Ekonomia eta Finantza: Oinarrizko Kontzeptuen Gida
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,46 KB
Abantaila Absolutua eta Merkataritza Neurriak
Abantaila Absolutuaren Teoria
Smithek zioen herrialdeek espezializatu behar zutela merkeago ekoizteko gai ziren produktuetan. Herri batek ondasun bat besteak baino merkeago ekoizten duenean, abantaila absolutua duela esaten da.
Esportazioa Bultzatzeko Neurriak
Herrialdeek euren produktuen esportazioa bultzatzeko hiru neurri mota nagusi dituzte:
- Arantzelak: Inportatzen diren produktuei ezarritako zergak dira, helburu nagusia salmenta-prezioa handitzea da.
- Hesi administratiboak: Administrazioek ezarritako arauak dira. Helburua bertako produktuak babestea da. Adibidez: Txinako zapatilak, zaldi-haragia.
- Kuotak: Inportazioen murrizketa kuantitatiboa da. Gobernuek gehienezko kopuru batzuk ezartzen dituzte produktu zehatzetan. Adibidez: KIA.
Ekonomia eta Finantza Publikoak
Zor Publikoa
Zor Publikoa estatu batek partikular eta beste estatuekiko duen zorren multzoa da. Zor publikoaren jaulkipena epe laburreko letren, epe ertaineko bonuen eta epe luzeko obligazioen bidez egin ohi da.
Ekonomia: Definizioa eta Adarrak
Ekonomiak agente ekonomikoek dauden baliabide urriei ematen dieten erabilera aztertzen du. Bi atal nagusi ditu:
- Mikroekonomia: Familia eta enpresen jokabidea aztertzen du.
- Makroekonomia: Estatuaren jokabidea aztertzen du. Hau da, estatu bateko adierazle ekonomikoak aztertzen ditu.
Adierazle Ekonomiko Nagusiak
- Inflazioa: Prezioen igoera orokorra eta diruaren eros-ahalmenaren jaitsiera neurtzen ditu.
- Nazio Produktua: Hazkundea edo atzeraldia ematen den aztertzen du.
- Defizit Publikoa: Estatuaren diru-sarrera eta gastuen arteko aldea neurtzen du.
- Langabezia: Lan-merkatuan eman daitekeen desoreka neurtzen du.
Nazioarteko Ekonomia eta Produktu Kontzeptuak
Dumping Soziala
Dumping Soziala lan-esku merkea erabiliz produktuak bere ekoizpen-kostutik behera saltzeari deritzo.
Ordainketa Balantza
Ordainketa Balantzak herri batek besteekin dituen moneta-fluxuen gorabeherak islatzen ditu. Bi osagai nagusi ditu:
- Kontu korrontearen balantzan: Ekonomiak bere jarduera arruntean dakartzan mugimendu guztiak islatzen dira: errentak, turismoa, mozkinak, etab.
- Kapital-balantzan: Kapital-eraketa edo inbertsioarekin erlazionatutako diru-mugimenduak azaltzen dira.
Barne Produktua eta Nazio Produktua
Nazio hitzak, herrialdean nahiz atzerrian dauden ekoizpen-faktoreek lortutako ekoizpenaren balioa adierazten du. Barne hitzak, aldiz, herrialde batek egiten duen ekoizpen-jarduerari deritzo, erabilitako ekoizpen-baliabideen jabeak nongoak diren kontuan hartu gabe. Beraz, Barne Produktua herrialde baten mugen barnean, urtebetean ekoiztutakoaren guztizko balioa da.
Inbertsioak eta Burtsa
Errenta Finko eta Aldagarria
Bi inbertsio mota nagusi egin daitezke: errenta finkoa eta errenta aldagarria.
- Errenta finkoko tituluek interes finkoa eskaintzen diete euren jabeei. Etekina txikiagoa da, baina dirurik galtzeko arrisku gutxiago da. Tituluak hauek dira: obligazioak, bonoak, etab.
- Errenta aldagarriko tituluek etekin handiagoak eskaintzen dizkiete haien jabeei, baina galerak handiagoak izan daitezke.
Eskaintza eta Eskariaren Legea
Eskaintza eta eskariaren legeak ezartzen du prezioa. Erosi nahi direnak baino titulu gehiago saldu nahi badira, akzioen prezioak behera egingo du; eta saldu nahi direnak baino titulu gehiago erosi nahi izanez gero, akzioen prezioak gora egingo du.
Burtsako Indizeak
Burtsa bakoitzak indize batzuk ditu. Indize ezberdinak, besteak beste: Dow Jones (AEB), Nikkei (Japonia), FTSE100 (EB) eta Ibex 35 (Espainia).
Burtsa: Definizioa eta Funtzioa
Burtsa balioak salerosten direneko erakundea da. Bertan, akzioak, obligazioak eta bestelako tituluak salerosten dituzten broker izenekoek bitartekari lana egiten dute enpresa eta inbertitzaileen artean.