Ekonomia: Baliabideak eta Premia, Bankuak eta Aurrekontuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,94 KB
Ekonomia
Ekonomia pertsonek urriak diren baliabideak beren premiak asetzeko nola erabiltzen dituzten aztertzen duen zientzia da.
Premia
Premia falta dugun zerbait asetzeko nahia da. Ondasunak edo zerbitzuak dira premiak asetzen dituztenak.
EAM (Ekoizpen Aukeren Muga)
c) EAMren azpitik, Z konbinazioan, Elena ez da eraginkorra. Haren emaitzak (20 € eta batez beste 3ko nota) konbinazio eraginkorren azpitik daude. Izan ere, Elenaren potentziala kontuan hartuta:
- 20 € horiek 5 ordu lan egiteari dagozkio, baina 15 orduz ikasita, 7a atera beharko zukeen azterketan, B puntuak adierazten duen bezala. Errendimendu baxua azal dezaketen faktore asko daude. Adibidez, kontzentrazio txarra, distrakzioak edo leku egoki batean ez ikastea.
- Azterketarako 5 ordu baino ez baditu ikasi, 3a nota normala da, baina 15 ordu lan eginda 45 € lortu behar zituen, D puntuak adierazten duen bezala; 20 €-tan geratu da, ordea. Espero baino diru-sarrera txikiagoak lanetik falta izanaren ondorio izan daitezke.
d) EAMren gainetik, H bezalako konbinazioak ezin dira lortu egungo baliabideekin. H puntuan, 10 lanorduren dirua lortuko luke Elenak, baina berak 20 ordu ikasi behar ditu Ekonomiako azterketan 8a lortzeko. Eta Elenak 20 ordu ditu guztira (ez 30), eta horiek dira lanean 35 € eta azterketan 8a lortzeko beharko lituzkeenak.
e) 8a ateratzeko, familia-negozioan lan egiteari utzi beharko lioke Elenak, eta astean dituen 20 orduak ikasten eman.
f) EAMk kontzeptu hauek adierazten ditu:
- Ekoizpen-baliabideak edo ekoizpen-faktoreak ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabiltzen diren oinarrizko elementuak dira.
- Diru-sarrerak enpresek beren ondasunen eta zerbitzuen salmentarekin lortzen duten diru-balioa dira.
- Guztizko diru-sarrerak saldutako unitate kopurua (Qs) salmenta-prezioarekin (P) biderkatuta lortzen dira.
- Dirua. Denek onartzen duten ordainbidea denez, diruak ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko aukera ematen du, truke problematikora jo gabe.
- Merkatuak. Leku ezagunak eta aurrez ezarriak dira, eta erosleek zein saltzaileek trukeak egiten dituzte horietan.
- Enpresak. Ondasunen eta zerbitzuen produkzioaren banaketaren zeregin eta funtzio anitzak koordinatzen dituzten erakundeak dira.
- Ekoizpen potentziala da gizarteek lor lezaketen ekoizpen-muga, baldin eta ekoizpen-baliabideak eta eskura dagoen teknologia modu eraginkorrean aprobetxatuko balituzte.
- Enpresa mozkina (M) produktuen salmentarekin lortutako guztizko sarreren (SG) eta ekoitzi ahal izateko behar diren guztizko kostuen (KG) arteko aldea da. M = SG - KG
Bankuak
Zer dira? Diru merkatuko enpresa bitartekariak.
Bankuen helburua: ekonomia eragileen aurrezkia.
Nola? Produktua eskatzen:
- Banku kontuak: 2 mota
- Kontu korronteak
- Aurrezki kontuak. Berezitasuna: interesa sortzea (horregatik ezin dezu nahi duzunean dirua atera)
Ezaugarriak
- Egunerokotasunerako
- Soldatak jasotzeko
- Ez du interesik hartzen
- Txartelak: 3 mota
- Bankukoak ez diren txanpon txartelak (adibidez, Mugi)
- Bankukoak ez diren txartelak
- Banku txartelak:
- Zordunketakoak: Horien bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da; izan ere, erosketaren zenbatekoa edo kutxazainetik ateratakoa berehala kentzen da txartelari lotutako kontutik.
