Ekologia Kontzeptuak, Segida eta Eredu Produktiboak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,41 KB

Elkarte motak eta interakzio ekologikoak

Elkarte motak

  • Familia-elkarteak: Ugalketarako eta kumeak babesteko.
  • Elkarte taldekoiak: Babeserako, janaria bilatzeko eta antzeko helburuetarako.
  • Elkarte sozialak: Elkarrekin bizi eta hierarkiaren zein jardueraren araberakoan banatzen diren kideez osatutakoa.
  • Elkarte kolonialak: Bizirik irauteko fisikoki elkartuta bizi diren banakoen elkartea.

Interakzio Ekologikoak

  • Mutualismoa (+,+): Elkartutako espezie bientzat onuragarria, baina aparte bizi daitezke.
  • Sinbiosia (+,+): Elkartutako espezie bientzat onuragarria, ezin dira independenteki bizi.
  • Komentsalismoa (0,+): Espezieetako batek (komentsalak) onura lortzen du besteari kalte egin gabe (beste espezieak utzitakoa jaten dute).
  • Parasitismoa (+,-): Espezieetako batek (parasitoak edo bizkarroiak) onura lortzen du eta besteak (ostalariak) kaltea, heriotza eragin gabe.
  • Harraparitza (+,-): Espezieetako batek (harrapariak) onura lortzen du eta bestea (harrapakina) elikagaia baita harentzat.

Dinamika eta Kontzeptu Trofikoak

  • Biomasa (B): Ekosistema osoak ekoizten duen materia organikoaren kopurua, hau da, ekosistemak eguzki-energia metatzeko duen modua.
  • Produkzioa edo Ekoizpena (E): Denbora eta azalera jakin batean maila trofiko bakoitzak asimilatutako energia kopurua.
  • %10aren Legea: Maila trofiko baten energiaren %10 besterik ez du finkatzen hurrengo maila trofikoak. Ondorioak:
    • Maila trofikoen kopurua mugatua da.
    • Populazioen kide-kopurua txikituz doa.
  • Produktibitatea edo Berriztatze-tasa: Biomasa zenbateko abiaduran berriztatzen den adierazten du.
  • Berriztatze-denbora: Ekosistema edo maila trofiko batek biomasa berriztatzeko behar duen denbora.
  • Eraginkortasun Ekologikoa: Aurreko mailako ekoizpen garbiaren zer ehuneko bihurtzen den maila trofiko horretan ekoizpen garbi.

Segida Ekologikoa eta Bioaniztasuna

Segida Ekologikoa

  • Ekosistemak espazioan eta denboran aldatuz doaz segida ekologikoa jarraituz.
  • Gero eta sistema konplexuagoak sortzen dira.
  • Klimaxa heldutasun edo egonkortasun-mailarik altuena da. Ez da ordezkatuko baldintza fisiko-kimikoak edo klimatikoak aldatu ezean.
  • Arrazoi naturalen eta antropikoen ondorioz klimax egoera hautsi daiteke: erregresioa.
  • Segida berria jarriko da martxan.

Segida Ekologikoaren Ezaugarri Nagusiak

  • Espezie batzuk besteak ordezkatzen dituzte.
  • Gero eta aniztasun handiagoa lortzen da.
  • Gero eta txoko ekologiko gehiago.
  • Biomasa handitu, produktibitatea txikitu (Energia gehiena arnasketarako erabiltzen da).
  • Komunitate egonkorra lortu: Klimax-komunitatea.

Bioaniztasunaren Galera Ekiditeko Neurriak

  • Berariazko legeak osatzea eta errespetaraztea.
  • Galtzeko arriskuan dauden espezieak kontrolatzea (katalogoa egin).
  • Gune natural babestuak sortzea.
  • Hazi- eta gene-bankuak sortzea.
  • Ekoturismoa sustatzea eta indartzea.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Ereduen Konparaketa

Nekazaritza Tradizionala edo Estentsiboa

Nekazaritza Intentsiboa

  • Etekin nahiko eskasak.
  • Hainbat uzta mota batera (izurriteei aurre egiteko).
  • Manipulatu gabeko hazi motak.
  • Lur-sail ahulak eta lantzeko zailak.
  • Baliabide tekniko gutxi (energia gutxi).
  • Ongarri organikoak etekina handitzeko.
  • Ura modu eraginkorrean erabiltzen da.
  • Segida naturala jarraitzen du.
  • Etekin handiak lor daitezke.
  • Uzta mota bakarra erein ohi da, normalean hazi hibridoak.
  • Izurriteei aurre egiteko produktu kimikoak.
  • Lur emankorreko landa lauak.
  • Monolaborantza mantentzeko energia asko erabiltzen da.
  • Makineria asko (erregai fosilak).
  • Ongarri kimiko ugari.
  • Ura asko xahutzen da.

Abeltzaintza Tradizionala edo Estentsiboa

Abeltzaintza Intentsiboa

  • Abereak animalia-produktuak lortzeko, nekazaritza-lanetan laguntzeko edo garraiorako erabiltzen dira.
  • Belardi eta baso naturalak elikagai eta ur-iturri moduan.
  • Ekoizpena txikia.
  • Ia erregai fosilik ez.
  • Animalia-hondakinak ongarri moduan larreetan zein baratzeetan edo erregai moduan erabiltzen dira.
  • Animalia-produktu bakarra lortzen da, baina kantitate handietan.
  • Barrutiak edo ukuiluak erabiltzen dira.
  • Antibiotikoak eta hazkuntza-hormonak ekoizpena eraginkorra izateko.
  • Erregai fosil ugari: berotzeko, hozteko, ura ponpatzeko, jakiak ekoizteko, ganadua/hornigaiak garraiatzeko.
  • Animalia-hondakinak metatu egiten dira (kutsadura-arriskua handituz).

Entradas relacionadas: