Ekonomia: Doktrinak eta Funtzionamendua
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,26 KB
Ekonomiaren Oinarrizko Galderak
Herrialde orok erabaki behar du zein ondasun eta zerbitzu ekoiztuko dituen eta zein kopurutan. Nork hartuko ditu erabakiak? Enpresa pribatuek ala publikoek? Gizarteak janariak ala jantziak, tresna elektrikoak ala ibilgailuak, sendagaiak ala armak ekoiztea erabaki behar du. Ekonomian aukera-kostuaren legearen menpe gaude: zerbait aukeratzen dugunean, beste zerbait ez egitearen kostua ordaindu behar dugu.
1. Zer ekoiztu?
Herrialde batek zein ondasun eta zerbitzu ekoiztuko diren eta zein kopurutan erabaki behar du.
2. Nola ekoiztu?
Nola ekoiztuko dira ondasun eta zerbitzuak? Zein baliabide eta teknika bidez ekoiztuko dituzte ondasunak? Ekoizpena eskulanekoa izango da ala mekanizatua? Enpresak jabetza pribatukoak ala publikokoak izango al dira?
3. Norentzat ekoiztu?
Norentzat izango da ekoizpena? Nortzuek kontsumituko dituzte ekoiztutako ondasun eta zerbitzuak? Aberatsentzat bakarrik sortuko ditugu ala denentzat? Errentaren banaketak berdinkidea izateko joera izango du edo alde nabariak egongo dira pobreen eta aberatsen artean?
Doktrina Ekonomikoak
Liberalismoa
- Sortzailea: Adam Smith.
- Lehentasun osoa ematen dio merkatu libreari.
- Norbanakoa da bere interesen aldeko epailerik onena.
- Horretarako askatasuna izan behar du.
- Bakoitzak bere interesen alde egiten duen heinean, taldearen ongizatea lortzen lagunduko du.
- Estatuak ez du ekonomian eskua sartu behar.
Marxismoa
- Sortzailea: Karl Marx.
- Lehentasuna estatuaren esku-hartzeari (interbentzionismoa) ematen dio.
- Ongizate kolektiboa bilatzen da, berdintasunean oinarriturik.
- Askatasun ekonomikoak, aldiz, desberdintasun sozialak areagotzen ditu.
- Estatuak ekonomia planifikatu eta erabaki ekonomiko guztiak hartzen ditu.
Merkatu Ekonomiaren Funtzionamendua
Merkatua ondasunak eta zerbitzuak salerosten diren gunea da. Lehen, merkatua leku fisikoa zen. Jendea hara salerostera joaten zen, hala nola, Ordiziako feriara edo hiri gehienetan dauden fruta eta barazki azoketara. Gaur egun, teknologia berriei esker, merkatuak bere izaera geografikoa galdu du. Telebista, telefonoa eta internet merkatu-gune bihurtu dira. Merkatu librean zer, nola eta norentzat ekoizteko galderei eskaintza-eskariaren bidez erantzungo zaie. Merkatuan, erosleek (eskaria) eta saltzaileek (eskaintza) batera zehazten dute ondasun edo zerbitzu jakin baten prezioa eta kopurua.
Merkatuan ordena ezartzen duena Adam Smithek aipatutako "esku ikusezina" da. Merkatuak berak erabakitzen du, esaterako, Irizar lantegiak 1.000 ala 2.000 autobus ekoitzi behar dituen urtean. Erosleek adierazten diete ekoizleei zenbat ekoitzi behar den. Kontsumitzaileek ibilgailu gutxiago eskatzen badituzte eta beste ondasun batzuen kopuru handiagoa, ibilgailuen ekoizpena murriztu eta beste ondasun batzuena areagotuko dute.
Merkatuko ekonomian, irabazirik handienak sortzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dira, teknikarik egokienak erabiliz. Horrela, produkturik onena preziorik baxuenean salduko da eta enpresek garapena bultzatuko dute.
Neoliberalismoa: Kapitalismo Anglosaxoia eta Europarra
Norbanakoaren arrakastan eta epe laburreko mozkinetan oinarrituta dago. Lehentasuna akziodunari ematen zaio, eta enpresaren lehiakortasun gorena lortzeko, derrigorrezkoa da langile bakoitzaren lehiakortasuna muturrera eramatea (lan ordu ugari eta soldata baxuak).
