Ekonomia alienazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

ESTRATIFIKAZIOAREN IKUSPUNTU SOZIOLOGIKOAK:


Soziologoek estratifikazioaren eta berdintasun sozialen gainean eztabaidatu dute, eta ondorio ezberdinetara iritsi dira. Hala ere, klaseak duen garrantzia Karl Marxek azaldu zuen hobekien. Marxek klase banaketa desberdintasun sozial, ekonomiko eta politikoaren faktore determinatzaile gisa ikusten da.


Karl Marxen ikuspegia, klase bereizketa gainean:  Karl Marx iraultzaile eta zientzialari sozialtzat jo izan da. Marxek interes handia zuen gizarte guztietako estratifikazioaren inguruan. Batik bat, XIX. Mendeko Europan desberdintasun ekonomikoak arlo guztietan zituen ondorioak aztertu zituen. Langile klasearen egoera zailak gizartearen klase egituran aldaketak eragiteko borrokatzea ezinbestekoa zela sentitzera eraman zuten.

Marxek kapitalismoan izaten diren harreman sozialak aztertu zituen. Marxek sistema feudalaren gainbeherarekin sortzen hasitako bi klase sozialetan jarri zuen arreta: Burgesian eta proletaritzan. Burgesiak produkzio baliabideak eskuratu ditu. Proletarioak berriz, langile klaseko kideak. Burgesiako kideak irabaziak maximizatzen saiatzen dira, beste enpresekin lehian. Prozesu horretan, langileak esplotatzen zituzten. Marxen iritziz, klase bakoitzeko kideek kultura bereigarri bat partekatzen dute.

Marxen arabera, proletarioen esplotazioak sistema kapitalistaren hondamendia dakar ezinbestean, izan ere, langileak matxinatzea ezinbestekoa da. Askotan, Marxek zioen bezala, langileek kontzientzia faltsua gainditu behar zuten. Kontzientzia faltsua duen langile batek, esplotazio kapitalistaren aurrean jarrera indibidualista bat har dezake.

Weberren ikuspegia, estratifikazioaren gainean:  Weberrek klase terminoa aberastasunean eta diru sarreretan antzeko maila zuten lagunek osatutako gizataldeak definitzeko baliatu zuen. Weber ados zegoen Marxekin estratifikazioaren dimentsio ekonomikoaren garrantzia nabarmentzeari zegokionez, baina honako hau argudiatu zuen: Norbanakoen eta gizataldeen ekintzak ezin dira soilik baldintza ekonomikoak kontuan izanik ulertu.

Ikuspegi inerakzionista:


  Marxek eta Weberrek ikuspegi makrosoziologikoetatik begiratu zioten desberdintasunari gizarte osoa eta are mundu osoko ekonomia harturik kontuan. Interakzionistek luzaroan izan dute interesa gizarte klaseak norbaiten bizimodua taxatzen duen eraginean.


Entradas relacionadas: