Ekonomia Globala eta Ingurumen Erronkak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 12,5 KB
Ekonomia Globalizatua
Ekonomiaren globalizazioaren ezaugarriak
Hona hemen ekonomiaren globalizazioaren ezaugarriak:
- Nazioarteko merkataritza izugarri hazi da.
- Ekoizpena beste modu batera antolatzen da (estatuen mugak ezabatu egin dira).
- Nazioarteko finantza-fluxuak gero eta biziagoak dira.
- Gero eta ugariagoak dira merkataritzari buruzko itunak herrialdeen artean.
Munduko ekonomia-erakunde nagusiak eta haien helburuak
Munduko ekonomia-erakunde nagusiak hauek dira:
- Munduko Bankua (MB): Helburu nagusia pobrezia murriztea da. Horretarako, maileguak eta laguntza ematen dizkie herrialde behartsuei, ekonomiaren hazkundea eta garapena sustatzeko.
- Nazioarteko Diru Funtsa (NDF): Finantza-aholkuak ematen dizkie gobernuei, eta maileguak eman ahal dizkie herrialde kideei.
- Munduko Merkataritza Erakundea (MME): Helburua nazioarteko merkataritzaren arauak ezartzea da, eta kideen arteko merkataritza-desadostasunak konpontzea.
G7 eta G8 taldeak
G7a, edo Zazpi Herrialde Industrializatuen Taldea, Amerikako Estatu Batuek, Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak, Japoniak, Italiak eta Kanadak osatzen dute.
1997. urtean, Errusia batu eta G8 bihurtu zen. G8a urtero biltzen da munduko ekonomia-egoerari buruz eztabaidatzeko, eta krisi-egoerarik izanez gero, guztien artean zer ekintza egin behar dituzten erabakitzeko.
Herrialde garatuenen ekonomia-hazkundea
Ez; egun, Asiako ekialdeko eta hego-ekialdeko zenbait herrialdek dute ekonomia-hazkunde handiena, mendebaldeko herrialde garatuenek baino askoz handiagoa. Herrialde horien artean, Txina eta India dira nabarmenenak.
Finantza-, industria- eta teknologia-mendekotasuna
Teknologia-mendekotasuna dagoela esaten da herrialde batek berezko teknologiarik ez duenean eta inportatu behar duenean. Herrialde pobreenek ez dute berezko teknologiarik eta, kasu askotan, ez dute herrialde aberatsetatik datorren teknologia bereganatzeko ahalmenik.
Finantza-mendekotasuna gertatzen da estatu bat nazioarteko erakundeek, finantza-erakunde pribatuek eta beste estatu batzuek ematen dizkioten maileguen mende dagoenean, ekonomia-baliabide urriak dituelako.
Industria-mendekotasuna izaten da herrialde batek teknologia- eta finantza-mendekotasuna duela-eta, modu lehiakorrean ekoitzi ezin duenean eta behar dituen manufakturak inportatu behar dituenean (herrialde azpigaratu gehienak daude egoera horretan).
Garapenaren eta Azpigarapenaren Ezaugarriak
Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desberdintasunak
IPARRALDEA | HEGOALDEA | |
Errenta | Per capita errenta altua da, urtean 10.000 dolarretik gorakoa, batez beste. | Per capita errenta baxua da; eskuarki ez da urteko 2.000 dolarretara iristen. |
Kontsumoa | Handia; horren eraginez ekonomia hazi egiten da. | Txikia. |
Industria | Indartsua eta teknologikoki aurreratua. | Gutxi garatua. |
Zerbitzuak | Azpiegitura onak dira, eta kalitate oneko zerbitzu ugari daude herritarrentzat. | Azpiegitura urriak dira; eta zerbitzuak eskasak, kalitate txarrekoak, eta biztanle gehienentzat, gainera, eskuraezinak. |
Teknologia | Oso garatua. | Herrialde garatuetatik lortua. |
Hezkuntza | Biztanleen hezkuntza-maila oso altua da. | Biztanleen hezkuntza-maila apala da. |
Azpigarapenaren arrazoiak
AZPIGARAPENAREN ARRAZOIAK | |
Kanpoko arrazoi nagusiak | Barneko arrazoi nagusiak |
|
|
Ingurumen Arazoak eta Konponbideak
Ingurumen arazo nagusiak
- Atmosferaren kutsadura.
