Ekonomia eta Enpresa Kontzeptu Garrantzitsuenak

Enviado por Sandra y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB

Ekoizpenaren eta Enpresaren Oinarrizko Kontzeptuak

Enpresa eta Ikuspegi Ekonomikoak

  • Enpresa: Natura-baliabideen, lanaren eta kapitalaren elkarketa da, gizarteak eskatzen dituen ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta jendearen eskura jartzeko, horren truke etekin bat lortuz.
  • Ikuspegi Ekonomikoa: Ekoizpen-prozesuaren helburua familien beharrak asetzea da, enpresek erabilitako ekoizpen-faktoreen bidez lortutako produktuen bitartez.
  • Ikuspegi Funtzional-utilitarioa: Ekoizpena objektuei balioa gehitzen dien prozesu bat da, prozesu horren aurretik zutena baino erabilgarritasun handiagoa lortzen delako.
  • Balio Erantzia: Ekoizpenak gauzei gehitzen dien erabilgarritasun gehigarria da, ekoizpenaren ondoren balio handiagoa baitute prozesu horren aurretik zutena baino.

Teknologia, Efizientzia eta Kostuak

  • Ikuspegi Teknikoa: Ekoiztea ekoizpen-baliabideak uztartzea da, teknologia jakin bat erabiliz, produktu bat lortzeko.
  • Teknologia: Prozeduren, ekoizpen-ekipamenduen eta makinen multzoa da, une jakin batean faktore materialak, giza faktorea eta antolaketa uztartzen dituena, ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko.
  • Efizientzia: Eskura dauden baliabideak teknologia jakin baten bidez ezin hobe erabiltzea da.
  • Efizientzia Konparatua: A teknologia B teknologia baino efizienteagoa izateko, ekoizpen-faktore gutxiago erabilita ekoizpen bera edo gehiago lortu behar du, edo bestela, ekoizpen handiagoa lortu behar du ekoizpen-faktoreen kantitate bera erabiliz.
  • Ekonomia-efizientzia: Teknikoki efiziente diren teknologien artean edo eskura daudenen artean teknologia merkeena hautatzea da.
  • Produktibitatea: Ekoitzitako kantitatearen eta ekoizpena lortzeko erabili den ekoizpen-faktoreen kantitatearen arteko erlazioa da.
  • Ekoizpen-kostua: Ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideen balioa da.
  • Kostu Finko eta Aldakorrak:
    • Kostu Finkoak: Ekoitzitako kantitatea aldatuta ere aldatzen ez diren kostuak dira.
    • Kostu Aldakorrak: Ekoitzitako unitateekiko proportzionalak diren kostuak dira (adibidez, lehengaiak, energia-kontsumoa).

Ekoizpenaren Legeak

  • Errendimendu Beherakorren Legea: Ekoizpen-faktore baten kantitatea handituta, gainerakoak aldatzen ez badira, guztizko ekoizpenaren hazkundea gero eta geldoago izango da, eta une jakin batean, behera ere egin dezake.
  • Eskala-Ekonomiak: Enpresa handiei ekoizpena handitu ahala unitateko kostuak murrizteko aukera ematen dien prozesuari esaten zaio.

Banaketa eta Merkataritza Kanalak

Banaketaren Erabilgarritasuna

Produktuak kontsumitzaileen eskura jartzean, banaketak lekuaren, formaren eta denboraren erabilgarritasuna eragiten du.

Banaketa Kanalak eta Motak

Banaketa banaketa-kanalen bidez egiten da. Banaketa-kanala produktuek ekoizlearengandik kontsumitzailearenganako bidea egiteko erabiltzen diren bitartekoek osatzen dute.

Kanal Motak

  • Kanal Propioa (Zuzena): Enpresaren jabetzakoa da. Bezeroari eman behar zaion informazioa eta aholkularitza garrantzitsuak direnean erabiltzen da. Enpresa zuzen-zuzenean heltzen da bezeroarengana, bitartekaririk gabe.
  • Kanpo-Kanala (Zeharkakoa): Ez da enpresarena. Zenbait enpresaren negozioa beste enpresa batzuen produktuak banatzea da. Enpresa horien plangintza, antolaketa eta kudeaketa zehatz-mehatz pentsatuta daude banaketa-lan hori behar bezala egiteko.

Bitartekariak

  • Handizkariak: Produktua azken erabiltzaileari saltzen ez dioten bitartekariak dira. Produktuak ekoizleei zuzenean edo beste handizkari batzuei erosten dizkiete, eta beste bitartekari batzuei saltzen (handizkariak edo txikizkariak). Salmentak kantitate handikoak izaten dira.
  • Txikizkariak: Produktua azken erabiltzaileari saltzen dioten bitartekariak dira. Kantitate txikiak saltzen dituzte (adibidez, dendak, supermerkatuak).

Entradas relacionadas: