Ekonomia Ereduak: Ziklo Konbentzionaletik Donut Ekonomiaraino
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,71 KB
Ekonomia Ereduak: Ikuspegi Konbentzionala eta Integratua
Ekonomiaren Ziklo Konbentzionala
Diagrama sinple eta itxia da, eta ekonomiaren ikuspegi tradizionala edo klasikoa erakusten du. Bi eragile nagusi ageri dira:
- Familiak: Lana eta kapitala eskaintzen dituzte, eta enpresetatik soldata eta onurak jasotzen dituzte. Horretaz gain, ondasunak eta zerbitzuak erosten dituzte.
- Enpresak: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzte. Familiek kontsumitzaile gisa jarduten dute, kontsumo-gastuaren bidez ordainduz. Bestalde, soldatak eta onurak ematen dizkiete familiei.
Hau da fluxu zirkular ekonomikoa: ondasun eta diruaren joan-etorria bi eragile hauen artean.
Ekonomia Txertatua
Diagrama konplexu eta zirkularra da, hainbat geruzaz osatuta dago, eta ekonomia sistemaren ikuspegi integratuagoa erakusten du:
- Biosfera (kanpoko zirkulua): Naturaren muga fisikoak ordezkatzen ditu. Ekonomia eta gizartea biosferaren baitan daude eta haren mende daude.
- Gizartea (erdiko zirkulua): Ekonomia gizartean txertatuta dago, hau da, jarduera ekonomiko guztiak gizartearen balio, arau eta beharretara egokituta daude.
- Ekonomia (barneko zirkulua): Ondasun eta zerbitzuen ekoizpena, banaketa eta kontsumoa barne hartzen ditu. Estatuak eta merkatuak osatzen dute.
Irudi honek garapen iraunkorraren ideia azpimarratzen du: ekonomia ezin da ulertu ingurumenaren eta gizartearen testuingururik gabe. Horregatik esaten da ekonomia txertatua dela.
Donut Ekonomia
Donut Ekonomiaren Oinarriak
Donut Ekonomiak hiru maila hauek kontuan hartzea eskatzen du:
- Biosfera: Naturaren mugak.
- Gizartea: Gizabanakoen beharrak.
- Ekonomia: Ondasun eta zerbitzuen ekoizpena, hornikuntza eta finantzaketa.
Enpresa guztien helburu nagusia errentagarritasun maximoa lortzea da, baina beste balio batzuk ere barneratu behar dira oinarrizko beharrak asetzeko eta ingurumena babesteko. Horretarako, beharrezkoa da estatuaren esku-hartzea eta jabetzaren kolektibizazioa, enpresek bere kabuz ideia horiek inplementatzea ezinezkoa baita, haien errentagarritasunarentzat mehatxu direlako.
Gaur egun, trantsizio moduko bat egiten ari gara ekonomia ulertzeko modu lineal batetik (ekonomia-hazkundea-garapena-ongizatea) Donut formakora pasatzeko.
Oreka eta Aldaketa
Donut Ekonomiak oreka bat ahalbidetzen digu. Toki bakoitzeko oreka ekonomikoa, Donut Ekonomian, barrutik balioek (ongizatea ulertzen den balioek) eta kanpotik baliabideek mugatuko dute. Donut Ekonomiak ekonomia ulertzeko beste modu bat erakusten du, ekonomia zirkularraren ideia barneratuz.
Batzuei sinetsgaitza egiten zaie Donutaren ideia guztiak barneratuta errentagarritasuna handitu daitekeenik, hazkundea bakarrik ikusten dutelako mozkinak igotzeko bide gisa. Honek balio eta kultura aldaketa bat suposatzen du, hau da, botere aldaketa, oreka aldaketa, eta abar.
Garapen Iraunkorraren Helburuak eta Estrategia
Nazio Batuek garapen iraunkorraren aldeko apustua egiteko 17 helburu planteatu dituzte, desiratutako edo definitutako ongizatea lortzeko. Plan hauek gauzatzeko, helburuak eta baliabideak konbinatu behar dira, horrela estrategia bat abiaraziz. Estrategiak esango digu nola lortu planteatutakoa.
Edozein proiektu aurrera eraman ahal izateko, beharrezkoa da zer lortu nahi dugun, zergatik eta nola (adierazle kuantifikatuekin) zehaztea. Horrez gain, enpresa batean edozein estrategia lortzeko, helburuak, baliabideak, arduraduna eta epea finkatzea ezinbestekoa da.