Enpresa handiak burtsan kotizatzen dira, eta hor bilatzen dute kapitala. Oso sistema konpetitibo eta indibidualista da, norberak lanaren eta ahaleginaren bidez aurrera ateratzeko aukera duela sinesten da. (Ameriketan lan egiten duenak bere helburuak betetzen ditu).
Karl Marx
1. Zer da gainbalioa Marxentzat?
Mozkina, hau da, benefizioa. Ekoiztutako salgaiaren eta soldataren arteko aldea. Langileak 10 ekoiztu eta 6 hartzen baditu, 4 hori da gainbalioa. Adamek esango luke jabeak ere irabazi beharko lukeela.
2. Zein da erlijioaren funtzioa historian?
Herriaren opioa da erlijioaren funtzioa, herria loarazteko erabiltzen den droga, hau da, langileek ez arazorik sortzeko eta beste gauzetan pentsatzeko. Esanez, ongi portatzen badira, zerura joango direla, eta han ongi biziko direla.
3. Zein ondorio du lantegien mekanizazioak?
Lantegien mekanizazioa langabeziaren eragile ikusten zuten garai hartan. Zenbait lan desagertu egiten dira (kalifikazio txikikoak), baina beste hainbat lan berri sortzen dira.
4. Zergatik pobretzen dira langileak?
Langileak pobretu egiten dira kapitalismoak burgesen eskuko kapitala bildu eta soldataren jaitsiera ekartzen duelako, kontsumoa murriztuz.
5. Nolako etorkizuna aurreikusten du kapitalismoarentzat?
Etorkizunean kapitalismoa autosuntsitu egingo dela dio, pobreak gero eta pobreago eta aberatsak gero eta aberatsago bihurtuz, lehertu egingo dela dio.
6. Marxen bizitzari buruzko informazioa:
Karl Marx (1818-1883) filosofialari eta politikaren teorialari alemaniarra zen. Manifestu Komunista idatzi zuen 1848an. Haren lan nagusia Das Kapital liburua izan zen. Bera hil eta gero, obraren beste bi liburu argitaratu ziren, bere kapitalismoaren analisi kritikoekin. Judua zen, eta burgesa. Zuzenbidea ikasi zuen. Hegelen filosofiaren jarraitzaile, Berlinen kazetari gisan lanean ari zela. Bere ideia iraultzaileak zirela eta, hainbat alditan erbesteratu zuten.
Adam Smith
1. Zein testuinguruan kokatzen da Adam Smithen pentsamendua?
Frantziar Iraultzaren aurreko garaian kokatzen da. Garai hartan, ekonomia, merkataritza, ekoizpenaren kontrola nazioko buruzagiak, erregeak, zeraman, eta berak bere liburuan zioen guztia sistema horren kontra zihoan, merkantilismoaren kontra. Gainera, industria iraultza aurrera eramaten ari ziren.
2. Adam Smith bezalako ekonomistei "klasiko" deitzen zaie. Zergatik?
Ekonomia aztertu zuten lehenengoak zirelako, ekonomia klasikoa (lehenengoak direlako eskaintza-eskariaren jokoa eskaintzen dutenak eta, gainera, gaur egun oraindik ekonomialariak modan daudelako, modaz pasatzen ez direlako) edo ekonomia politikoa aztertu zuten. Beraien artean, Adam Smith, Jean Baptiste Say, David Ricardo… daude.
3. Merkantilismoa
Merkantilismoaren arabera gobernatzen den estatua:
- Ahalik eta urre eta diru kopuru handiena bildu behar du.
- Kanpotik sortutako produktuei zailtasunak (tasak, zergak) jarriz, merkataritza-balantzaren oreka bermatu behar du.
XVII. mendean, ekonomian estatuek parte hartu gabe gelditu behar zutela uste zutenek gogor eraso zioten merkantilismoari, horietako bat Adam Smith da.
Laissez faire liberalismoaren doktrinak bukarazi zuen merkantilismoa.
4. "Esku ikusezinaren" metafora azaldu. Zein da esku hori Smithentzat?
