Ekoizpen Sistemak Marxen Arabera: Klase Borrokaren Historia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,67 KB
Ekoizpen Sistema Marxitarra
Marxek, gizakiaren historia aztertuz, hainbat ekoizpen sistema bereizi zituen:
- Ekoizpen Sistema Primitiboa: Jabetza kolektiboa.
- Ekoizpen Sistema Asiarra (Mesopotamia): Jabetza pribatuaren garapena.
- Ekoizpen Sistema Esklabista/Antzinako Ekoizpen Sistema (Grezia eta Erroma)
- Ekoizpen Sistema Feudala (Erdi Aroan)
- Ekoizpen Sistema Kapitalista Industriala
- Ekoizpen Sistema Komunista: Ekoizpen bitartekoen jabetza pribatuaren desagerpena.
Gaur egungo ekoizpen sistema neoliberalismo gisa ezagutzen da; beraz, Marxen iragarpenak ez ziren bete.
Ekoizpen sistema eredu desberdinak prozesu dialektiko baten ondorio dira. Abiapuntuko ekoizpen sistema hondatzen da eta beste bat agertzen da, era berean hau hondatzean, berri bat agertzen da... Etengabeko mugimendua dago, beraz, prozesu dialektikoa da. Adibidez, ekoizpen sistema gehienetan, primitiboan eta komunistassa izan ezik, beti bete da baldintza hau: ekoizpen bitartekoen jabetza gutxiengo batzuen eta gizarte mailan nagusi direnen eskuetan egon da, hau da, jabetza pribatua gutxiengoen esku egon da. Ondorioz, batzuk zapaltzaileak izan dira eta beste batzuk, gehienak, zapalduak. Horrek sortu ditu klaseen arteko borrokak. Beraz, zerk ekarri du ekoizpen sistema berrien agerpena eta beste batzuen hondamena?: klaseen arteko borrokak.
Era berean, ekoizpen sistemak bi ezaugarri nagusi ditu Marxen ustez: gainegitura (supraegitura) eta azpiegitura/egitura, lehentasuna emanez egiturari.
Gainegitura:
- Egitura juridikoa: Estatua eta Estatuaren lege eta erakunde desberdinak adierazten ditu (epaitegiak, polizia, parlamentua...).
- Egitura politikoa
- Egitura ideologikoa: Bereziki filosofia eta erlijioa.
Marxek gainegituren ezezko balorazioa egiten du. Bere iritziz, gainegituren zeregina gutxiengo eta gizarte mailan nagusi direnen interesak, bereziki ekonomikoak, babestea eta legitimatzea da. Ekoizpen sistema feudalean, adibidez, Estatu kontzeptua Antzinako Erregimena, monarkia absolutua (gainegitura) zen, filosofian filosofia kristaua eta erlijio arloan erlijio kristaua zen nagusi. Marxen aburuz, honen (gainegituren) helburua jauntxo feudalen interesak, bereziki ekonomikoak, babestea zen. Eredu komunistassa, ordea, Estatuak zeregin eta helburu bat izango du: ondasunen banaketa legezkoa egitea eta ekoizpen justua izatea eta justizia soziala bideratzea.
Era berean, bere ustez, filosofiaren papera aldatu beharra dago, orain arte filosofia teoria hutsa izan delako eta gutxiengoen pribilegioak babestu dituelako; eta filosofiaren helburua praktikoa izan behar da (praxis), hau da, bere helburua izan behar da injustizia sozialekin amaitzea, gizartea eraldatzea... Beraz, filosofiak bete behar du paper askatzailea, eta ez, ordea, zapaltzaileen interesen babeslea.
Azpiegitura/Egitura:
Marxek jabetza pribatua aipatzen duenean ekoizpen bitartekoen jabetza pribatua esan nahi du, gutxiengo batzuen esku dagoena. Ekoizpen bitartekoen barruan daude:
- Lehengaia: Materia prima.
- Lan bitartekoak: Ekoizteko prozesua bideratzeko ezinbestekoak (makineria, tresnak, etab.).
- Lan indarra: Langileen prestakuntza eta kualifikazio maila.
- Azken produktuak
Gehitu ezkero lehengaiari eta lan bitartekoari lan indarra eta azken produktuak, ekoizpen bitartekoen jabetza pribatua dugu. Ekoizpen prozesu horretan produktuak saltzeko helburua dago. Eredu komunistaren arabera, jabetza pribatuak Estatuaren esku geldituko dira.
Hala ere, ekoizpen prozesua ez da bakarrik erlazio ekonomiko hutsa, lan harreman ezberdinak ere sortzen dira. Ekoizpen harreman horien barruan lan banaketa dugu.
Lan Banaketa:
Marxek, gizakiaren historia aztertuz, gizakiak izan dituen banaketak aztertu zituen:
- Banaketa naturala: Ezaugarri biologikoak kontuan hartuta bereizten dira indartsuak eta ahulak (Darwinen teoria) eta indartsuak gain-biziko dira.
- Banaketa teknikoa: Lan zereginaren arabera egongo dira profesional sail desberdinak.
- Banaketa soziala: Irizpide hau garrantzitsua izango da Marxentzat. Banaketa honetan ekoizpen bitartekoen jabetza pribatua agertzen da. Jabeak gizarte sail gorenak izango dira eta ez direnak jabeak gizarte maila baxukoak.
Marxek lehentasuna ematen dio egiturari, egitura aldatuz gero, beste gainegitura guztiak ere aldatuko direlako.