikoaren ondorioz beti berdintsu mantenduko den langabezia, denontzako lanik ez baitago.
Okupazio Tasa
Landunen eta biztanleria aktibo osoaren arteko erlazioa da, lan egin nahi duten pertsonetatik lana egiten dutenen ehunekoa adierazten du. Formula: OT = (Biztanleria Landuna / Biztanleria Aktiboa) * 100
Negoziazio Kolektiboa
Enpresaburuen eta langileen ordezkarien artean akordio batera heltzeko prozesua da, enpresaren edo honen jardueretako baten lan baldintza orokorrak adostea helburu duena.
Lana (Lan Merkatua)
Lan indarrean, lan gaitasunean oinarritzen den merkatua da.
Eskaria: Lan indarra behar duten enpresak. Faktore hauek kontuan hartuko dituzte:
- Soldata maila: Soldata gora egiten badu, langile gutxiago kontratatzeko prest.
- Etorkizuna: Ona izanez gero, lan indarra gehiago behar izango da. Ona ez bada, kontrakoa.
- Ekoizten den gai edo zerbitzuen prezioa: Produktuaren truke eska dezakeen prezioa geroz eta handiago bada, langile gehiago kontratatu nahi du.
- Langileen produktibitatea: Langileen kualifikazioen, prestakuntzen eta eskarmentuen araberakoa da.
Eskaintza: Lan indarra duten pertsonek.
- Soldata geroz eta handiagoa, jende gehiago lan indarra eskaintzeko prest egongo da. Soldata geroz eta txikiago, alderantziz.
- Geroz eta populazio gehiago, lan egiteko baldintzak betetzen dituzten pertsona gehiago egongo dira.
- Beharra: Lan indarra dutenek diru beharra geroz eta handiago izanik, eskaintza handiago izango da.
Merkatu honetan prezioa duen berezko izena soldata da.