Smithentzat, "esku ikusezina" merkatu libreak autoerregulatzeko duen gaitasuna da. Bere ustez, bere ongizaterako lan egiten duen pertsona batek, arrazoi batengatik ala beste batengatik, besteen ongizatea lortuko du, eta oreka bat mantenduko da.
Merkatua arautzen duen legea eskaintza-eskaria da, honen arabera, zer ekoiztu, nola, zenbatean…, beraz, merkatua baldintzatuko duena. Nik produktu txarra eta garestia egiten badut, kiebra joko dut. Adibidez, gas naturala eta horrelakoak ez dira merkatu libreak. Baina hau bakarrik merkatu librean gertatzen da.
5. Zerk mugiarazten du gizartea liberalismoan?
Norberaren interesak, egoismo hutsak. Berak esaten du ekonomia bere interesagatik mugitzen dela, denak kabroi batzuk garela, guregan bakarrik pentsatzen dugula, eta horren kontra ezin dela borrokatu. Horregatik libre utzi behar gaituzte, gure interesa defendatzeagatik lan gehiago egingo dugulako. Adibidez, Kuba oso gaizki dago, beraiek lana egin edo ez berdin kobratuko dutelako, beraz, ez dute ahal duten guztia egiten.
6. Ados al zaude testu honekin?
Neurri handi batean arrazoia duela uste dut. Hala ere, norberaren interesa bilatuz gizonak gizarte osoarena lortzen duela esatean, kasu guztietan horrela ez dela esango nuke. Adibidez, espekulazioak ez du gizartean ongia lortzen. Baina, liberalismo basatian, pobreen eta aberatsen arteko diferentzia handiagoa da.
Keynes
1. Keynes:
Cambridgen jaio zen, eta Eton eta Cambridgeko King's College ikastetxe ospetsuan burutu zituen ikasketak. Matematiketan graduatu eta ekonomian espezializatu zen. 1906an, India Officeko funtzionario bihurtu zen. 1908an, Cambridgeko ekonomia irakasle sartu zen. 1916an, Britainiar Altxor Publikoaren goi-postuak eduki zituen. 1919an, Lehen Mundu Gerraren bukaeran burututako Parisko Konferentzian parte hartu zuen ordezkari bezala; bertan, Alemaniaren kontra hartutako zigor-neurriak gogor kritikatzeagatik dimititu egin zuen. Makroekonomiaren fundatzailetzat hartzen da. Eliteko semea izan zen, goi-mailako funtzionarioa, The General Theory of Employment, Interest and Money argitaratu aurretik. Gerra bukatu eta berehala hil zen. Bera izan zen arazo ekonomikoak konpontzen saiatzeko erakunde bat egon behar zela esan zuena, Nazioarteko Diru Funtsa (NDF).
2. Zein da estatuaren funtzioa Keynesen teorian?
- Ekonomia orekatzeko interbenitu egin behar du.
- Ekonomia antizikloa: eskaera jaistean (jendeak inbertitzen ez duelako) dirua sartu, eta eskaera igotzean, dirua atera beharko luke edo izoztu, prebentzio moduan.
- Zergak kobratu, dirua lortzeko, garraioa, heziketa, osasuna, azpiegiturak (errepideak, aireportuak…) eta oinarrizko zerbitzuak (kiroldegiak, ospitaleak, pentsioak eta langabezia-soldatak) eskaini ahal izateko. Honen helburua zera da: ekonomia mugitzea, zeren jendeak ez badu dirurik ez du erosten, ez badu erosten ez du inbertitzen.
3. Zergatik kritikatzen du politika deflazionista?
Dirua murrizteari esaten zaio politika deflazionista. Esaten zuten dena egingo zutela prezioak jaisteko; dirua kendu zirkuitutik. (Monopolioak daudenean salbuespenak daude).
Dirua kendu zirkuitutik prezioak ez igotzeko; deflazioaren ondorioa: langabezia ekartzen du, eta kontsumoa jaisten da baita ere.
4. Zeren arabera inbertitzen dute enpresariek?
Itxaropenen arabera inbertitzen dute. Negozioa posible bada inbertitzen da, bestela ez. Estrategia moduko bat da, ahal bada egiten da, bestela ez da komeni.