Ekoizpena, Errenta eta Merkataritza: Oinarri Ekonomikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,77 KB

Ekoizpena, Errenta eta Merkataritza

Eredu Ekonomikoak

Eredu ekonomikoak familiek, enpresek eta gobernuek hartzen dituzten erabakietan oinarritzen dira. Eredu hauek grafikoki adierazten diren eredu sinplifikatuak dira.

Sailkapena azterketaren eremuaren arabera

  • Mikroekonomia: Familiek, enpresek eta sektore publikoarekin zerikusia duten gastuak eta erabakiak aztertzen ditu.
  • Makroekonomia: Portaera globalean zerikusia duten gastuak aztertzen ditu (adibidez: gasolina, langabezia edo paroa).

Azterketa-helburuaren arabera

  • Ekonomia positiboa: Grafikoetatik ateratako datu eta emaitza objektiboak dira.
  • Ekonomia normatiboa: Grafikoen emaitzak baloratzen eta aztertzen ditu, iritzi eta balio-judizioak gehituz.

Ekoizpen-faktoreak

Produktuak sortzeko eta enpresen oinarrizko elementuak izateko, ondasun eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko ezinbestekoak diren lau faktore daude:

  • Baliabide naturalak: Naturatik datozen produktuak.
  • Lana: Ordaindutako edozein giza jarduera.
  • Kapitala (Bienes): Enpresen ondasun guztiak eta enpresaren barruan balioa duen edozein elementu.
  • Enpresa-ekimena: Baliabideak antolatzeko eta langileak zuzentzeko gaitasuna duten pertsonak.

Errenta eta Baliabideen Jabetza

Norenak dira baliabideak? Praktikaren ordainetan ematen den balioa dira. Pertsona horiek enpresei baliabideak saldu edo alokatu egiten dizkiete. Alokatzeagatik, enpresak errenta izeneko diru-kopurua ordaintzen du.

  • Errenta: Ekoizpen-baliabide bat denbora-aldi jakin batean erabiltzeagatik jasotako ordaina.
  • Soldata: Lanetik datorren errenta.
  • Alokairua: Baliabide naturaletatik datorren errenta.
  • Interesa: Kapitaletik datorren errenta.
  • Irabazia: Enpresa-ekimenetik datorren errenta.

Ekoizpen-potentziala eta Mugak

  • Potentziala: Enpresa batek edo gizarteak lortu dezakeen ekoizpen-muga maximoa da.
  • Mugak: Herrialde edo enpresa guztien ekoizpen-ahalmenak muga jakin bat dauka, baliabideak finituak baitira.

Merkatua eta Errentaren Fluxu Zirkularra

Merkatua familia eta enpresen arteko lotura-puntua da. Ondasun, zerbitzu eta produkzio-ahalmenen salerosketa edo truke-jardueren multzoa da.

Nola funtzionatzen du merkatuak?

  • Sektore publikoak (gobernuak) arautzen du.
  • Merkatuen bitartez, familien eta enpresen arteko harremanak sortzen dira.
  • Merkatu honek ondasunen eta errenten trukea ahalbidetzen du.

Merkataritza eta Espezializazioa

Merkataritzan, zenbait alderdiren artean ondasunak eta zerbitzuak trukatzen dira, normalean dirua izanik trukearen bideratzailea. Lanaren banaketari esker, merkatuak gizakiaren behar guztiak ase ditzake.

  • Lanaren banaketa: Produkzio-jarduerak behar dituzten oinarrizko zereginak banatzean datza.
  • Kate-efektua: Lanaren banaketa → Espezializazioa → Produktibitatea.
  • Eragileak: Erosle zein saltzaileak aurrez aurre jartzen diren puntua da.

Desberdintasun Ekonomikoak

Pertsonen, sozietateen edota herrialdeen arteko baliabide ekonomikoen banaketa desberdina da:

  • Merkataritzak izugarri murriztu ditu herrialdeen arteko ezberdintasunak (konbergentzia ekonomikoa).
  • Aldiz, izugarri handitu du herrialdeen barne-ezberdintasuna (dibergentzia ekonomikoa).

Entradas relacionadas: