Ekonomia Kritikoak: Korronte Nagusiak eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,18 KB
1. Gaia: Ekonomia Kritikoak
Ekonomia konbentzionalaren kritika egin izana dute amankomunean: ekonomia ortodoxoari aurre egiteko jaio dira.
Bere garapenean, ekarpen propioak egin dituzte, ekonomia (neo-)klasikoak erantzuna ematen ez dieten arazoak ulertzeko.
Hauek dira korronte nagusiak (Molero, 2016):
- Ekonomia Ekologikoa
- Ekonomia Feminista
- Ekonomia Instituzionala
- Ekonomia Marxista
- Erregulazioaren Eskola
- Ekonomia Postkeynesiarra
- Garapenaren Ekonomia
Ekonomia Ekologikoa
Autoreak: H. Daly, R.U. Ayres, J.M. Naredo (Madril), J. Martínez Alíer (Bartzelona), R. Bermejo (Durango).
- N. Georgescu-Roegen (1906-1994): E.E.-aren aitatzat hartuta dago. The Entropy Law and the Economic Process (1971). Termodinamikaren legeek muga ezartzen dizkiote sistema ekonomikoaren hedapen fisikoari. Benetan iraunkorra den ekonomiaren oinarrian: Bioekonomia.
- Meadows txostena (1972): “The Limits to Growth”. Gizadiarentzako aurreikuspen katastrofikoak planteatzen ditu txosten honek. Herrialde aberatsentzako “zero hazkundea” edo “egoera estazionarioa” proposatzen du.
Gizarte industrialaren krisi ekologikoari aurrean alternatibak:
- Egoera estazionarioaren ekonomia (Daly)
- Deshazkundea (Latouche)
Ekonomia Feminista
- Autoreak: Antonela Picchio, Cristina Carrasco Bengoa, Amaia Pérez Orozco.
- Zaintza lanen balioan jartzea:
- Orokorrean merkatutik kanpo garatzen diren jarduera ikusezinak (ez monetizatuak), birsortze edo ugalketa prozesuentzako ezinbestekoak. Izeberg- eta “gizon perretxiko”-aren metaforak (Pérez Orozco).
- Etxe esparru eta ondasunen mantentzea, hezkuntza, formakuntza, arreman sozialak, familia/komunitateen barruko elkartasuna.
Ildo analitikoa:
Ildo analitikoa eraldatzen du, kapitalaren metaketa prozesuetatik bizitzaren iraunkortasunaren ikuspegira. Ohiko kapital-lana gatazka (ekonomia marxista) gainditzen du, kapitala-bizitza gatazka orokorragoaren baitan kokatuz.
Ekonomia Instituzionala
- Autoreak: T. Veblen (1857–1929), E. Ostrom (1933-2012).
- Ekonomia neoklasikoari eta erakunde sozialeekiko egindako abstrakzioari kritika.
- Erakunde sozialen garrantzia: gizakien jarrerak arau instituzionalen menpekoak dira, eta, ondorioz, gure jokabide teorikoak ezin dira indibidualak izan.
- E. Ostrom -en ekarpenak (1933-2012): Governing the Commons (1990). 2009an Nobel sariduna jasotzen duen lehenengo emakumea. Ondasun komunalen kudeaketa kolektiboen ikerketa.
- Erakundeen teorikoek konponbide optimo eta sinple batetik gobernantza adaptatibo eta multi-mahiletako bidea egin behar dute, baliabide naturalen sistemen aldaketei erantzun ahal izateko.
Ekonomia Marxista
- XIX. mendeko pentsalari honen lanketa teorikoa izan zen ekonomia politikoaren kritika edo marxismoaren oinarria. Rosa Luxemburgo, Vladimir Lenin, Antonio Gramsci, Mao Tse Tung, Ernest Mandel eta hainbeste pentsalari eta ekintzaile iraultzaileek jarraitu dute teoria honen garapen historiko-praktikoa.
- Ekonomikoari izaera historikoa eta arlo soziala goraipatzen zaio. Ekonomilari klasikoek izaera historiko hau ukatuta, kapitalismoa eta langileen zapalkuntza naturaltzat hartzen zuten.
- Kapitalaren pilaketa da ekonomia kapitalisten helburua, hau da, ekoizpen ahalmenak handitzeko enpresen jabeek bereganatutako soberakinen ondorioa. Ekoizpen eredu kapitalistan, soberakin hau (plusbalia) ez ordaindutako lanetik ateratzen da (lan alienatua), langileen indarra horretarako merkantilizatzen eta bideratzen.
- Gizarteak bere kideen arremanak antolatu behar ditu, klase sozialen bidez, egitura ekonomiko dialektiko bat osatuz.