- Uren kutsadura.
- Baso-soiltzea.
- Bioaniztasuna galtzea.
- Basamortutzea.
- Lurzoruaren higadura.
Ingurumen-hondamendia murrizteko politikak
Hiru politika mota hasi dira jartzen abian estatuak, ingurumenaren hondamendia murrizteko:
- Balio ekologiko handia duten eremuak babestea; eremu horietan, debekatu egin dira giza jarduera asko.
- Aurrea hartzea, eta horretarako, natura-inguruneari erasorik handiena egiten dioten jardueren ingurumen-eragina ebaluatzea.
- Hondatutako eremuak leheneratzea eta hobetzea.
Nazioarteko politikaren beharra ingurumena salbatzeko
Ingurumen-arazoak arazo globalak direlako esaten da behar-beharrezkoak direla nazioarteko politikak; hau da, estatuen mugak gainditzen dituztela, eta guztioi eragiten digutelako.
Atmosferaren kutsadura mugatzeko neurriak
Neurrietako bat Montrealgo Protokoloa izan da; protokolo horretan, ia munduko herrialde guztiek hartu zuten konpromisoa ozono-geruzari kalte egiten dioten gas suntsigarri gutxiago isurtzeko. Oraindik ere isurpen guztiak geldiaraztea lortu ez den arren, murrizketa horri esker, ixten ari da Antartikako ozono-zuloa eta 2050. urtean zulorik ez dela egongo uste da.
Beste neurri bat Kyotoko Protokoloa izan da; protokolo hori hainbat herrialdek sinatu dute, eta berotegi-efektua eragiten duten gasen isurpena mugatzeko konpromisoa hartu dute sinatzaileek.
Uren kutsadura: arrazoiak, ondorioak eta neurriak
UREN KUTSADURA | ||
ARRAZOIAK | ONDORIOAK | NEURRIAK |
|
|
|
Baso-soiltzea eragin dezaketen ekonomia-jarduerak
- Baso-zura ustiatzea.
- Lantzeko lurrak zabaltzea.
- Abereentzat bazkalekuak sortzea.
- Lurpeko mineralak ustiatzea (urrea, petrolioa, etab.).
- Basoak zeharkatzen dituzten errepideak eta trenbideak egitea.
- Baso-zoruan etxebizitzak edo hiri-azpiegiturak eraikitzea, etab.
Baso-soiltzeak gehien kaltetzen dituen basoak
Tropiko arteko eremuetan garatzen diren euri-oihanetan, haietan baitago munduko bioaniztasun handiena (landare eta animalia espezieen erdiak baino gehiago euri-oihanetan daude).
Lurzoruaren arazo nagusiak
- Higadura.
- Mantenugaien galera.
- Kutsadura.
Lurzoruaren arazoak areagotzen dituzten giza jarduerak eta zergatia
- Landareak kentzea.
- Gehiegizko artzaintza.
- Lur-sail batean landare bera behin eta berriro lantzea, ongarririk erabili gabe.
- Industriak, etab.
Landareak eta zuhaitzak desagertzen direnean, lurzorua errazago higatzen da euriaren, aziendaren, eguzki-erradiazioaren eta abarren eraginez. Nekazaritza intentsiboak ez dio uzten lurzoruari modu naturalean leheneratzen; industriek sortzen dituzten hondakinek lurzorua kutsa dezakete, etab.
Lurzoruaren degradazioa geldiarazteko neurriak
Giza jarduerak:
- Soildutako eremuak basoberritzea.
- Ongarri ekologikoak erabiltzea.
- Kutsadura murriztea.
- Txandakako laborantza egitea.
- Pobreziaren aurka borrokatzea.