Ekoizpen Prozesua: Ikerketa, Garapena eta Kalitate

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,71 KB

Ekoizpen Prozesua

Ekoizpen prozesua, ekoizpen faktore edo INPUT eraldatu eta balio handiagoa duten produktu bukatu edo OUTPUT-ak lortzean datzat. Zenbait irizpiden arabera sailka daitezke:

  • Eskulanaren arabera:
    • Eskuzko ekoizpena, laneskuaz bakarrik egiten da.
    • Mekanizatua, lanesku nahiz makineria erabiliz.
    • Automatizatua, makineriaz erabiliz.
  • Iraupena:
    • Ekoizpen jarraitua, etengabe ekoizten da.
    • Aldizkakoa, herria lanak adibidez.
  • Produktuaren desberdintzea:
    • Ekoizpen sinplea, produktu bakarra ekoizten da.
    • Askotariko ekoizpena: hainbat produktu desberdin.
  • Prozesuaren arabera:
    • Prozesukako ekoizpena, ondasuna lantegiaren atal batetik bestera doa.
    • Leku finkokoa, langile eta makinak mugitzen dira.
  • Eskariaren gogobetetzea:
    • Biltegirako ekoizpena, enpresak erabakitzen du zer eta noiz fabrikatu.
    • Eskariaren araberakoa, bezeroaren nahien arabera ekoizten da.

Teknikoki eraginkorra, teknologia 1 beste batekin konparatzean kantitate bera ekoizten badu baina ekoizpen faktore unitate gutxiago erabiliz, edo produktu gehiago ekoizten baditu ekoizpen kantitate berdina erabiliz.

Ekonomikoki eraginkorra, kosturik txikienaz, ahalik eta merkeen ekoizteko aukera ematen duenean.

Kostu zuzenak: produktu bakoitzari zuzenean esleitu dakizkiokeen kostuak dira, adibidez, erabilitako lehengai edo lanordu kantitatea.

Zeharkako kostuak: ekoizpen prozesuaren kostu orokorrak dira, ezin da esan produktu bakar baten gastuak direnik, adibidez, lokalaren errenta.

Errentagarritasun ataria edo puntu hila: enpresak mozkinak lortzen hasteko saldu behar duen ekoizpen kopuruari deritzo.

Ekoizpen ataria: ekoiztea erostea baino errentagarriagoa izateko gutxienez ekoitzi beharreko osagai kopuruari deritzo.


Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza I+G+b

Ikerketa, garapena eta berrikuntza I+G+b: egungo merkatuetan lehia bizia dago, eta produktu baten fabrikazioan liderra izateko, produktu horren ezaugarriak eguneratu behar dira, eta artikulu berriak sortu, etengabe eta gero eta azkarrago. Enpresek I+G+b inbertsioak erabiltzen dituzte, enpresaren produktibitatea handitzeko eta merkatuan lehiakorragoak izateko.

  • Ikerketa: zientzia eta teknologiaren arloan ezagutza berriak eskuratzeko egiten den lana.
  • Garapena: eskuratutako ezagutzak aplikatzea da, produktu berriak lortzeko zein ekoizpen prozesu berriak diseinatzeko eta horiek hobetzeko.
  • Berrikuntza: produktu edo prozesu barriak lortzean edo horiek hobetzean gertatzen da.


Enpresa eta Kalitatea

Enpresa eta kalitatea: enpresak eskaitzen dituen produktuen kalitatearen araberakoa izango da bere lehiakortasuna merkatuan. Enpresa bat kalitatea lortzeko lanean aritzeak ez du esan nahi gehienezko kalitatea lortu duenik, baizik eta produktua zehazki behar duena. Gehiegizko kalitateak nahiz gutxiegiko kalitateak kostuetan eragina izan dezakete. Helburu nagusia bezeroen espektatibei egoki erantzutea da.

Enpresako kalitate sistemak araupetua egon behar du, produktuen kalitatea zer nolakoa den zehazteko. Bezeroek errazago jakingo dute produktuak eskatutako kalitatea duen ala ez. Nazioartean badoago horretarako erakunde bat: ISO. Kalitatea ziurtatzeko bete beharreko prozedurak eta arauak ezartzeaz arduratzen da. Arau horiek betetzen dituzten enpresek, kalitate-ziurtagiria jasotzen dute.


Enpresa eta Ingurumenaren Babesa

Enpresa eta ingurumenaren babesa: enpresen barne kostu egituran sartzen ez diren kostuei (zarata, kutsadura) kanpo eragin negatibo edo gizarte kostu negatibo deritze. Beharrezkoa da gizarte kostu horiek enpresen kostu-egituran sartzea. Ingurumenari babestuz eta inpaktu ekologikoa murriztuz jakotzen duten enpresen, gizarte erantzukizuna aintzat hartu eta ingurumen-kudeakera egokia egiten dutela esaten da. Ingurunearen babesa beregain hartzen duten enpresek lehiakortasun abantailak lor ditzakete merkatuan. Honela ingurumenaren industria sortu da (produktu berdeak).

Entradas relacionadas: