Ekonomia eta Industriako Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB
Lehengaia
Naturako elementuak dira zuzenean kontsumitzeko, produktuak sortzeko eta energia beharrak asetzeko erabiltzen ditugunak.
Energia Iturria
Eraldaketa-prozesu baten ondoren industria-prozesuak eta garraioak behar duten indarra ematen duen eta gure eguneroko behar ugari asetzen dituen natura-baliabidea.
Baliabide Berriztagarriak
Ez dira agortzen, edo denbora laburra behar da kontsumitu ondoren berriztatzeko. Adibidez, ura.
Baliabide Berriztaezinak
Oso kantitate mugatuan daude naturan, edo haien sortze-prozesua motelagoa da kontsumoa baino. Adibidez, petrolioa.
Energia Iturri Konbentzionalak
Energia lortzeko modu tradizionalei energia-iturri konbentzional esaten zaie. Adibidez, petrolioa, gas naturala eta elektrizitatea.
Energia Alternatiboak
Energia berriztagarriak dira, eta gutxiago kutsatzen dute energia konbentzionalek baino.
Industria Jarduera
Lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten prozesu eta teknika guztiak dira.
Lanaren Banaketa (Kateko Lana)
Produktu osoa egin ordez, langileak ekoizpen-kateko lan jakin eta zehatz bat soilik egiten hasi ziren, hau da, lanaren banaketa gertatu zen.
Industria Iraultza
Baserri-jardueretan oinarritutako ekonomia tradizionaletik industrian eta makinetan oinarritutako ekonomiara aldatzea eragin zuen.
Goi Teknologiako Industria
Mikroelektronikaren, informatikaren, telekomunikazioaren, bioteknologiaren eta material berrien arloetan jarduten dira.
Bioteknologia
Zelula biziak erabiltzen dituen teknologia, produktu berriak lortzeko edo jada dauden produktuen ezaugarriak hobetzeko. Elikaduran eta farmakologian erabiltzen da.
Logistika
Enpresa baten produktuen banaketa antolatzeko baliabideen eta metodoen multzoa.
Marketina
Produktu baten eskaria areagotzeko erabiltzen diren printzipioen eta jardunbideen multzoa.
Mundu Merkatua
Enpresa askoren ekoizpena mundu-merkaturako da. Merkatu handi hori hornitzeko gai izateko eta produktuak enpresa lehiakideek baino merkeago saltzeko.
Multinazionala
Enpresa handi horietako asko multinazionalak dira. Herrialde askotan jarduten dute.
I+G (Ikerketa eta Garapena)
Ikerketa eta garapen prozesuetan inbertitzea ezinbestekoa da enpresa gehiagorentzat gaur egun.
Industriaren Tertziarizazioa
Gaur egungo industria oso lotuta dago 3. sektorearekin. Hori dela eta, industriaren tertziarizazioa gertatzen ari dela esaten da. Enpresek baliabide asko erabiltzen dituzte publizitaterako, ikerketarako, logistikarako…
Industrialdea
Fabriken eta biltegien instalazioetako eremuak izaten dira. Industrialdeak hirietatik kanpo kokatzen dira, komunikazio oneko eremuetan.