Ekologia eta Ingurumen Kontzeptuak: Glosario Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,51 KB
Itsasertzeko Eremuen Garrantzi Ekologikoa
Itsasertzeko eremuen garrantzi ekologikoa puntu hauetan laburbil daiteke:
- Bioaniztasun handia dute.
- Espezie askoren babes funtzioa betetzen dute.
- Uretako kiroletarako eta turismo-jardueretarako baliagarriak dira.
- Oso baliagarriak dira heziketarako zein ikerketa zientifikorako.
Ingurumen Kontzeptuen Glosarioa
- Berrerabiltzea
- Objektu bat konpondu eta garbitu ondoren jatorrizko helburuarekin berriro erabiltzeko aukera ematen duen sistema da.
- Birziklatzea
- Birziklatzeko prozesuaren helburua hondakinen osagaiak jatorrizko produktu bera edo bestelako produktuak lortzeko zuzenean nahiz zeharka berreskuratzea da.
- Biotopoa
- Ezaugarri fisiko-kimiko uniformeak dituen eta biozenosi baten kokaleku den ingurunea.
- Biosfera
- Izaki bizidunek, lurrazalak eta horien arteko elkarrekintzek osatutako sistema.
- Ekologia
- Prozesu naturalak ikuspegi orokor batetik ezagutu eta ulertzeko helburua duen zientzia.
- Ekosistema
- Ingurune bateko bizidunen multzoak eta ingurune horren eta bizidunen arteko harremanek osatutako sistema.
- Estenoikoak
- Tolerantzia-tarte estua duten espezieak.
- Eurioikoak
- Tolerantzia-tarte zabala duten espezieak.
- Faktore abiotikoak
- Biotopoaren ezaugarri fisiko-kimikoak.
- Faktore biotikoak
- Ekosistema osatzen duten organismo biziak eta horien arteko harremanak.
- Habitata
- Populazio horrek hartzen duen espazioa edo ingurune fisikoa.
- Harreman trofikoak
- Ekosistema bateko organismoen artean elikadura dela-eta sortzen diren harremanak.
- Hondakin
- Zerbait ekoiztearen, eraldatzearen edo kontsumitzearen ondorioz sortzen den gaia, gaia sortu duenak nahi ez duena eta ingurunean uzten duena edo uzteko asmoa duena.
- Hondakin geldoak
- Eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko nabarmenik jasaten ez duten eta arriskutsuak ez diren hondakinak.
- Itsas belardiak
- Itsasoko baldintzetara moldatu eta hainbat itsas espezietarako babesgune bihurtu diren lehorreko landareak.
- Kate trofikoa
- Geziek zehaztutako materiaren eta energiaren norabide bakarreko adierazpena.
- Konposta
- Hondakinen materia organikoaren degradazio biokimikoaren bidez sortzen den konposatu egonkorra, bakterio eta onddoen bidez.
- Koralezko arrezife edo uharriak
- Koralen hazkundearen ondorioz osatutako kare metaketak.
- Lurzorua
- Harrien gainean dagoen geruza zatikatua, lodiera aldakorrekoa eta gai inorganiko, organiko eta izaki bizidunez osatua.
- Mangladiak
- Tropiko arteko latitudeetako kostaldeen marearteko aldeetan kokatzen diren ekosistemak; ibaien bokaletatik gertu egoten diren zonalde hauetan gazitasun handietara moldaturiko mangle izeneko zuhaitzak dira nagusi.
- Mugatzaile
- Espezie baten garapena mugatzen duten faktore abiotikoak.
- Padurak
- Ibai-bokaletan dauden eta aldizka urperatzen diren topografia lauko zonak. Itsasoak, ibaiak eta lurrak bat egiten dutenez, ur gaziaren, ur gezaren, lurraren eta atmosferaren arteko elkarrekintzak gertatzen dira.
- Populazioa
- Espezie bereko izaki multzoa.
- Sare trofikoa
- Hainbat kateren arteko loturak erakusten dituen adierazpena.
- Tolerantzia tartea / Balentzia ekologikoa
- Izaki baten jarduera faktore jakin bati dagokion tolerantzia-tartearen barruan gertatzen da (hortik kanpo, ezin da bizi).
- Txoko ekologikoa
- Espezieek ekosistemaren barruan ingurumen-baldintza jakin batzuk behar dituzte, beren bizi-funtzioak eta biziraupena ziurtatzeko; baldintza horien multzoa da.
- Osagai inorganikoak
- Lurzoruan edo ekosistema batean aurkitzen diren materia ez-organikoak, hala nola mineralak, ura eta gasak.
- Osagai organikoak
- Lurzoruan bizi diren izakiak, animalia- eta landare-hondakin organikoak eta horien deskonposizioaren eta eraldaketa biologiko eta kimikoaren ondoriozko gaiak.