- Kreditukoa: Zordunketa-txartelak ez bezala, ordainketak egiteko edo ezarritako mugaraino dirua lortzeko aukera ematen du, une horretan banku-kontuan funtsik izan gabe. Erabili den dirua aurreikusitako moduan eta epeetan itzuli behar da, normalean, hilabete bakoitzaren lehen egunetan.
- Txanpon-txartela: Aurrez hitzartutako mugara arteko ordainketak egiteko aukera ematen dute, dirua kutxan edo txanpon-kontuan sartu ondoren.
- Txartel birtuala: Txanpon-txartelen aldaera bat da, eta Interneten erosteko soilik balio du. Ez dute euskarri fisikorik, zenbaki bat, gako bat eta iraungitze-data bat bakarrik dira.
Zordunketa-txartela
Abantailak
- Eskudiruak baino segurtasun handiagoa
- Erosoa sakelakoa kargatzeko, ordaintzeko, transferentzietarako...
- Gastuen kontrol handiagoa
Desabantailak
- Komisioak eta mantentze-gastuak
- Iruzurrezko aukera, galdu edo lapurtuz gero
- Kontuko saldoa soilik erabiltzen uzten du
Kreditu-txartela
Abantailak
- Eskudiruak baino segurtasun handiagoa
- Erosoa sakelakoa kargatzeko, ordaintzeko, transferentzietarako...
- Gastuen kontrol handiagoa
- Orain erosi eta gero ordaintzeko aukera ematen du
- Larrialdietarako funtsa
Desabantailak
- Komisioak eta mantentze-gastuak
- Iruzurrezko aukera, galdu edo lapurtuz gero
- Interes handia, hilaren amaieran ordaintzen ez bada
- Gehiegi erabiliz gero, gehiegi zorpetzeko arriskua
Txanpon-txartela
Abantailak
- Eskudiruak baino segurtasun handiagoa
- Erosoa sakelakoa kargatzeko, ordaintzeko, transferentzietarako...
- Gastuen kontrol handiagoa
Desabantailak
- Komisioak eta mantentze-gastuak
- Iruzurrezko aukera, galdu edo lapurtuz gero
Txartel birtuala
Abantailak
- Eskudiruak baino segurtasun handiagoa
- Erosoa sakelakoa kargatzeko, ordaintzeko, transferentzietarako...
- Gastuen kontrol handiagoa
Desabantailak
- Komisioak eta mantentze-gastuak
- Iruzurrezko aukera
On-line bankuak
Abantailak
- Erosotasuna
- Azkartasuna
- Edozein ordutan jarduteko aukera
- Eragiketa merkeagoak
- Informazio gardentasuna
- Eskaintza eta zerbitzu pertsonalizatuak
Desabantailak
- Interneteko arriskua, beraz, gomendioak jarraitu
Aurrekontua
Zer da? Finantza-plan pertsonalizatu bat da.
Aurrekontu bat egiteko
- Gastuak eta diru-sarrerak identifikatzea
- Gastuetan lehentasunak ezartzea
- Nahietako finkoak
- Beharrezko aldakorrak
- Ez-beharrezkoak
- Idatzi eta aurreztu
- Ebaluatu eta doitu
- Aldakuntza absolutuak
- Aldakuntza portzentuala
Ariketak: sarrerak eta gastuak
- X02 - X01
Erantzuna: Erosketen aldaketa absolutua (-50) da, aurreikusitakoa baino (50 €) gutxiago gastatu dituelako.
- X02 - X01 / X01 x 100
Erantzuna: (% 20) aurreikusitakoa baino % 20 gehiago gastatu du.
- X01: Aurreikusitako prezioa
- X02: Doitutako prezioa
- Ez badago aldaketarik: Aurrekontu hau ez da egokia, sarrera baino gastu gehiago dituelako. (... €)ko aldea.
Hiztegia
Ingelesezko terminoen itzulpenak eta azalpenak, testuinguruan erabili ahal izateko.