- Ekoizpen baliabideen jabetza pribatua da arreman ekonomiko kapitalisten abiapuntua, burgesiaren esku utzita eta langile klasearen desjabetzea dela medio. Langile desjabetuek bere lan indarra eskeintzen dute, dirusarrera baten truke, bizi iraun ahal izateko.
- Kapitalisteen arteko lehia da etekina burutzeko bigarren urratsa, kapitalaren kontzentrazioa eta jabeen proletarizazioa sortuz.
- Ekoizpen-indarrak eta ekoizpen-arremanak dira gizarte baten egitura ekonomikoaren oinarria (infraegitura). Hemendik abiatuta arlo erlijioso, politiko, ideologiko, kultural, juridiko eta instituzionalak sortzen dira (superestruktura). Bizi-baliabideen ekoizpen sozialean, gizarteek arreman zehatzak eratzen dituzte, ez daudenak norberaren borondatearen menpe.
- Pilaketarako mugak, kapitalismoaren krisi gero eta sistematikoagoak direnak, kapitalismoaren oinarrien artean kokatu behar dira, ezinbestekoak direlako hauek sistema honetan.
- Sozialismoa (Erri langile antolatu eta batuen alternatiba teorikoa eta proposamen politikoa):
- Elkarlan ez-hierarkiko batean oinarritutako ekoizpen arremanak.
- Ekoizpen baliabideen jabetza kolektiboa.
- Guztion beharrak asetuko dituen ekoizpen eta pilaketa planifikatuaren bideragarritasun sozialak.
- Era demokratiko eta zuzenean erabakitako ekoizpen eta banaketa eredua.
Erregulazioaren Eskola
Autoreak: Michel Anglietta, Robert Boyer, Alain Lipietz (Paris), Gerard de Bernis eta Christian Palloix (Grenoble).
- 70eko hamarkada erdialdean sortu, hasieran orduko krisi kapitalistaren ezaugarriak azaltzeko asmoz.
- Krisia sortu egingo da, batetik, amaitzear dagoen eta bestetik sortzen ari den erregulazio moduen arteko gatazkaren ondorio gisa.
- Erregulazio modu bakoitzak ekoizpen eredu batean oinarrituta dago, kapital erregimen ezberdinen metaketa helburu.
Instituzionalismoa, Marxismoa eta keynesiar makroekonomiaren arteko sintesi original gisa, instituzioen papera azpimarratuz:
- Instituzioak behar-beharrezkoak dira aldagai ekonomikoek nola jokatzen duten papera azaltzeko.
- Sistema kapitalistaren testuinguruan hazkunde eta krisi garaien jarraipena egitura instituzionalaren existentziak ala existentzia ezak azaltzen du.
Ekonomia Postkeynesiarra
- Autoreak: J.M. Keynes (1883-1946), M. Kalecki (1899-1970).
- Osagai nagusiak:
- Ekonomia nazionalen azterketari mugatuta.
- “Say-n legea zalantzan jartzen du”. Eskari Agregatuaren kontzeptua aldarrikatzen du.
- Soldaten jokabide bikoitza: ekoizpen kostu oso garrantzitsua izateaz gain, eskari agregatuaren determinante nagusienetarikoa (Keynesen G aldagaiatik harago).
Ekonomia neoklasikoari kritika post-keynesiarrak:
- Epistemologia “errealista”, ontologia “globalista” eta arrazionaltasun “bideragarria”.
- Ekoizpena eta hazkundea bezalako aldagaiei arreta handiagoa emoten diote, errenta banaketaren garrantzia, Estatuaren parteartzea eta diru politika egoki baten beharra azpimarratzen.
- Garai historikoan eta testuinguru ezegonkorrean egindako analisi dinamikoa.
Garapenaren Ekonomia
- Lanaren Nazioarteko Banatzearen Kritika.
- Ikasketa gaiak: azpi-garapenaren zergaitiak ikertzea eta egoera horretatik irtetzeko estrategia.
- 40. eta 50. eko hamarkadak: Lehenengo kontzeptuak
- “Atzerapen historikoa” (Baran, 1957); trukearen erlazio realen jaitsiera (Prebisch, 1949); pobreziaren zirkulu biziosoa (Nurkse, 1953).
- 60. eta 70. eko hamarkadak: Bi ildo nagusiak
- Estrukturalismoa (CEPAL, Latinoamerika) eta Menpekotasunaren eskola (Amin, Egipto).
- 80. eta 90. eko hamarkadak: Berrarmatze neoliberala
- MB eta NDF: Doikuntza Estrulturaleko politikak.
- “Washington-eko kontsentsua” (Williamson, 1989): desregulazio, liberalizazio, pribatizazio eta kanpo irekitze politiken bultzada.
- 2000. etik aurrera:
- Tokiko garapena, Giza garapena, Garapen iraunkorra.
- Kritika post-desarrollista.